2014/05/18

Urratxara Quaestus ehizian




140511: Takomano (9 lagun), Satorrak (Arturo), Carlos Prieto, Jon Fernandez, Oier.

Zastegi ibarrera (Orozko), Urratxako haitzuluetan lagin biologikuak hartzera.

Gaurko urteera honen billakaeria kontatzeko modukua da. Oin dala hille batzu, arrazoi desbardiñengaittik Bilbon hiru belaunaldittako espeleologuak batu giñan: Nestor Goikoetxea (GEV), Carlos Prieto (Beti Goruntz) eta ni neu, Oier (ADES). Han ibilli giñan barriketan, eta bestiak beste Nestorrek dato bat emon zeskuan: bere aktibidade sasoian (1960 hamarkadan), Urratxako zuluetan Quaestus bat jaso zebela. Michel Cabidoche bioespeleologoak, ha ikusitta, espezie barri baten trazia hartu zetsala; eta ale gehixago eskatu zetsezela hori determinau ahal izateko. Baiña GEV-ekuak ez zebenez lagin gehixago hartzeko aukerarik izan, ikerketa lerro hau txintxilizk geratu zan; horregaittik komentau zeskuan Nestorrek, gutako bateren batek harixari tira egin nahi izan ezkero.

Ez bat, ez bi: Takomanoko Israelen ekimenez, espediziño politta montau da. Usabel auzotik gora, Austigarbin errefujixoraiñok allegau gara (eurak gabia bertan pasau dabe... ¡lau umekin!) eta handik gora Zastegiraiñok. Urratxa aldian, koba txiki bat arakatu dogu lehelengo (aztarnategiduna), eta gero bigarren bat (haundiña, laberintiko xamarra); bertan emon dogu denpora gehixena, eta espezie desbardiñetako ale asko harrapau badira be, gure objektibo nagusiñan (Quaestus) arrastorik be ez dogu ikusi.

Bigarren asalto bat adostu dogu: egun baten karnatadun tranpak ipiñitta, hurrenguan erretiratzeko. Kontuan hartuta:
·         Urteko sasoia: nere apuntien arabera, GEV-en espediziñuak 1964ko martzotik maiatzera egin ziran.
·         Nestorri galdetuta, lagiñak guk ikusittako koba haundixan hartu ziran (Urratxa I / Lapurzulo, seguraski), zehazki galeria fosil haundixenian, eta tranpetan gaztaizko karnatia erabillitta.

Bestalde, Carlosek komentau dabenez, interesantia izango litzake ADES-eko zonan multzo karstiko isolatuak zehaztia (boteprontuan 15 inguru kalkulau detsadaz, baiña hobeto begiratu bihar da), eta háretako bakotxian koba esanguratsu baten lagin bilketa sistematiko bera egittia (egun baten de visu, bestian tranpak jasota).

Barne bilatzailea