2015/07/25

Agur Galarregi! Agur!

Kanpaia, -100, Bernarda, "pasodehombros", montiaren putzua, iturria, zona c, oasia, punta... Leku hauek zer  esan handia eman digute azkenengo bi urteetan, eta denon artean eginiko irteerek Galarregiko Leizearen mitoa handitzen lagundu dute. Merezita izan dela ere aipatu beharra dago. Gaur, orain bi aste, Antuak eta Gotzonek hasitako lana bukatzera igo gara Idoia, Antua eta Josu.

Ez da izan ohiko irteera bat. Gaur konsziente ginen azkenengo aldiz egongo ginela leku honetan. Horregatik, despedida guztietan bezala, behar den denbora hartu dugu. Presarik gabe. Idoia bernardan geratu da, eta Antua pasamanoseko kabezeran. Ni iturrira arte joan nahiz, zaborrak jaso eta azkenengo aldiz Zona C-ri begiratzera.

 Askotan galdetu izan diogu geure buruari zergatik, zergatik sartu holako leku batera... Erantzuna begibistakoa iruditu zait iturrian nengoela. Haizea. Besterik gabe. Haize hori, Galarregin sartu eta Andramari, Inubija, Leijebe edo bestelako zulo batetik irtetzen den haize hotz hori. Momentu batez, Zona Cra hurbiltzeko tentazioa ere eduki dut. Baina....paso. Kanpora noa.

Aurten, konturatu gara, ez garela gai izango haizearen bide berbera egiteko.

Pixkanaka pixkanaka, desekipatuz igo gara. Orain dela urte asko sartutako spit-etatik torlojuak askatu, montyak atera, sokak petateetan sartu eta kobazuloan gurea den arraztorik ez dugu utzi. Lokatzetan egindako marrazkiak soilik.

Hiruron artean egindako lan bikainari esker, eguerdirako kanpoan geunden.

Kobazulo honetan miseria espeleologikoa zer den ikasi dugu, baina kasi-medio-hombre, medio-hombre, hombrecillo eta bestelako txantxa artean, ADESeko belaunaldi berriro kideek espeleo egiten ikasi dugu leza honetan. Horregatik nik neuk behintzat faltan botako ditut Galarregirako irteerak.

Agur Galarregi! Agur!

1 comentario:

Anónimo dijo...

¡VUELVO A SENTIRME LIBRE! Y sin embargo, y no sé por qué, estoy triste.


Barne bilatzailea