2014/01/04

Boluna, Eurtenerrota, G-52


Argazkiak.org | Eurtenerrota © cc-by-sa: ades


140104: Gotzon, Iñaki, Martin (Eurtenerrota), Laurent, Idoia (Boluna), Josu, Antua, Ritxar, Oier (G-52).

Bolunako urpekaritza saiua ez da ezertan geratu, ura basatsuegixa zetorren-eta.

Eurtenerrotako taldiak emaitza pozgarrixak ekarri dittu: txarto ulertu ez badot, espeleometrixia bikoiztu egin dabe eta pasatzeko moduko estuasun baten egin dabe atzera, desob saio baten premiñan.

G-52 leza barrixian, 30 metroko jaitsieria egin dogu errekaraiñok; bai sarrerako putzua, bai paralelua be hobeto begiratu biharko litzakez. Beheian, lehelengua errekia beherutz segidu dogu: galerixia estutu egitten da, eta 15 bat metrora sifoi baten amaittu (ez dau ur asko tragatzen; paretetan ur-markak dagoz, gitxienez 4 bat metrotaraiñok). Lateral bat begiratu dogu, eta 10 bat metrora haizia galdu egin da. Errekan gora juanda, diaklasa bat: altura haundiko meandruan ezkerrera juanda, aporte bat; urjauzixan gora, gela haundi bat (Laminiturriko Gelia) hiru aportekin (bat lamiñen itturri majiko itxurakua), hirurak haize korrientiakin eta estuasunetan amaittuta. Meandruan eskumara juanda, barriz, aporte bat katazulo batekin (haize korrientiakin) eta, aurrera segiduta, katazulo estua eta Laminiturriko Geliakin konexiñua. Meandruan tetxua be begiratu dogu, nahikua ondo gure ustez. Azkenik, aukera gehixen itxurakora jo dogu: aporteko katazulo haizedunera, eta bera nasaitzen geratu gara ordubete inguruan. Ez dogu lortu pasatzia, eta taladro zintzelduna mesedegarrixa izango litzakela eritxi detsagu. Bio lagiñak: Lithobius 1, Meta 1, opilioi 2


Argazkiak.org | G-52 © cc-by-sa: ades

Barne bilatzailea