2014/05/25

La Gran Galerei






Part. Gotzon, Antua eta Josu

Haize asko dago, bost minututan dardarka hasteko bezelakoa. Erdi bustita gaude, lokatz eta norbere izerdiarekin. Gotzon dagoeneko 5.garren magia kolpea sartzekotan da. "Ea behingoz zabaltzen den..." 5m-tara gaude Antua eta ni. 2x4x2-ko gelatxo batean. Giroa lehorra da. Dagoeneko badaramagu 2 ordu inguru, eta ura eta janaria fondoko gela handian utzi ditugu.

Bigarren eztuasuna gaude zabaltzen, eta hau izango da azkena, bigarren bateria ere behera egiten hasi da eta. Magia egin, eta zabaldu da eztuasuna. "2m y se estrecha 1.5m y luego parece que se abre...". Gotzon irten eta Josu sartzen da. Gutxienez bi eguneko lana dago aurretik ageri den fraktura hori zabaltzen.

Normalean, ez genuke indarrik galduko horrelako zulo batekin, baina haize honekin, eskularruak ere lehortzen hasi dira.

Gauzak batu ditugu, eta topoa egiten hasi gara puntako leku horretan. Nekea nabarmentzen hasi da, orduak aurrera doaz nonbait, eta ez gara gelditu. Bueltan, fondoko gela printzipalera heldu gara, eta soka igo eta "gela polita/oasis-ra" goaz. Hau da, Galarregiko leku politenetako bat. Hemen ere badago zer esploratu. Antuanek mailua hartu eta etzanda sartu da zulo batean. Eztuasun bat dago nonbait begiratzeke. Atzetik doa Josu. Bitartean Gotzon, toporako materiala ateratzen hasi da. Antua-k "No paso, pero Gotzon tu si", azkenean ni pasatu naiz. Zerbait aldatzen hasi da, ez dago lokatzik, dena da garbia, eta espeleo temaz beterik dago. Dena den, eztua da. Gotzon beste nonbaitetik goraka hasi da, eta ixil une luze baten ondoren... "La Gran Galleri!" dio Gotzonek.

2 minututan igo gara harri artetik Antua eta ni. Eztua da bai, baina ez dio axola, berba horiek entzunda! "La Gran Galerei" aurkitu berri dugu. Gela handia, estalaktitak, banderak, eszentrikak. Izkina guztiak miatu, topoa egin eta, putzu bat geratu da pendiente jeisteko. Soka eraman beharko da.

Buruan baina, pentsamendu bakarra dugu: "210m-tara gaude, eta irteera osoa geratzen da aurretik, Zona C barne".

Oasisera bueltatu, ura edan, fondoko gelara jeitsi, eta Gotzon hasi da igotzen lehenengo. Jarraian ni noa, eta Antua azken. Putzuen kabezerek estutu egin direla dirudite. Pendulu biak lokatzez beterik daude, baina goraka goaz. Zona C-ko eztuasunera heldu gara jada. Ze nekea. Eztuasun batean enpotratuta geratu naiz, eta nekeak logurea ematen dit. Garrasiak entzuten ditut. Gotzoni, aurrerago petatea ataskatuta geratu zaio, eta nekearekin amore eman du. Atzetik datorrenak askatuko diote. Azkenean berak askatu du.

Bi, hiru, lau, bost, sei, ez dakit zenbat eztuasun dauden baina amaigabea ematen du. Halako batean iturrira heldu naiz. Gotzon etzanda dago zerbait jaten. Ez dut hitz egiten, eta nik ezin dut hitzegin. Azkenean "no merece la pena..." esaten dut. "Como alguien se desfonde ahí, la hemos liado..." erantzuten du Gotzonek. Eta arrazoi du, ez da asko behar desfondatzeko leku horretan.

Antua ere heldu iturrira, jan, edan, eta jan eta edan berriro. Materiala garbitu eta goraka goaz. Erritmo on eta konstante batean hirurok kanpora irten gara. "Ze ordu izango ote da?" galdetu diot Gotzoni bi putzuren faltan. "4rak? 5ak?" dio.

Iluntzea da kanpoan. Mendian behera Unai dago nire zain. "9:30ak dira".

Gotzonek, "Galarregi nos está llevando al limite...", Antuanek, "Yo a la punta de hoy no vuelvo.", Josuk, "pero, sí volveremos a la Gran Galerei".

Konputu totalean, bi petate, rodillera bat, eta paparreko arnes bat apurtu dira. Gu ez garenean apurtu...



2 comentarios:

Dardarregi dijo...

Only for the brave (and pizkat zoro). Ni badakitt nora EZ naizen juango. Ondiok ez dot nahi espeleologia laga.

ArginUrzulorregi dijo...

Neuk be ez dot nahi oraindik espeleologia laga.


Barne bilatzailea