Mostrando entradas con la etiqueta olabarri. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta olabarri. Mostrar todas las entradas

2022/12/20

Olabarrittik Lezabizkarrera


  221218: Oier

Juan Mari (...), 75 urte. Berarekin telefonoz egon naiz (...). Tomas Bengoa GEVen informatzailearen biloba.

- Olabarriko jabea euren aittitta zen (amaren aita); baina bertan bizi zena, aititaren anaia (Tomas Bengoa, 1963an GEVekoekin egon zena).

- Duela 50 bat urte, aittittak Juan Mari eta bere anai zaharragoa "kobazuloa ezagutzera" eraman zituen (baina deskribapenarengatik, Kobaederra zela uste dut). Artean, osaba oraindik Olabarrin bizi zen. Ez daki zehatz zein zen bere aktibitate ekonomikoa, baina baserri "normala" zela uste du: ganadua, pinua...

- Duela urte gutxi, Aulestiko Udalak paraje horietara eginiko bisitetan, berriro joan zen kobazulora, eta "oso aldatuta" aurkitu zuen, bere ustez kolada estalagmitiko baten suntsipenaren ondorioz.

- Juan Marik ezagutzen ditu: Olabarri inguruan ikusten diren hormak, iturri rupestrea, harrizko galtzada, goiko aska karratua... Berak uste du horiek hormok laborantzarako aterrazamenduak izango zirela; baina hori bere uste hutsa da, etxean ez baita horri buruzko memoriarik transmititu.

- Egiten ari garen lanen berri eman diot. Justu gaur ezin zuen, baina esan dit hurrengo baten gatozenean gustura etorriko litzatekeela gurekin, eta abisatzeko.

Ostian, Olabarri aldera juan naiz; lehelengo asmua I-090 eta I-091 lokalizau eta sarrerako argazkixak hartzia bazan be, egualdi onak lagunduta planez aldatu dot: Olabarriko ruinetan pare bat buelta emon, eta N aldera urtetzen dan bide lautik aurrera egin dot, tirokatua ez izateko esperantzan (basurdetan zebizen lau tipokin kruzau naiz). Aurrera eginda, Oruxmapsen ikusi dot Lezabizkarra aldera nindoiala, eta gorutz eginda Koba aldera zoian pista batekin bat egingo nebala; beraz hortik aurrera egittia pentsau dot. Azkenian (Olabarrira allegatzen dan "kamiñuakin" legez), ikusi dot mapan agertzen dan zidor hori ez dala existitzen, basuak janda dagolako seguraski; beraz, atzera egin eta beste zulo bat ikusteko aprobetxau dot, I-106, hau be koordenada hutsekin dakagu-eta. Putzu txiki bat da, 6 bat metroko sakonerakoa, zabala (2x3 m), hondoa marmita formarekin (lurrez betea) eta itxura denez jarraipenik gabekoa (ez naiz jaitsi bakarrik nengoelako, baina imajinatzen dut katalogatzearekin batera miatuko zutela); dena den, goitik ez nuen ikusten aval partea. Argazki eta krokis bat hartu dittudaz.

Gero, aspaldiko Lezabizkarrako sarreria ikustera juan naiz (170729xan desekipau genduana, eta oroitzapen gazigozokua: bertan hasi nintzan tripian tamañuakin arazuak igartzen!). Sasixekin burrukan, baiña errez topau dot goittik behera; handik zuzenian beherutz juatia pentsau dot, eta hau gehixago kostau jata: lehen erabiltzen genduan bidia ez dot topau, eta sasi artian juan nahiz harik eta piñuak etaratzeko pistak topau dittudazen arte; zonia asko aldatu da juan dan 5 urtian.

2022/12/10

Speleo etnografian

 


221210: Peña, Oskar E, Unai, Gotzon, Martin U, Antua, Oier.

