2015/07/01

Lide Jimenezekin Lezaten




150630: Antua, Oier.

Lezaten, Julio basozaiñakin batera EHU-ko Lide Jimenezi saguzar kontaketan laguntzera.

Ulertu dotenangaittik, koba bakotxa urtian birrittan bisitatzen dabe, udabarri-uda sasoian. Lidek berak 15 bat koba dittu bere kargu, Bizkaian eta Gipuzkoan. Datu seriea 1994tik dabiz jasotzen. Gure taldien arteko “konflikto diplomatikuari” buruz be berba egin dogu, termino direkto eta gordin xamarretan, baiña konklusiñua positibua izan da: komunikaziño hobia artikulau bihar dogula, eta danok kolaboratzeko prest gagozela (ADES-en aldetik, esploratzen gabizen kobetan datuak biltzen, etabar); halan be, kolaboraziño hori zehaztia falta da.

21:00ak inguruan abixau gara Lezaterutz. Lehelengo biharra, sarrerako arrakalian beheko parte guztia lonaz estaltzia izan da, saguzarrak goiko partetik urten daixezen. Behiñ hori eginda, ultrasoinu-detektoria eta infragorri-kamaria instalau dittu Lidek, eta grabaketia 22:30etan hasteko asmua bazan be, aurreratu egin bihar izan dogu. 21:45etan urten da lehelengo saguzarra, haundixa, Rinolophus ferrumequinum itxuraz. Gero beste pare bat agertu dira, bueltaka. Eta kamarak martxan zeguazela, bapatian 7-8 gure inguruan bueltaka hasi dira. US detektorian arabera, gitxi batzu (koba barrutik zetozenak?) ferrumequinum ziran, 80 Khz inguruan entzutzen zan euren “kantua”, baiña gehixenak 108 Khz-tan “berba” egitten zeben, beraz Rinolophus euryale ziran, estintziño arriskuan dagozenak hain zuzen be. Ez dot ondo gogoratzen (igual hanka sartzen dot) baiña 120 Khz-tan zebizen batzu be detektau doguzela esango neuke (Rinolophus hipposideros?). Halan be, Liden arabera gehixenak ez dira barrutik etorri, kanpotik baiño. Ondorixua: ale bakartixak kenduta, kolonia nagusixa ez dago Lezaten, beste nunbaitten baiño. Juan dan astian, itxuraz, ondoko basarri abandonatua be ikuskatu zeben (aurreragokuan detektau zittuezen lekua) baiña han be ez zittuezen ikusi.

Gizaburun geldialditxo bat egin dogu, Oibarko kobia Lide eta Juliori seiñalatzeko (saguzar koloniak behin baiño gehixagotan detektau dogun lekua). Kobia ezagutzen zeben, baiña ikuskatu izan dabenian ez dabe saguzarrik topau izan. Gaur 20 bat metro sartu gara barrura, baiña ez dogu ezer argittu: saguzar koloniarik badago, ordu horretarako (23:30 inguru) danak kanpuan ibilliko ziran.

Oso interesgarrixa izan da, nahiz eta –zientzian askotan pasatzen dan lez- ezer argittu ordez, lehen baiño galdera gehixagokin amaittu dogun.

Barne bilatzailea