2014/05/25

Errekan behera nahiago dugu - Argineko Urzuloan Eskalatzen!

Part: Ritxar, Unai

Errekan behera doan (edo uste dugu behintzat) meandroaren goiko aldean gaude. Gotzonen Disto Topo disparoak konfirmatu zuen bezala, eskalada norabide onean dago.

Han goian, eskalada amaituta; Ritxar katxarro, arnes, soka, estribo eta abarren artean dabil dena organizatzen. Unai, galeria zati berrian aurrera, erdi-oposizioan dago inestableak ematen duten bloke batzuen gainean. Hanka artean behean, putzua, meandroaren desfondea. Han utzi dugu karameloa bajatzeko. Eta airea dago. Eta goitik beste tubo bat etortzen da airearekin. Superfizieko aporte bat? Beste bypass bat?

Eskalada honen aurkikuntzak badu pare bat asteburuko istoria. Antua, Josu, Ritxar eta Unai Argineko zati hau esploratzen zeudenean, Antua eta Josu beheko gateretatik bustitzen ibili ziren. Unai, ur-temarekin akojonatu egin zen, eta Ritxarrek bustitzeko gogo gutxi zuen. Horrela, pentsatu genuen: "eta hor goian sabaian gora joanda bypassen bat ez da egongo ezta?"

Gero konfirmatu zen gatera errekan gora zihoala. Eta gero konfirmatu zuen Gotzonek eskalada errekan behera zihoala. Eta kantuak esaten duen bezala, "errekan gooora, errekan beheeeera, errekan goora pertzona, ai ai ai ai! Hau dek, hau dek umoria,..."

Hori bai, goiko aldea garbiago eta sikuago dago. Asko eskertzen da! Eta 3-4 estalaktita dauzka. Baina lasai, efekto optiko bat da, berriro jeitsiko bait gara beheko pisura, eta berriro hasiko dira penuriak...

Momentu berdinean, Los Hombres de Barrelson Galarregiko barrenak esploratzen daude erdi hilda. Ez gaude gu, hemen Argin-en, kexatzeko moduan...

Castellano:
https://docs.google.com/document/d/1vJLp7AkqnZ2O3SXXRYaSFWLuhAx7Yw3wIEkozDljUKE/edit?usp=sharing

Barne bilatzailea