Illuntzar erraldoian, Lea aldetik, txindurrixok miaketan jardun dogu. Gaurkuan talde bittan banatuta: kanpuan, batzuk GEVen katalogoko zulo pendiente bat (Barbaixolazpije?) lokalizatzera abixau dira, errekan bestekaldian. Hasieran dronez laguntzeko asmua bazeken be, gero XXXko basarrittarran laguntza fidagarrixaguari heldu detse.

Bestiok Zulukara, gero eta erakargarrixagua egitten jatan baso galdu horretan. Plana, aurreko egunian lagatako txiruliari (oin bai, ondo igartzen da soiñua haiziana dala, urana barik) beste zulo batzuk eginda misterixua argitzeko izan da. Baiña nik gaur denpora askorik ez, eta biharlekuari kuku bat eginda kanpotik bueltatxo bat emotiakin konformau bihar izan naiz: pare bat lezaren argazki hartzia zan nere asmua, baiña azkenian Olabarri gaiñeko aska artifizial bixak, labia, aterrazamendu haundixa (urte gitxiko basuakin), horma eta pretil gehixago ikusitta juan jata denporia.

Izan be, konplexu industrial ahaztu hau gero eta deigarrixagua egitten jata. Aurreko egunian kalkulatzen neban, 200 bat urte daroiala bertan behera lagata; horrek XIX mende hasieran eraikittako Erret Bide barrixakin kointzididuko leuke, eta logikua be bada: halako azpiegittura barrixak, beti eragitten dittuez aldaketa ekonomikuak. Eta pentsau leike errepidian eragiñez Olabarrittik pasatzen dan "burdi autopista" horren aktibidadia asko bajatuko zala. Batek daki! Edozelan be, gune honen informaziñua haizeolak ikertzen dabizen YYYri pasauko detset (baitta ZZZinformatzailliari be); igual Zuluka barruko ustiapen zeinuen gaiñeko info gehitxuago be lortu geinke...

2017/07/29

Olabarriko Lezabizkarra



170729: Gotzon, Antua, Idoia, Santi, Martin U, Oier.

Olabarriko Lezabizkarra (Aulestia). Desekipatzera. Batzuk “Athletic Txapeldun” gelara juan diran bittartian, bestiok Menhirran Gelaraiñok allegau gara, eta han danok batera, poliki-poliki, kanpora juan gara, sokak eta anklajiak kentzen, leza honen esploraziñua (momentuz) amaittutzat emonda. Athletic Txapelduneko eskaladen soka-gidak laga doguz (maillon bakarrakin), eta ez nago seguro pasamanuak, imajinatzen dot horrek be han geratu dirala. Bide batez esanda: aluminosis zeinuak ikusi doguz mosketoi batzuetan (bota biharko doguz) eta horrek esan nahi dau, iñoiz leza honen esploraziñuari barriro ekitten badetsagu, materiala ezin dala hainbeste denporan bertan laga.

 
Gaurko egunez, sorpresa ederra hartu dogu Lekeitioko Isuntza arraun taldiak etara daben kamisetiakin (salgai portuko dendan). Joxemiel Barandiaranen egutegixei buruzko gauza asko be komentau doguz; badirudi, tonto-tonto, jentiak lokalian laga genduzen liburutzarrak irakortzen diharduala. Kanporakuan ni neu behintzat nekatu xamarra geratu naiz, “estreching” saio ederran ostian; 6 bat orduko jarduna izan da.

Bio: Quaestus bi “El Río!” gelan; Lithobius, masma txiki bi, Ischyropsalis (euretako bat txikixagua eta gorputz gorriska, arra seguraski) Olentzero Putzu barrenian

2017/02/19

Hasi gara nekatzen... baina haizea ez da nekatzen...

