2015/07/07

Angizen lokalizau doguz saguzarrak



150707: Lide, Oier.

Angizen (Aulestia) saguzar kolonixia lokalizatzera. Liden hasierako asmua Alperdora juatia izan da; halan be, harutzko bidian Angizko basarri hutsetan begiratzia pentsau dogu, eta... bingo. Leihotik burua sartu eta, nahiz eta US detektagailluak (-) emon, txir-txir-txir entzutzen zan (soinu sozialak, edo halako zeozer esan detsa Lidek). Barrura sartu eta hantxe topau doguz, eskillarako zuluan, 80-100 bat ale habe baten txintxilizk. Argazki batzu etara detsegu, eta bertatik zenbatuko dittu laborategixan (lonekin ixtia eta urteera bakarretik derrigortziari traumatikuegixa eritxi detsa Lidek). Neri moltzo informe haundi bat begittantzen bajatan be, mota bi zeguazela azaldu destaz: Rinolophus euryale eta Plecotus? Kumak be seiñalau destaz, batzu txiki-txikixak (ule bakuak). Oso politta izan da, nahiz eta moltzuan azpixan pasatzian “euri” fin susmagarri batekin busti garan (saguzarren txixa, gero azaldu destanez).

Kolonixia hor dagonez (oin dala aste bi ez zeguazen), ez zekan zentzurik Alperdon neurketia egittia. Halan be, bertara juan gara Lidek lekua ezagutzeko. Sorpresa: beste lur-jauzi bat gertatu da. 200-300 bat kg lur eta harri-laja, sarreran gaiñian (ez dau blokeau). Txarto gogoratzen ez badot, igaz-edo beste lur-jauzi bat detektau genduan, 300-400 bat kgtako harri biribil haundi bat. Bistan da Alperdoko sarreria ez dala, ez, denda kanpañia jartzeko lekurik onena...

Plecotus generoko saguzar bi, San Leon I koban (Araba), 1958 inguruan. Artxiboa: Pepe Elejalde (GEA-AET)

 Ritmo onian dabil Lide bere ikusketak egitten. Juan dan astian gurekin Lezaten izan eta gero, Santa Isabel de Ranero (Karrantza) eta Gesal (Maeztu) kobazuluetako saguzarrak neurtzen izan da. ADES-en eskualdietako kobetan behintzat, guk ahal dogun guztian lagunduko dogu. Gure lagun uletsu txikixen alde!

Barne bilatzailea