2008/02/23

Lekeitioko exkurtsiñoa



080223: X jauna, Bikain eta Urtza.

Lekeittioko erakusketan apuntautako 7 lagunekin Lamiñetara exkurtsiñua. Gehixenak kobetan esperientzia pizkat ba zeken, eta batzu ezagutzen zeben Lamiñen sistemia. Eurak guztiak, gonbidatuta geratu dira gure asteroko urteeretara etorri eta eskualdeko beste koba batzu (“basatixaguak”, naturalaguak, garbixaguak, ikusgarrixaguak) ezagutzera. Hamen gagoz gu, eta nahi dozuen arte.

2008/02/16

Trakamañe ikusgai

080216: Urtza, Bikain, X jauna, Oier.

Pasa dan asteko emaitza ziztriñen ostian, aste honetan lan politta egin dogu. Eguastenian eta barixakuan Arrate eta Bizkaia irratixan entrebistak atendidu eta gero, zapatuan Trakamañeko ubegira bueltau gara helburu bikotzakin: argazkixak etaratzia, eta zokuak hobeto miatzen hastia, Trakamail erreka nagusixakin loturia topatzeko.

Hasierako “Meandro Agonikuan” arazuak: Urtza ataskau egitten da eta atzera egin bihar dogu. Larregiko nekiak dakan arriskuakin, erabagitzen dogu barriro ez saiatzia eta Bikain eta bixak kanpora doiaz, Okamikako Lamiñen Kobia ezagutzera. Dana dala, ondo ikusi dogu Urtza –baloria bihar da gero, hirugarrengo koba-sartualdixan hona etortzeko- eta hurrengoz datorrenian neguramente ez dau arazorik izango.



X jauna eta Oier aurrera egitten dabe, bakarrik argazkittan ibiltzia erabagitta. Oso ordu produktibuak dira, eta beste behin frogatuta geratzen da argiztapen egoki batekin, edozein azkonar-zulok bere alderdirik polittena erakusten ba dakixala. Gaurtik aurrera irudixoi esker, Trakamañeri buruz hainbeste berba eta berba entzun gaittuenok esploratzen gabizen eremua euren begixekin ikusi ahal izango dabe.


Trakamañeko "Potorro" famatua, izen bereko txorixakin dakan antzangaittik hala ezaguna.


"Cenagal" tuneleko ikuspegi politta.


Galerixa berian, aurreratxuago. Trakamañen halako zoko asko dagoz.


Kanal honetako "Potxingo nagusixa".


"1º kanpamentua", lehelengo gela legor eta erosua.


"Hobi Barrixa", oin dala aste batzu arte Trakamañeko azken mugia izandakua. Zulo hau nasaitzen hille pare bat pasau dogu.


Hobi Barrixan azpixan zabaltzen dan Tunel Psikodelikua.


Psikodelikue eta fresko-freskue.

2008/02/10

Mortadelo II y Filemon: Mision en Iñubija

Mortadelo y Filemón (Foto: EL MUNDO)

080209: Mortadelo II eta Filemon.

Goizian Lekittoko erakusketia montau eta gero, 9 lagun juan ziran txinora bazkaltzera. Arratsalderako plana Faunuan Laberintuan azpixan geratzen dan pasamano behekaldeko Meandrito Putito-tik errekara juan, 56 estaziñua lokalizau eta handik eskumako sektoria exploratu eta topografiau. Bazkaldu eta gero, X jaunak solemnidade haundiz Mortadelo II izendatu zeban espediziñoko “nostromo” eta bere armez –klinometro eta brujulia, papela eta harkatza- hornidu. Hala juan ziran paladin bixak sorgiñen zulora. Trepetxo guztiak soiñian jantzi eta gero –zaldun mediebalen antzo- hantxe juan ziran estratatik behera, pauso bakotxian metal hotsa egiñaz.

Lezian sarrerako korapilluan 8-xa egitteko izan zeben arazuak ez zeben ezer onik iragarri hurrengo orduetarako. Eguzkixa beherutz zetorrela, sarrerako potzu bertijinosuetatik behera galdu ziran mundutik Mortadelo II eta Filemon abenturazaliak. 20 minutuko bidia kalkulau zeben Meandrito Putito-rarte. Baitta ondo kalkulau be. Pasamanotik behera lehelengo, eta gero bigarrengo zatixa gora egin eta gero, bertara allegau ziran-eta; baiña ikusi ez. Eta ondotik pasatu eta aurrera jarraittuta, lehelengo –“¡hamendik eztok!”- eta gora gero, Mortadelo II-aren lidergoa kili-kolo jartzen hasi zan. Gora ta gora Euzkadi... espediziñuan gidarixari etxakon ezagun-ezaguna be egitten bide hori, ukondo, belaun eta orkatilleko maleolo guztiak hormara heltzeko biharrezkua zana. ¡Besterik ez zeguan baiña! eta aurrera juan bihar.

