2015/12/06

MG-023, chapa y pintura



Antes...


151206: Josu, Unai, Ritxar, Antua, Gotzon, Oier.

MG-023, goiz eta arratsaldeko jarduna, (...) burdin-sariari mantenimendu biharrak egitten.

Goizetik Ane, Niko eta Tomaxekin hurreratu naiz, eta han ibilli gara bestiei begira: lehelengo ugar guztia lijatzia tokau da... eskuz, generadoria martxan jartzeko arazuak izan dittuez, eta beraz ezin rotaflexik erabilli. Bestiak liz-papelakin jo ta sua igurzten ziharduela, andra-semiei barrukaldia erakusteko aprobetxau dot, jakiña: halako aukerak 30 urtian behiñ baiño ez dira gertatzen!

 Arratsaldian, neu bakarrik bueltau naiz, eta bestiekin Oletan juntauta, beste ekittaldixari ekin detsagu. Azken lijatzeko saiuan ostian, hautsa kentzia tokau da. Antuan eta bixok barrutik beste pasio bat emon dogu, kamaraz ikuskatzeko moduko leihatillia seiñalau desta. Gero, bestiak juanda, neu bakarrik geratu naiz beste 3 bat ordu, minio 1º kapia emoten. Egualdi bikain honekin, Elizburuko illunian ederra izan da izar guztien azpixan kotxera bueltatzia.
...y después.


Barne bilatzailea