Part.: Gotzon, Idoia, Antua eta Josu

Gaur Olabarriko desobstrukzioan berriro, eta dagoeneko batzuk hasi gara nekatzen... Gotzon 4 aldiz, Idoia 3-4 aldiz, Josu 5 aldiz,...Gero eta gogorragoa da, eta gero eta luzeago... Gaurkoan, halako batean, desobstrukzioaren puntan, penetrablea den galeria bat ikusten da..... metro eta erdi  bertara heltzeko, hau da, beste sarrera bat. Josuri ez dio grazia handirik egin... Antua ordea, lehenengo aldiz etorri da, eta berak itxura ona ikusten du, horregatik, ez dugu desekipatu.. Eta Gotzon ere optimista xamar agertu da. Hori da behar duguna, adorea duen jendea etortzea besteok animatzeko, eta haizea aldentzen den arrakala horri aurre egiteko.

11:30etan sartu gara eta 21:30etan irten du azkenak, urik gabe, nahiko neketsua izan da gaurko irteera, baina beti bezela probetxuzkoa.

Zarrabentara joan gara afaltzera, eta bertan hurrengo planen inguruan aritu gara barriketan. Eta amesten ere. Tarte bat badakazue begiratu hurrengo link-a, krubera voronya motza geratze da:

http://www.nationalgeographic.com/magazine/2017/03/dark-star-deepest-cave-climbing-uzbekistan/





2017/02/04

Basatza Txapeldun - Lezabizkarra (Olabarriko Lezia)

Part: Oskar, Gotzon, Josu, Idoia, Unai, Martin

Oraingoan ere Olabarrira sartu gara berriro. Aire eder horrek gidatzen gaitu, batzuetan entzun egin genezake, beste batzuetan guk mugitzen dugun lurra altxatu egiten digu eta begietan sartzen zaigu.

Baina gaur frakturen eguna izan da egia esan. Dena da fraktura Olabarrin. Oskar, Gotzon, Josu eta Idoia fondoko desobstrukziora joan diren bitartean, Unai eta Martin, Athletic Txapeldun gelako eskalada amaitzen geratu gara.

Basatza Txapeldun. Lupetza Txapeldun, Basie Txapeldun...

Repisa batera heldu eta gero 10 bat metro eskaseko eskalada batetan, meandro bat hasten da aldapan gora. Meandro estu bat noski, zer uste zenuten ba? Unaiek eskalatzen anklaje guztiak txokolatada bat egiteko bezala utzi ditudan bitartean, Martin sartu da meandroan gora, eta gorri sartu da, baina marroi itzuli da. Bueltatu egin behar da topografiatzera. 3 disparo edo...

"Eske ez da potzu bat, fraktura bat da, meandro bat zabaldu dabena" esaten genuen, kakaz beteta geunden bitartean, delirio geologikoak gure buruetan.

Eskaladatik bajatzen geunden unean, Oskar eta Gotzon agertu dira gelara. Galdetu diegunean aber zer berri zegoen desobstrukziotik:

"Mas de lo mismo"

Eta kanpora aldegin dute.

Josuk, gero agertu denean, azalpen batzuk gehiago eman ditu:

"Jarraitu egin behar da desobstruitzen, airea lurra altxatzeko modukoa, hurrengo frakturarantza goaz"...

Erreka gelaren fraktura, Menhirren gelaren fraktura, Athletic Txapeldun gelaren fraktura,...

Dena da fraktura Olabarrin.

Buruan bai daukagula guk fraktura ederra...

Baina bueno, dena be ez da txarra izango. Kanporantza gindoazela, denok basaz beterik, kanpoan Kristoren EURI ZAPARRADA zegoen. Ama Naturak, bazekienez kakaz beteta irtengo ginela, garbitu egin behar dugula pentsatu du...

Natura Jakintsua da, sabia naturaleza...

2017/01/30

Brindis Al Aire (Lezabizkarra - Olabarriko Lezia)

Part: Unai, Gotzon, Josu, Idoia

Gauza gutxi dira ez ditugunak esan Lezabizkarrari buruz. Burua erotzeko besteko indarra duen aire batek zoraturik, desobstruitzen eta desobstruitzen jarraitzen dugu mailuak gastatu arte. Ziur gaude, aire horrekin (haize ahal zen deitu oraingo zapatuan), atzean zerbait egon behar duela.

