2014/01/25

Ades X-Treme!

Part: Idoia, Oskar, Gotzon, Antua, Josu, Unai

Ez dago Ciclogénesis explosiva edo borrasca-rik Ades-eko explorazioak geldituko dituenik. Buruan, egia esan, "tronada" ederra eduki behar da jausten zegoen zaparradarekin mendian gora lar artean hasteko. Seguruaski, hori pentsatuko zuen gaur goizean Belaustegi baserriko semeak, bere baserri aurretik gu pasatzen ikusi gaituenean; buzo, txubaskero eta aterkinekin.

Galarregiko leizearen beste aldea izan behar den Leizebe inguruetara joan gara, hango leizeek duten haizea ikustera eta Galarregirekin konexio posibleak aztertzera mendiaren hemengo aldetik. 

Antuak, alias "El Frances Furtivo",-k eraman gaitu horra mendi aldera.

Hasteko, Antuak aurkitutako leiza bat ikustera joan gara. Ia ia kolmatatua dago, baina haizetxo batek irtetzen dio harri artetik. Agian interesgarria izango litzateke desobstrukzio bat (edo basatzobstrukzio bat) egitea. Egun horretan bakoitzak duen "harrikadaren" arabera...

Gero Leizebe-ko koba ezagunera joan gara. Zulo ederra basoan. Espektakularra. Bazen sasoia speleon bista alegratzeko halako arkupe ederrekin. Baina hasi bezain laister amaitzen da. Karameloa eman eta kendu. Antuak zeramika zati bat ikusi du, batek badaki... Katalogorako informazioa hartu eta fuera.

Gero Belaustegiko deitutako leiza bietara joan gara (gero Leizebekoak deituko direnak). Unai eta Gotzon beheko leizean hasi dira eta Oskar eta Josu goiko leizean.

Idoia kanpoan geratu da 10 kilometrotatik distingidu daitekeen aterkin kolorin batekin. 4 bat ordu egin ditu basoan geldirik euritan zain kriston penurian. Eskerrak medikuak esan zion "paseitos suaves por el bosque" egin behar zituela ze bestela... Etxean geldirik egon ezin daitekeen beste bat.

"Belaustegi Behekoa"ren sarrera Unaiek ikusi duenean, burukomina, hotzadardara, telelea eta dena batera etorri zaio. Hori gauza EStua! Hori bai airea dauka. Intento bat
egin dio baina keba. Ukondoa rehabilitatzen dago Unai, Galarregin hartu zuen zartakotik. Sartu ahala hasi zaio ukondoa berriro kexaka. Gotzon sartu denean arnesa kendu behar izan du, eta konturatu da Unaiek ezingo duela.

Goiko leizan, "Belaustegi Goikoan", Oskarrek eta Josuk ekipatu dute sarrerako putzua. Eta azkenean hara sartu gara laurok. Eta topoa egin dugu eta leizea amaitu zaigu. Arrakala estu batetik haize piloa doa, baina beheko beste leizera. Eta Modern Talking gora, Brother Talking behera (ze Josu ez da isildu koba guztian, sonidolokalizazioan laguntzeko edo...), Aco-Jornos pixkat putzu berriren bat ekipatzen eta Mariquitas gora eta Paketes behera; kobaren Barruan zegoen Euri Zaparradari eustea lortu dugu!

Kanpoan, Idoia BarreSterretxea guri barrez, pena ematen genuen eta...

Beste leizara, "Belaustegi Behekoa"ra, Oskar eta Josu sartu dira gero. Eta gero Gotzon sartu da txokolate bero bat hartu eta gero. Barruan Estua eta Euria. Heldu dira fondora, eta kanporantzakoan (denak gogoz zeuden) Oskarrek bentana bat ikusi du airearekin, eta beste aldean 20mko putzu zabal bat. Kontinuazioa! Hori bai, pin pan pun.

Baina halako ordutan, halako hotzarekin eta halako euriarekin, Mongolia-raino jarraituko bazuen ere berdin berdin joango ginen etxera.

Nahikoa egin dugu. Udan, euririk ez dagoenean, etorriko gara berriro.

Cast: https://docs.google.com/document/d/17JTvhk9ksCz3rDog9ZKfuPmyoR86peBVBtf5suaP40o/edit?usp=sharing




Barne bilatzailea