2014/05/18

Argin Urzuloko Kaosa

Part. Antua, Iñaki, Gotzon, Idoia, Mariano, Unai eta Josu.



"Hombre Mariano, me llena de orgullo y satisfacción verte..." esan zuen Josuk heldu bezain laster Argineko aparkalekura. Atzo helburu askorekin sartu ginen kobazuloan, batzuk fondoan dagoen esplorazioa jarraitzera, Unai, pendiente dagoen eskalada begiratzera, Idoia eta Gotzon, topoa egitera.

Baina laister konturatu ginen, Argineko barrenean dagoen laberinto kaotiko hura baina, gu geu kaotikoagoak izan ginela. Batzuk goiz alde egin behar eta beste batzuk urarengandik babesteko materiale falta dela eta, ez genuen lan oso fina egin. Sikieran, kobazuloaren topoa oso osorik egin genuen. Eta gaur goizean Gotzonek kobazuloaren topoa bidali digunean posta elektronikoz, galdera bat baino gehiagok izan dute erantzuna. Lehenik eta behin kobazuloaren jarraipenerako puntu klabea, Unaien ditxozozko eskalada da, errekan behera beintzat. Errekan gora aldiz, puntako gelan errekarekin berriro konektatzea lortu dugu berriro, baina magia toke bat beharko da, errekaren galerietara pasatzeko. Beste aukera bat, eskalada egitea puntako gelan, errekara goiko aldetik pasatzeko.

Edonola ere, badago zer egin Arginen, eta esplorazioa bizirik dirau.

1 comentario:

Unai dijo...

Eskalada hori nirea da EEEE!