Horrela ba, Gotzon eta Josu fondora joan dira desobstrukzioarekin jarraitzera. Egun osoa eman dute jo ta ke desobstruitzen, gorputzak "bale!" esan duen arte. Gero Athletic Txapeldun gelara bueltatu dira, jateko, deskantzu eta beste lagunen konpainia bila.

Beste biak, Unai eta Idoia, Athletic Txapeldun gelako eskaladan zentraturik zeuden. Unai denbora askoan eskalatu gabe zegoen, eta tokatu zaion harri hain txarrean ia sekula ere ez. Han, Athletic Txapeldun gelaren goikaldean, eskalada harek asko prometitzen zuen.

Baina Athletic Txapeldun-eko eskalada Basatza Txapeldun-ekoa bihurtu da. Anklaje bakoitzeko, 7cm basatza kendu beharra zegoen, harri ona harrapatu eta gero taladro zuloa egiteko. Momentu baten, Himalayako mendietan gora, elur sakonetan bidea zabaltzen joaten diren alpinistak bezala, eskaladan gora; ekipatzeko mailua piolet bezala ibilita, bidea zabaltzen joan da Unai basatzan gora. 2 anklaje sartzea geratzen da repisa batera heltzeko, eta ikusteko atzean zer dagoen.

Baina ikusi dugu ez dela putzu inbasibo baten basea. 20 metro inguruko altuera hartzen duen meandro altu eta garbi baten basea da. Frakturak jarraitu egiten du perpendikularki, Menhirren gelan edo Erreka gelan egiten duen bezala. Eta handik ura dator. Galeriarik etorriko ote da?

Ez dugu ezer berririk aurkitu koban, baina gure buruak aurkitu ditugu. Nahikoa da hori guretzat, eguna irribarre eder batekin amaitzeko!

2016/11/23

Brindis al aire

Part.: Idoia, Unai, Gotzon eta Josu

Larunbatean bigarren astez jarraian Olabarrira bueltatu ginen. 4 pertsona, 2 taldetan, 2 helburukin. Alde batetik, Idoia eta Unaiek, instalazioa errebisatu eta berrekipazio batzuk egitea. Bestetik, Gotzon eta Josu, puntako desobstrukzioa egitera. Kotxetik bertatik banatu, talde bakoitzak bere lanari ekin genion. Gotzon eta ni puntan egon ginen indar guztiak gastatu genituenearte. Desobstrukzioari begira "hau... brindis al aire bat da..." esaten genuen. Oraindik lan nahiko geratzen da, baina 2m aurreratu dugu, eta beste horrenbeste ikusten da. Haizea modu bortitzean joaten da arrakalan barrena... eta beraz, dudarik gabe bueltatuko gara.

Gauzak batu eta kanporutz egin genuen Idoia eta Unaien bila. Errekaren gelan laurok batera bazkaldu eta kanporutz bakoitza bere erritmoan. Olabarri gure zain dago... baina argi eta garbi merezi du!

2016/11/13

Lezabizkarreko perkantziak



Pantin usado como puño de fortuna 1
Pantin usado como puño de fortuna 2



Pantin usado como puño de fortuna 3


161112: Ruben Takomano, Unai, Josu, Idoia, Martin, Oier.

Lezabizkarra (lehen Olabarri lez ezagutzen genduana), Aulesti. Helburuak: “Hemendik Ez” putzu inkognitua argitzia; puntako haizian desobstrukziñua.

Eguneko lehelengo emaitzia toponimikua izan da. Unaiek Olabarriko gizona topau dau Zarrabentan, eta honek konfirmau detsa: lezia dagon paraje horri (basuak, beresixak...) Lezabizkarra esaten jako. Detalle gehixagorako Unaieri galdetu.

