2014/01/05

G-048 - Barriro joan beharko gara...

Part.: Antua, Iñaki, Unai, Gotzon eta Josu



Igandean joatekoak ginen G-052ra, baina Antua, Ritxar, Oier eta ni (Josu), Unaien baimenarekin atzo sartu ginen, eta begibistako esplorazioa bukatu egin genuenez, gaurko, Gotzon eta Iñakirentzako ezer gutxi geratzen zen.

Gauzak horrela, erdi kastigatuta bezela, Antua eta ni, Gotzon-ekin barrena sartu gara topoa eta argazki batzuk ateratzera. Unai eta Iñaki ez zeuden bete betean eta prospektatzera joan dira.

Gauzak espero bezela egin ditugu. 220m inguruko garapena, 38m-tako sakonera sifoira arte, eta gela handiaren goiko aldea +1m sarrerarekiko. Datu hauek ez dute interes berezirik, hala ere, topografia egiteak, kobazuloa sakonki errepasatzeko aukera eman digu, gauzak horrela, hiru puntu utzi ditugu berriro joan eta argitzeko:

- Laminiturri gelaren aporte nagusia, ur-jauzi batetik dator. Honen gainean lehio batetik 4-5 metro galeria ikusten da, 1.5m x 1.5m sekzioarekin.

-  Ur gutxiagoko egunen batean, sifoira bueltatu behar gara. Agian, honen eskuineko aldean pasu bat egon daiteke.

- Haizeari jarraitu ezkero, kobazuloaren eskuineko meandroan gora, jarraipena dagoela dirudi:  librean egiteko eskalada bat, pare bat seguru sartuta. Jarraipenik baldin badu, tximenea honetatik izango da.

G-048, ez da kobazulo bat bereziki polita, baina leku oso interesgarrian aurkitzen da: Galarregi-Inubija-Urgitxi sarearen erdian. Eta puntu horretan agertzen den guztia da interesgarria. Bestalde, kobazuloak duen haizea nabaria da, eta ezin da bertan behera utzi. Udara aldera edo, berriro sartuko gara.

Puntu hauek "fitxatuta", kobazuloa desekipatu eta Ereñora joan gara jan, edan eta topoa begiratzera.





No hay comentarios: