2014/01/19

Los Hombres de Barrelson

Part: Antua, Gotzon, Unai, Josu
Oraingoan 4 batu gara bakarrik Galarregirako, bere fondo famatuan ze kristo dagoen aklaratzeko. Los 4 jinetes del apocalipsis, los Hombres de Barrelson al barrizal. Ez dakigu zahartzaroa ote den, baina Antuari belarri batek pitada egiten dio katarroagatik, Gotzonek beso bat ez du oso sano, eta Unaiek tripak deskojonatuta dauzka. Josu da libratzen den bakarra. Eeeez, ez da zahartzaroa. Virus bat da, Galarreginitis. Lasai egon lagunok, ze gorputzean dauzkagun bakteria guztiek orain aldegingo dute korrikan gure gorputzetik kanpora, non sartzen garen ikusten dutenean.

Antuak eta Gotzonek fondoko gatera famatua ber-ikusi nahi dute. Unaiek Galarregiren fondoak ezagutu nahi ditu. Gauza kuriosoa, demencia mentalen bat edo izango da. Baina bueno, echando ostias joango zaio kuriosidadea.

Antua eta Josu equipo desobstrukzion dira eta Unai eta Gotzon equipo topo. Bernardatik aurrera topoa egin gabe dago eta. Handik aurrera Antua eta Josu aldendu egin dira fondorantza, eta Unai eta Gotzon topoa egiten hasi gara.

Josuri Bernardaraino Antuaren erritmoan joaten ia yuyu batek eman dio, baina gero berreskuratu da (eta bai berreskuratu ere!). Unaiek ostera, eskertu du ritmo-topoan joatea, eta Gotzonek eskertu du Unaiek eskertzea.

El Coño de la Bernardako pasutik aurrera hasi dira komeriak. Horraino koba interesgarria dela ere esan daiteke, leku batzuetan agian "polita" ere. Baina orain hasiko da Rio Loco, hau da bidegurutzea, kalabera batekin eta "prohibido pasar" gorri batekin pintatu behar genukeena.

Hasi dira deszendedorak ataskatzen, eta puño eta krollak basaz betetzen. Hasi dira ostia-putak. Etor dadila Petzl-eko diseinadorea hona bere kroll eta puño berriak probatzera potrorik badauka. Unairi frakzionamentu bateko monty batek irten egin dio 15eko putzuan, ia fondoan. Eta montya jarri duenaren ancestro guztiekin gogoratuko litzake Unai, baina ez daki montya nork jarri duen. Ta gainera, hau Galarregi da, anklajeen infernua, badakigu non sartu garen.

"Orain solteu nudoa eta bajeu!" dio Gotzonek. Solteu nudoa los cojones! Korapiloa basatzarekin eta tensioarekin petrifikatuta dago. Azkenean 5 minutu behar izan ditu Unaiek porru baten modura zintzilik korapiloa kentzeko eta "a mordisco limpio" egin behar izan du gainera.

Eta horrela Iturrira heldu gara, fondora. Gela polit bat dago (bai bai, Galarregin dago eta "polita" da!). Putzutxo garbi batekin eta kolada batetik ura erortzen da tantaka iturri baten bezala. Kanpamendua egiteko leku oso ona, Galarregik jarraituko balu. Oraindik 200m karst geratzen zaizkigu. Nahi ote dugu jarraitzea? Mmmm...

Hortik aurrera meandrotxo bat dago eta 5-10 metroko putzutxo bat. Eta hortik aurrera, Galarregiko 3garren sektorea, la Zona C.

Antuak eta Josuk lehenengo magia trukoa egiten la ostia tardatu dute. Unai eta Gotzon iturrian daude eta ia hoztu dira. Gero Gotzon Zona Cra jeitsi da. Unai goiko kabezeran geratu da behera begira, ezin bait da bajatu, eta ez zaila delako, hor behean lekurik ez dagoelako baino. Bapatean meandro estutik Antua eta Josu irtetzen hasi dira. "Yo no voy ahi dentro, entra tu"eta halakoak entzun dira. Putzuaren base estuan, denak elkarri bultzaka daude. Antua eta Josu, desobstrukzion ekipoa, amotinatu egin da.