Biñaka distribuidu gara, lehelengo talde bixak objetibo banatara zuzenduta, eta azkenekuon misiñuak hónek ziran: Athletic Txapeldun gelaraiñok jatekua karriatzia eta kamariakin bideo probak egittia. Pertsonalki, neure funtziño garrantzitsuena zera zan: bestiei traba haundirik ez egittia (partzialki lortu dotena; zapaldutako buru, sorbalda eta lepo guztiak lekuko); gaur behintzat ez nenguan bio lagiñetarako: Homo sapiens espezimen hau onik eta osorik urtetziakin, nahikua.

“Hemendik Ez” putzura jaitsi dan taldiak jarraipenik ez dakala baieztatu ahal izan dau; desobstrukziñuan biharrian jardun dabenak, barriz, 4 espatula kolpe emon ahal izan dittu taladrua hondatu aurretik.

Izan be, gaurko eguna izan doguzen perkanziengaittik gogoratzeko modukua izan da. Taladruan arazuaz gain, nere aldetik, uste eze Fernand Petzl jaunaren fantasmia atzetik izan dotela, ekipua barriztatzeko mezuak bialtzen: lehelengo, oposiziñuan bideo toma batzu egitten genguazela, puñua meandrotik behera jauzi jata, betirako galduta; gero, estuasunetan, bularreko arnesa hautsi dot: eta azkenik, pantiñakin egin doten “puño de fortunan”, sokia bere lekutik urtenda enpotrauta geratu da, ez aurrera ez atzera. Zorionez lehelengo potzu txikixian izan da... Jakizue ba, astion material eskarixa egingo dotela Expen; bidalketia aprobetxau nahi badozue, bialdu mezu bat. Momentuz hauxe eskatukot nik:
-          Dynema: pedalerako, eta eukitzeko
-          Bularreko arnesa.
-          Basic.
-          Mosketoiak: kabuetarako eta pedalerako 3, auxiliarrak 1, normalak 1
-          Pantin?
-          Guantiak (2)

22:00ak inguruan danok beheian genguazen. In extremis (eta ugezaban errixetia entzunda) Zarrabentan afari legia egin dogu, kontuan hartuta Rubenek bidai luzia zekala etxera bueltan. Hain zuzen be, Rubenek esandako gauza bat azpimarratuko neuke: (...) eziñezkua da.
Entsaladia, okelia patatekin, edarixa, ogixa, postria, kafia, 20na €. Zapatu gaberako ez dago txarto!

2015/10/12

Terapia de Choque - Lezabizkarra edo Olabarriko Lezia Esploratzen

Part: Idoia, Unai, Martin, Gotzon, Antua, Josu

Oraingoan ez dugu metro bat bera ere aurreratu Olabarrin. Eskaladak ez du fruiturik eman, baina horregatik ez zaigu leza amaitu. Eskaladak tetxua jo du, baina airea lokalizatu dugu arrakala estu batean. Haizea. Beste helburu batzuk dauzkagu orain. Lurrean dagoen zabaldu beharreko putzu bat, behean beltza ikusten dena, eta airearen desobstrukzioa, eta baita beste eskalada bat ere. Airea edonondik dabil eta nahastu egiten gaitu. Olabarri ez da amaitu oraindik!

Unaiek Olabarrin sartu behar zuela konturatu zenean zalantzan geratu zen gai izango zen ala ez martxa eusteko. Olentzeron putzua eta "Erreka Gela" artean dauden putadak morala kentzekoak dira, taladroa gure lagun maitearekin joaten bagara batez ere. Baina Gotzonek terapia de choque bat prestatuta zeukan.

Aurreko sarreran Menhirren Gela eta Athletic Txapeldun Gela-ren artean bypassa aurkitu genuen. Meandro polit bat zen, freatikoa, atletikoa eta garbia (bai jauna, eta Iluntzarren!). Meandro hortara heltzeko, super-desfonde bat pasatu beharra zegoen baina, eta oposizioan trepada bat egin, eta 2 metroko Kontuz! ibiltzeko eskalada bat.

