2015/12/23

Txomin Peillen


Argazkia: euskalkultura


151221: Oier.

Txomin Peillenekin telefonoz, Dominika “Salaberri” eginiko elkarrizketen grabaketengatik galdetzeko. Bere esanetan sasoi hartan sarri izaten ziren elkarrekin (auzokoak ziren), eta asko hitzegin zuten arren, grabatu-grabatu asko ez: eta hartzari eta basahuntzari buruz bakarrik, ez speleori buruz (egia da: “Ehiza eta zepoka” liburuan behintzat, zeharkako lau-bost aipu baino ez daude). Gainera orain dela 32 urte grabatutako kasetak dira, hondatzen hasiak... Gauzak holan, ez dut insistitu nahi izan. Emaila hartu dit –zerbait kasualitatez aurkitzen badu ere-, eta berriketan eman ditugu 20 bat minutu: xiberotarren, Bigorrakoen, Aranzadikoen paperaz (Arkaute, Juanito San Martin... ezagutu zituen), “Amezketa” izeneko edo ezizeneko espeleologo nafarra (¿?? EA-ko militantea, Salaberrirekin askotan elkartzen zena Erronkarin), GSSE eta BL taldeak eta haien kideak... (Santagraztarren gurasoek ez zutela begi onez ikusten haien seme-alaben jarduera), speleoaren arriskuak (Axama lezia, Marcel Loubensen pisua...), biospeleologia (espezie endemikoa, Cabidochetarrei sabotaia..), Salaberrek La Vernako giltza gordetzen zebanekua... gogo onez eta umoretsu hartu nau Txominek, eta besterik ez bada ere, plazerra izan da harekin hitzegitea.

(...)

Barne bilatzailea