2014/01/05

Osoloko sorpresia


Argazkiak.org | Osolo 1º buceo © cc-by-sa: ades


140105: Laurent, Eusebio, Mikel eta bere aitta (Osolo basarriko familiakuak), Niko, Tomax, Oier.
                                                                                                              
11.00etan geratu gara Kai tabernan Laurent eta bixok. Bertara agertu jaku Eusebio informatzaille fiña be. Osolora juan gara zuzenian, sifoian ikustaldi bat egittera; esan bihar da ez genkala esperantza askorik, galerixian formiangaittik. Haitzuluan sarreran genguazela, han agertu jakuz Osolo basarriko aitta-semiak; aitta gaztetan sifoiraiñok sartutakua da, eta semia sekulan bez; barruraiñok lagundu gaittue, Eusebiokin batera, eta han ibilli dira Laurenten materixala karriatzen (eskerrak: nik nahikua bihar nekan Niko eta Tomax jagoten...). Aittan esanetan, lehen galerixia altuagua zan, ezagun da oin sedimento gehixago dagozela; gaiñera, euri sasoietan nahikua korrientia ei da goiko sarrera honetatik urak urtetzia.

Harixa ipiñi eta han sartu da Laurent. Hasierako inpresiñua txarra izan da: sifoiak sonda haundirik ez (gerriraiñok-edo), eta jarraibide bakarra, estua eta txikixa. Handik pasatzeko aletak erantsi bihar izan dittu, eta halako baten... desagertu. Ordu erdi bat-edo pasau dogu, argittasunen bat somatzen genduala baiña gehixenetan sifoia illuna; luze xamar eritxitta, puspilluak eta hantxe agertu jaku barriro Laurent. Hauxe izan da bere kontakizuna: sifoia bera 40 bat zentimetrotakua dala, edozeiñek errez pasatzekua (hobe botilla txiki batekin, badaezpada) eta gero segiduan galeria aereuan sartu dala; erreka aktibo batekin, eta sifoi aurreko tramuan dimentsiño hirukotxekua (10 m altu, 8 m zabal beraz). Progresiño erreza egin dau zati baten, eta seguridadiangaittik atzera egin dabela.

Ahozabalik geratu gara emaitziakin. Ez genduan iñundik iñora halakorik espero (Osolotarrak, gitxiago). Oin pendiente geratzen da ikustaldi hobia egittia lagun batzun artian, gero topo eta bestelako biharrak preparau ahal izateko.

Toponimia: Nahiz eta jatorriz seguraski “Olasolo” dan, Mikelen aittari galdetuta, basarrixan eskritturetan be “Osolo” formia agertzen da antxiñatik. Beraz, “Osolo” formia lehenetsi bihar dogula dirudi. Bestalde, haitzuluari berari “Osoloko kobaue” esaten detsela diño; “urbegixa” ez behintzat.

Etnografia: ez dabe sekulan kobiari buruzko kondairarik entzun; halan be ondiok aittitta bizi jake, eta galdetuko detse.

(...)

Barne bilatzailea