Unaiek ez zekien pasatu ahalgo zuen, baina Gotzonek pasa eta gero, aukera bi zituen, edo berak ere pasatu edo Menhirren Gelan 4 ordu zain geratu iluntasunean. Azkenean bera ere sartu egin zen desfondera, eta bai pasatu ere. Nola pizten dituen zentzuak beldurrak!

Athletic Txapeldun gelara heldu orduko, ordu erdi-ordubete ingurura heldu ziren Idoia eta Martin, Menhirren Gelako eskaladaren desekipada amaituta. Unaiek bideo bat grabatzeko astia izan zuen.

Fondoan, Antuak eta Josuk eskalada egin eta amaitu egin zitzaien. Baina airea bide erdiko arrakalatxo batetik zetorren, eta ez goitik. Erderaz esanda, esan daiteke "que no supieron por donde les daba el aire...". Jo jo jo...

Azkenengo sektorea polita eta garbia da, freatikoa. Antuak esan zuen bezala, dantzan egin behar da oposizioan, gora eta behera, fraktura bertikaletan zigzagak eginez. Dantzari sektorea deituko al diogu?

Bueltan, Gotzon psikologoak Terapia amaitzeko Unai, Martin, eta Idoia berriro desfonde beldurgarritik (16 metro inguruko ostia batekin hanka artean) pasa arazi zituen. Eta bai funtzionatu ere, moralez tope irten ginen Olabarritik!

Baliteke egunen batean Oinizeko kolektorera heltzea, baina ez dago hurbil egun hori. Ez jauna...



https://drive.google.com/file/d/0B3HJH11q8X49ejhWMG56RnEzOVU/view?usp=sharing

2015/06/07

Lezabizkarreko aukerak biderkatzen



150606: Gotzon, Antua, Idoia, Unai, Josu, Oier

Lezabizkarrian. Helburua Athletic Txapeldun gelatik aurrera esploratzia.


Oharra: “Paketien Taldeko” paketiena naizen aldetik, speleokidiendako abisu bat. Aurrerantzian, esploraziño baten nere presentziak traba egitteko arriskurik badaka, esaidazue bildur barik “zu... gaur ez etorri”. Edo beste modura antolatu gaittian; izan be, zati haundi baten, horregaittik luzatu gara bart hainbeste.



Eguna normal hasi da. 11:00etan lezatik behera jaisten genguazen, Josu-Antua-Gotzon puntakuak aurretik, eta beste guztiok atzetik. Nere aldetik arazuak Olentzero osteko potzuan kabezeran hasi dira, bertan arnesa 2-3 bidar jantzi eta erantsi bihar izan dot eta, aklarau arte. Hurrengo sokan, gaiñera (desbiadorian gaiñetik) sokia laban-labana zeguan eta, nahi barik, stopan palankiakin 2 bat metroko haginkadia egin detsat... hobe izango da aurrerantzian sokiori bijilatzia. Estuasunetara allegauta, danak ondo pasau dittudaz; arazua etxata pasabidian kalibretik etorri, ez bada eze, euretako baten autolesiño bat egin dotelako esk 2º hatzaparreko artikulaziño interfalangiko distalian, neure ukondo puntiakin zapalduta. Bertan hartu eta kanporako bidia hartzeko izan naiz, baiña... gela barrixori ikusteko gogua zala eta, bertaraiñok zelan edo halan allegatzia pentsau dot, eta segiduan kanpora hastia (bestiak bertan biharrian lagata).

