2014/05/18

Otoio "orrazten"





140517: Niko, Tomax, Oier.

Bixarko prospekziñora begira, Zatikara eta Gardatara (Ispaster) juan naiz umiekin ia informaziño gehixago  lortzen neban. Ez dot gauza haundirik argittu.

(...)




140518: Oier.

GEV-en kataloguari begira, Zatikan (Ispaster) kokatuta, lau sektoretan saiatu geinke:
·         NW: Astozuri, Pepeleza, Landarra (Otoio tontorretik hurre).
·         N: Lezartxu.
·         NE: Sorgin Gaztaña.
·         W: Aldasa.

Gaur Zatikatik urten eta NW norabidian zuzen Otoioko tontorreraiñok juan naiz, txaran zihar. Hara allegautakuan, 50 bat metro W desbideratu naiz, eta SE norabidian atzera jaitsi naiz, bide paralelua eginda, Zatikara allegau arte. Lapiaz haundi bat da dana, baiña ez dot zulo katalogablerik ikusi. Honekin, jakiña, ezin da esan ez dagonik: jakiña danez, nahikua da metro erdi hara edo hona mobitzia gauzak ikusteko edo ezkutuan gelditzeko...

Basuan zihar nindoiala, punto esanguratsu batzuen erreferentziak hartu dittudaz (datum WGS84):
·         (...)

Bestalde, susmua dakat ia GEV-717 (Landarra) ez ete dan gure IS-40 (Otoio Antena) izango. Deskripziñuangaittik, esango neuke GEV-ekuak ez zebela esplorau, eta Antonio Atxabalen (Zatika Nausi) lekukotasuna jasotzia baiño ez zebela egin 1963an, ez pistarik ez antenarik ez zeguan sasoian. Halan be, intuiziño hutsa da; tontor ingurua ondo prospektatzen dogunian argittuko dana.

Asko eskertu dot brujulia; izan be, ez da bardiña sasi artian noraezian ibiltzia, edo norabide klaruan juatia. Halan, 4 ordu pasau dittudaz practicamente geldittu barik.
 

Barne bilatzailea