"Argazki kamara bat ekarriko bagenu..." esan du batek.

"Eta zerri ateratzeko?!" erantzun du besteak "ze osti ga egiten barrizal puta hone..."

Zona C penuriosoa da benetan. Meandro estu eta bustian aurrera joan beharra, gero behera berriro, eta gero gora berriro. Ufff. Baina orduan irten da loteria! Gotzonek putzua jeitsi gabe aurrera joanda errezagoa dela ikusi du! 2 magia truko behar dira bakarrik. Eta horrela, denak gora altxa dira. Eta putzua desekipatu da. Oskarren pasua han behean ahaztuko da betirako. Eta inork ez du negarrik egingo gainera.

Geratzen diren orduak goiko bidea zabaltzen pasa dira. Beheko penuriari bypass bat topatu diogu. Lekua accesible jartzen, gehiago etorri beharko da eta. Baaai bai! Gotzonen gatera famatuan, ia argirik gabe geratu zen hartan, meandroa zabaltzen hasten dela igartzen da. Haizea putzadaka dago bai, eta bolumenen bat igartzen da beste aldean.

Ea topoak zer esaten duen.

Kanporantzakoan, Unaiek taladro eta bateriaren petatea kanporaino atera ahal duela pentsatu du. Craso error. Josuk dio erdi-hilda dagoela Zona Cren erruz, eta paso burran joango dela kanpora. Dena ondo orduan, eskertuko du Unaiek Josuren paso-burra.

Taladroa edonon ataskatzen zaio Unairi, ia desfondatu da, meandroak bezala. Ez ditu hainbeste ostia-puta bota bere bizitza guztian. -100eko gelara heldu beharra dago edonola baina. Batzuk -100 inguruan dauden blokeetan galdu egin dira. Increible, Galarregiko sektorerik errezena da eta!.

"Hau petate puti beste batek hartzi daukela" esan du Unaiek. Antuak eramango du taladroa orain, eta Unaik Antuarena.

Ez dugu ulertzen Galarregi. Ez du benetan paso estu-teknikorik Rio Loco-ko T-a bezala adibidez, baina agian luzea delako edo, erdi-hilda amaitzen dugu. Gauzak gauza, petateak petate, leizeak leize, txirristadak kroll eta barrizalak Galarregi, kanpora irten gara. Kanpoan elur-euria, gau beltza, lainoa, haize bustia eta kristoren hotza dago. Paradisuaaaa!

Argi dagoena, koba honetara jente asko etorri behar dela da, pisu Gutxiko petate Askorekin, eta oso geldik sartu eta oso geldik irtenda.

Antuak dio poesiaren bat egin beharko geniola Galarregiri jendea koba honetara sartzea promozionatzeko. Sentitzen dut Antua, ez dit inspirazioak ematen.

Oraingoan bokadiloa Nabarnizen bilatzea pentsatu dugu. Eta al mas puro estilo Urepel Taberna, jaten eman ordez "cebatu" egin gaituzte. Gotzonek ez du bokadiloa amaitu. Unaiek eta Josuk, pentsatuko duzuen bezala, Bai.




Castellano: https://docs.google.com/document/d/1IfbWsCGCv1X8jt7zdGw8azX3CoUHSzVfd4nUEtiG39g/edit?usp=sharing

4 comentarios:

Kobero dijo...

ikusten da azkan argazkian Unai sufritu dozula petatia ataraten! jajajajaj

Galarreggae dijo...

Korapilluak hagiñekin askatziangaittik, musua zikin-zikin eginda!

Roswell dijo...

Quien puso ese monty? Esta homologado ?

EspeleologoVolador dijo...

El monty estaba homologado, el agujero no