Allegau gara ba, danok, Athletic Txapeldunera. Haxe ikusi eta bestiei agur egitten hasi naizenian, baiña, batetik “ondiok ez urten, hamen luzerako dakagu-eta” batetik, eta Gotzonek topautako meandruan gora “¡aquí hay cueva!” bestetik, danok handitxik sartzia ekarri dau. Erretratatzeko kamarian arduria hartu dot orduan, eta danok gora eta gora... Soka bakarra zeguanez, aurrera juan ahala atzeko sokia kentzen genduan... erretiradia eragotzitta. Halan, gaurko aukerak amaittu dirazenian, espediziñokide guztiak batera suertatu gara Athletixan, urtetzeko prest... Ordurako bagenkixan erretiradia asko luzatuko zala. Puntako taldekuak paketiei bentajia emon badeskue be (Athletic eta Menhirran arteko pausua topau dabe, bide batez), estuasunetarako danok batera giñoiazen barriro, eta Antua-Eskobak lezatik urten dabenerako 00:00ak izango ziran.

Esan biharrik ez dago, gaur ez dotela koko bakarra be hartu. Nahikua izan dot, bai, nere burua koba erraldoi honetatik zihar garraiatzen...!



Olabarriko Lezatan Bizkarrak Taladroekin Berotzen
(Unai)

Zarrabentan etxean bezala gabiltza jada. "Hemen datoz Kuebetakuk! Kontuz ibili gero e!" esan eta gero, kafesne, zumo eta pintxoz cebatzen gaituzte. Koba Ederra han zegoela, piñudian eta txaran, alboko mendian "badakit-zer eta ezdakit-zer" dagoela. Nire terrenoen ertzean 120 metroko leza bat dagoela.

Kuriosidadea eta berba egiteko gogoa nahastuta, Aulestiarrak ez dira konturatzen beraiek ere espeleologia apur bat egiten ari direla.

Baina goazen harira.


Gotzonek esperantza gutxi zuen gaurko sarreran, baina azkenean guk nahastuta, etorri egin da. Josu eta Antua ekipo de punta, Gotzon erdialdean, eta atzean "Tenpleu Team" Unai, Oier eta Idoia.

"Espeleologiaren Laguna" eta "Espeleologo"aren ezberdintasunaren limitea Taladroa da. Bai, Taladroa, katxarro gris kuadratu madarikatu hori, meandro guztietan ataskatzen dena eta Granito zati bat bezala dena gure Potro eta HankaTarteentzako. Taladrodun petatea hartzen duzunean, bizitza blanco y negro-n ikusiko duzu, eta meandro Ederrak meandro Putak izango dira. O! Taladro Maitea, zure eta nire arteko erlazio honek ez dauka batere futurorik!

Athletic Txapeldun-eko Gela ez omen zen hain handia azken finean. Exageratu egin omen dugu. Baina sabai freatiko hori bai dela ikusgarria. Baina bueno Gustoak Ipurdiak bezala, bakoitzak berea dauka!

Baina gaurko eguna frakasora kondenatua zegoela zirudien. Hori nabaritzen zen anbientean, hori igartzen zen Martinen Pasuan beti bezala Putak pasa ditugunean. Baina Athletik Txapeldun-en, gela Handian Idoiak abituallamientuak atera ditu. Aquarius botila eta Txorizo Leon-a atera ahala, eta BUSTI GABEKO OGIA (E! Antua!), bizitzari kolorea etorri zaio, eta ez marroia.

Eta orduan, Lezak dituen Mendi Bizkar honek barrenak erakutsi dizkigu. Eskaladak ez zuen ezer, eta Josu eta Antua bajatu egin dira; baina Unai eskuineko meandro baten sartu da. Antua errekara jeitsi da harri artetik. Badirudi batzuek basatzan sartu gabe ezin dutela bizi. Unai meandro garbi baten sartu da, harria kareharri ona da eta garbia dago. Eta estalaktitak! ILLUNTZARREN!

Zer pasatzen da gaur?

Unai meandroan aurrera doa baina ez du pauso markarik ikusten. Ez, hau errezegia da, honek errebisatuta egon behar du! Buelta egin du une batez, bakarrik dagoelako eta meandroa desfondatzen hastean akojonatu egin delako. Ba bueno ez, ez zegoen errebisatuta. Menhirren Gelatik Athletic Txapeldun-erainoko atajoa aurkitu dugu, gela guztia goraino igo gabe!

