2014/05/04

G-52 sifoia




140504: Damien, Laurent, Lotina, Antua, Oier.

G-52 lezara (Ispaster), azken sifoia buzeatzera.

Damien gurian speleo-urpekaritza-astia pasatzen diharduala, ixa egunero gabiz hara eta hona sifoirik sifoi; gaur, jente gitxi genguazela eta Lotina etorri jaku errefuertzo modura. Horra hor, zelan gaur, lau eliteko esploratzaillien artian suertau naizen. ¿Neure helburua? Traba larregi ez egittiakin, konforme.

11:00ak aldian sartu gara zulora, eta helburura allegau eta dana prestau eta gero, 13:00etan sartu jakuz frantximantak urpera; 3 ordutako itxaronaldixa adostu dogu, eta Loti eta bixok han egon gara, geldi, bakotxak bere erara denporapasan: bera anorak moduko baten, ni manta reflexibopian karburuakin. Antua gixajua Laurenti laguntzen busti da, eta hara eta hona ibilliaz berotu dau korputza.

16:00ak inguruan agertu jakuz barriro, programautako moduan; 20 bat metrotako sifoia izan da, eta horren ostian 500 metro inguru galeria aereo, morfologia bardiñakin edo haundixago, eta beste sifoi baten geldittu dira. Ustez Urgitxiko norabidian, topografian konfirmatzeko pendiente.

Kanporako bidia, neketsuagua izan bada be, bizkorragua egin jaku danori; biharbada 5 lagunen artian 8 petate mobitzian “entretenimentuangaittik”... Ni neu, halan be, bakarra eruan dot denpora gehixenian, ¿zaharrenari deferentzia, edo bizkorrago urtetzeko gogua? Gauza bixetatik pizkat, seguraski. Frantses pizkat ikasteko aukeria izan dot be (ta gueule / tais-toi arteko desbardinttasuna, baitta con / connard artekua be...); halan be, nere Molière osuak burutik alde egin desta sarrerako atasko lotsagarrixakin, Damien lagundu nahi eta ezinda zebixala.

Toponimia: kanpuan genguazela, barrankotxo horren izenangaittik galdetu detsagu bikote bati; euren ustez paraje guzti horri “Orain” esaten jako (“Orañegi-gain” izan leike, nere ustez) halan be, Ispasterkuak izanda be ez ziran auzo horretakuak, eta esan deskuenez, leku horrek beste izen bat izan leike. Kotxia hartuta Etxetxu eta Orañegiraiñok bajatu naiz, galdetzeko asmotan, baiña ez batian ez bestian ez dot arimarik topau. Hurrengorako.

Bio: ez dot ezer harrapau. “Paulova” meandruan pseudosinella txiki bat harrapatzera nindoiala, guantiak beheraiñok jausi jataz eta azkenian ez kokorik ez guanterik (eskerrak Lotinari, harek hartu destaz); gero, sarrerako bertikalian, Lithobius bat erdi-ikusi dot; Lotinak, potzu baten, koko batzu ikusi dittuala esan desta, baiña nik neuk ez dittudaz ikusi, eta gaiñetik pasau biharra genkan, dana lokatzez beteta; eta, azkenik, sarreran ataskauta nenguala tetxua opilioiz beteta ikusi badot be, ez zan lagiñak hartzeko ez lekua ezta momentua be.

Paleontologia: Antuak kuadrupedo txikixan eskeletoko lagin batzu hartu dittu Tanari eruateko.

Barne bilatzailea