Burixan izardifugotasuna ondo baiño hobeto probatzeko aukera parebako honen ostian, Mortadelo II nostromuak tunelan kurba eta forma ezagunak ezagutu zittuan "¡hamendik dok, Filemon!”. Bai, hamendik... goiko nibelera, Faunuan Laberintoko atarira. Nostromuan seguridadiak, Bagdadeko Sadamen estatuian pareko orekia zekan ordurako. Eta Filemon atzetik. Orduan, Mortadelo II-ari estuasunian bonbillia ixotu “Seguraski X jaunak esan destan pasamanua bigarrengo hau dok, laberintora jaistekua". Frio, frio... lekutan zeguan Meandrito Putitua. Hara juan ziran abenturazale intrepido bixak, eta Faunuan Laberintoko piso, pasabide, tximinixa, desfonde, meandro, harri solte, eskaladetan gora eta behera pasatu zeben denpora guztia erreferentzia baten billa. Gaitzerdi, bide nagusixa ez zebela galdu, eta horrekin erreferentzia guztiak; 3 ordu ibilliko ziran han bueltaka, errebuelta bakotxian sorpresia topau biharrian. Errebuelta bakotxetik 5-6 bidar pasatu eta gero, eta leku bardiñetan bueltaka zebizela konturatuta, Mortadelo II nostromo flamantiak duinttasuna oreka-desorekan, bide okerretik zebizen sigurtasun osua eskuratu zeban; lehelengo pasamanuan ostera, ez zebela hain miaketa exhaustiborik egin eta... azken saiakera bat etsi-etsian egittia deliberatu zeban; “edo han, edo kalera” buztana hanka tartian.

Lehelengo pasamanorako bide deseroso hori barriro egin eta gero –gora atarira, segi tuneletik, jaitsi Eskillaretatik- hantxe lotu ziran barriro sokara. Jaitsi, eta igo, eta... sokian lotura puntu onduan, arrakalatxo bat: Meandrito Putitua, betaurrian. Mortadelo II-ak, arimia katiusken maillara jausitta, buruz behera sartu eta konprobatzen dau, eta... “hauxe dok, bai”. ¿Zer egin?

Illuntze partian sartuta, eta onezkero lau bat ordu alperrik galduta, ¿sartu oin eta 56 puntutik aurrera neurtzen hasi, batek daki zer topau geinkela?... Mortadelo II-ak begiradia infinituan galdu eta belizidade aurpegixakin Filemoni “Hobe izango dok urtetzia Filemon; berandu dok eta gaur ez najagok egunik onenian”. Saturday night gaupasa berton egitteko gogorik ez.

Mortadelo II-ak bere informian idatzittakua “ADES taldekuen planuak hartu doguz oiñarritzat Iñubija I kobia exploratzen jarraitzeko; konturatu gara txarto eginda dagozela eta Diputaziñuari 12.000 bat euroko subentziñua eskatuko detsagu haitzulo honetan lanak ganoraz egitteko: gasoillez garbittu, ganorazko topografixia jaso… gaiñera, ezagun da ADES-ekuak ez dittuezela sokak ondo lotu, eze, galerixak lekuz mobidu egitten dira. Hori konpontzeko nahikuak izango dira beste 4.000 euro…”.

2008/02/02

Kazetarixak eta kaosa

080202: X jauna, Oscar, Oier.

Kazetarixak atendidu doguz: lehelengo Euskadi Irratixa, telefonoz, eta gero Jon Hernaez (Argazki Press) gurekin etorri da Abittagako sarrerara. Sasi artian ibilixagaittik etxaku kikildu mutilla, eta ez bakarrik sarreran, 60 metro barrura be sartzera animau da. Berrian argitaratuko ei da.

Kazetarixak bialdu doguzenian, biharrian hasi gara: Abittagan, Trakamaillekin ustez kontaktatzen daben caos de bloquesian ibilli gara, harri tartiak errebisatzen. Kaosak berez daken neke mental eta fisikua ederto igarri dogu, eta haize korrientia leku bakarretik etortzeko aukeria ikusi dogu, desobstrukziño batez lagunduta konprobau biharrekua.