Baina hori ez da dena. Unaiek, meandrotik irtetzean "E! Hemen meandro bat dagoela erreza, ez dozue begitu ala!" "Unai, nondik urten dozu?!!" esaten du Gotzonek. Gotzon, Athletik Txapeldun gelako horman, 15 metro gorago dago bentana batetik burua ateratzen.

"Hemen galerixak dauz eta haixie dau!" esan du Gotzonek. Esperantzak berriro etorri zaizkio.

Eta beste sektore bat aurkitu dugu. Kareharria ona da. Meandroak Mereludi Style dira, baina urik eta basatzarik gabe. Leku batzutan Eszentrikak daude. Direkziño onean goaz, Oinizerantz.

Gora eta Behera, aurre eta atzera, ekipa-desekipa, soka hau kendu bestean jarri, aurrerantz jarraitu eta 1000 metro topora heldu gara. Badirudi sala handiak amaitu direla baina meandro garbi estalaktitaz beteak hasi. Desobstrukzio bat egiteko eta eskalada bat airearekin utzi dugu.

Mendiaren oso barruan gaude, eta kanporantzako bidea hasi dugu, beranduEGI egin baino lehen. Irteera ez dugu kontatuko. Denok dakizue nolakoa den.

Helduko gara inoiz Oiniz-eko kolektorera? Ze pentsatzen dozue?

2015/06/06

Atavismos dislocados II




El pasado miércoles volví a la dolina de piedras. Quería planear el viaje de interrail y acabé repasando las últimas conquistas del ADES a la luz de las llamas.



Hace un par de semanas, los espeleobuceadores Laurent y Lotina encontraron la preciada conexión entre Lastarrike y Bolunzulo. Superaron los dos primeros sifones y exploraron la galería del río principal: que nosotros escucháramos el tintineo del Tam Tam contra el burilador no fue fortuito. Los espeleólogos de neopreno tuvieron que trepar alguna cascada, nadar río arriba, comprobar las laterales y arrastrarse por un tobogán de barro con olor a gasóleo. Por fin. Inauguraron el paso de la Ele Ele. 

Cuando éramos pequeños y la vida todavía no parecía tan real, nos contaban historias de Bolunzulo, de cómo había remolinos salvajes que podían exprimirte y arrastrar tu cuerpo hasta la playa de Laida. Alguno también aseguraba haber visto un grupo de flautistas entrar en la cueva de la mano y con los ojos vendados. Nos lo creímos. Según Oier, este es el motivo de muchas de las leyendas locales, que los niños no se metan donde no deben. 

Oía a los perros de Ereño en la lejanía, a los jabalíes acercándose, y me preguntaba si la realidad no hubiera resultado igual de perturbadora. Qué habría pensado el Martín del pasado si le hubiesen contado la historia de Laurent y Lotina, si hubiese observado a los miembros ADES vestirse delante de mi casa con trajes ajados y arneses deshilachados, si le hubieran hablado de kilómetros de galerías subterráneas, del olor tóxico de un sifón, del túnel del basilisco o de pasos donde la profundidad no se intuye. No parece diferenciarse mucho de los mitos que susurrábamos en las cuadrillas.

Mientras escribo esto, unos pocos intrépidos se adentran en las profundidades de Olabarri, otro gran descubrimiento de este año. Seguro que algún aulestiarra contó a sus hijos la historia de ese monstruo que aguarda en el fondo de la sima, o la leyenda del abismo que engulle a aquellos insensatos que se atreven a curiosear en su interior. Y los niños lo creerían. Ellos nada saben de la caída del Olentzero, de los meandros anoréxicos, de la sala del menhir o de las nuevas oquedades.

Y sus padres no sospechan que la realidad supera cualquier fabulación preventiva. Si no, que se lo digan a los flautistas que caminan alrededor de la dolina, de la mano, sin ojos en sus cuencas.