2015/07/18

Garraitz: lehen kontaktua



150718: Iñaki, Oier.

Atabaka eta Aranzadi elkartekuak abixautako garbiketa/ikerketa proiektuan lehelengo eguna aprobetxauta, ADES-ekuak be bertaratu egin gara behingoz Lekittoko islian pendiente genkan biharrari behingoz oratzeko.

Aittatu bihar da ADES-eko kolaboratzaille prestu bi be topau doguzela bertan: Xabier Gezuraga eta Jose Ramon Mentxaka, bixak prospektatzaille gogorrak eta espeleologuen lagunak. Eurei esker, seguru Otoixo aldeko kataloguan aurrerakada haundixa egingo dogula!
 
Iñaki, Mentxaka eta Gezuraga.
Lehelengo, Iñakik eta bixok Garraitz I moduan izendatu dogun leziari ekin detsagu (danak islako mikrotoponimia ondo ezagutu arteko izen probisionalak dira). Kaltzetin ziztrin bat espero bagenduan be, sorpresia hartu dogu: diaklasa baten fabore zabaldutako arrakala ikusgarrixa izan da, sakoneria hartu ahala anplitudian be zabaltzen dana, eta 20 bat metrotako sakoneran itsasuakin kontaktua egitten dabena; maria beherako orduan harritxintxarrez eta hondarrez betetako galeria siku eta politta topau dogu, horizontalian beste 20 bat metro rekorritzeko modukua harik eta itsasuan sartu arte. Hortik aurrera igarixan segidu leike, nekora, lanperna eta aktinia kabernikolen artian, kanpoko argittasuna ikusi arte; oposiziñuan igota (galerixiak 4 bat metro altu dittu), haize korriente fuertia eta gora jarraitzeko aukeria, kanporaiñok, bide estu batetik (Gotzon pasatzeko modukua); halan be, gu ez gara ausartu maria gora zetorrelako. Azken topo puntua hartu eta buelta egin dogu, hurrengo baten kanpotik urteera puntua topatzeko asmoz (kuriosidadiangaittik, batez be). Bio aldetik Meta bourneti pare bat jaso doguz, eta Lithobiusak be ikusi badoguz be (lihorrekuak baiño zatixa illunaguak) danak iges egin deskuez; bueltatzen bagara, saiatuko naiz barriro (leza politta da, argazkittan jasotzia merezi dau).

Gero, hamendik behera dagon Garraitz II-ra pasau gara (aurrekua baiño beheratxuago, hesi batekin inguratuta hau be). Hamen txaskua hartu dogu, zulo txiki bikotxa dalako, 5 metro inguruan guztiz blokeatzen dana. Badaezpada referentzia bat emon detsagu, halan be.

Ez genkan denpora asko, Garraitzeko kobak hori dakelako: maria artian 5 bat orduko marjena gelditzen da bakarrik. Hónek bixak ikusitta, kuartelan ruinen ondoko zulo puzkarixa katalogatzera juan gara (Garraitz III). Nabarmendu bihar da, nahiz eta maria behera egon eta itsasua bare xamar, indarrez putz egitten egon dala, olatuen ritmuan. Islian morfologixia ikusitta, nahikua klaru ikusten da nun billau bihar dan puzkari honen konexiñua.

Azkenik, islako eskillaren onduan dagon zulua katalogau edo ez zalantzan egon gara; azkenian egin dogu, egitura karstiko argixa dakalako: Garraitz IV moduan izendatu dogu.

Iñakik eta bixok dropboxan bittartez ipiñiko doguz materialak Josu Katalogoko Jaunan esku: fitxak, sarrerako argazkixak, krokisak eta topografia (emon egun batzu, Josu).

Gure ustez, hurrengo etortzen garanian aukera bi dagoz:
·         Enbarkaziño bat lortzen badogu, uretatik zuluetan sartu eta behetik gorako eskaladetan hasi, zulo puzkarixakin edo beste diaklasekin relaziñuan dagozen haitzuluak ikuskatzeko.
·         Enbarkaziño barik bagagoz, ur ertzetik oiñez juan, pasamanuak instalauta, mailla horretan dagozen zuluak banan-banan ikuskatuz.

Atabakakuak abuztuan 1-ian bueltatzekuak dira, baiña gu gure kontura ibilliko garanez nahi dogunian egin geinke bihar politt hau (inkluso maria gora oso bat bertan pasauta!). Plan beraniego aparta benetan.

Barne bilatzailea