2014/09/27

El Desfonde Psicológico - Argin handitzen doa !

Part: Antua, Josu, Unai, Iñaki, Martin

Aspaldi gabiltza Argin amaitu behar dugula eta esaten, "sarrera bat gehiago geratzen dela, eskalada bat dagoela aklaratzeko eta listo..." "Sokak batu behar ditugula eta kobak amaitzen hasi, frente asko ditugula zabalik eta..."

Baina jaunak, ez dakigu zer esan. Unairen eskalada eta gero goiko sektore (fosil deituko diogu) batera heldu ginen, eta koba txikitu egin ordez handitu egin zen. Meandroak nonnahi ikusten hasi ginen. 

Oraingoan dena ondo errepasatzea tokatzen zen, eta topoa egitea, gehienbat ikusteko ea goian beste sarrera bat badagoen, "gure alkantarilla maitea" ebitatzeko. Gaurkoan trepadaz trepada eta blokeetan gora eta behera, sustraiak jo ditugu, eta fraktura handi kaotiko horren tetxua ikusi dugu. Eta leku batzutan tetxu artean sustraiak. Eta beste lekuren batean airea ere. Ez gaude lurrazaletik oso urruti.

Baina helburua ez zen lurrazalera heltzea bakarrik. Josu eta Antua topo egiten ibili diren bitartean, Martin eta Iñakik eskalada bat egin dute fraktura handian bertan, eta gero konfirmatu da buru gainean ikusten den beltza ez dela beltza, tetxua dagoela. Falsa calentada.

Fraktura handi horren bloke handi nahastearen ertz batean, Antuaren "Karakol Sektorea" dago. Han Antuak karakolak eta hezurrak aurkitu zituen. Baina sektore horrek zeukan eskalada eta ibili garen tetxua berdinak dira. Bloke artean gaude, baina goian fraktura bat bakarra da. Gure ustez behintzat, baina batek daki...

Baina orduan Josu Karakol Sektorean bloke artean aurrerantza joan da, eta jarraipena dauka! Eta han joan da Josu, eta potzu eta desfondeak utzi ditu bajatzeko. Ezin izan dugu sektore berri horren toporik egin, ez dugu astirik izan.

Esplorazioaz aparte, efekto psikologiko batez konturatu gara. Galarregi hace hombres. Zona Cn sartzen zarenean, edo ez duzu irteten, edo gizona eginda urtetzen duzu. Kontua da, Unairen eskalada amaitzen den frakzionamentutik galeria haundi hauetara heltzeko, "pasito desfondado" bat dagoela.

"Lasai, pasa, erreza da, psikologiku da!" dio Josuk frakzionamentutik, bueltan.

Psikologiku?! Psikologiku da parrandan egitea, jendearen arteko tratua,... Hori 20 metrotako desfonde-ostiazo bat da!!!

"Lasai! Gainera hor ezin leike jausi, hor ataska egingo zinake eta bola bat eginde geratuko zinake!" 

Los cojones.

Galarregi hace hombres.

A, eta bide batez, desobstrukzioa pasa dugu eta erreka ikutu dugu, baina berriz sifonatzen da asike akabo. Hau da, berriro Desfonde Psikologikoa han egongo dela gure zain hurrengo irteerarako, eta baita 3 potxingoak ere, ez badugu goitik sektore berrira beste sarrera bat topatzen behintzat.

Como Cencerros.

Eta gero gainera kanpora irten garenean basoan oinez zulo bila hasi gara, eta gainera Gustora! Jua jua jua, la locura no tiene cura!!




2014/09/22

Argin Amaitu? JA!

Part: Mr. Antonio Garcia, Zeberio Bros.

Domeka goiza pasatzeko sistema ugari daude, baina gu ez gara kapaz hondartzan paseatzen egoteko ezta mezetara joateko. Sentitzen dugu. Horregatik, Arginerreka-ko urzuloaren barrena sartu gara, arneseko mosketoiei egurra eman eta jada zatika erortzen den Mogot buzoa (Galarregin hasi zen apurtzen e!) rematatzeko.

Eskalada, Unaiek egin behar zuen eskalada famosoa, azkenean Unaiek egin du. Efecto Chiringuito Playero dauka oraindik, (Enrique Iglesias-en kantak tarareatzen ditu konturatu gabe, mala señal...), eta ez du besteak bezain bizkor destrepatzen; baina eskalada bera polito egin du, eta ez du gehiegirik tardatu. Taladro berria tiro bat modura dabil. Very very well...

Josuri hipotermiarik ere ez zaio heldu Unai aseguratzen zegoela, hori ere very well. Antuak, ordea beroketak egiteko beste era bat aurkitu du, eta meandroetan zehar gora eta behera hasi da, eta bapatean Unaien eskaladaren goiko aldera heldu da eskalada egin gabe. Innncredible, eta Aranzabal-tarra izan gabe gainera!

Baina bueno, gora heltzeko erarik hoberena eta garbiena eskalada da, eta soka han utzi dugu txukun eta rozerik gabe.

Baina ez! ez gara berriro errekara heldu, eta ez dugu bypassik topatu. Baina horren ordez gela-tubo erraldoi batera heldu gara. Unaien eskaladatik Josuk beste 4 bat montytan ranpa bat eskalatu du, eta sektore fosil berri batera heldu gara. Estalagmita handi bat, tetxu altuko meandroak, harri latz eta garbia (Mugizulu ematen du!), arrakalak edonon registratzeko...

Ahal dugunerarte exploratu dugu, baina topo DERRIGOR egin behar zaio leku horri, eta 3D bada hobeto, bolumenak ere ikusi ditugu eta. Horregatik han geratu da soka, hurrengo irteerarako.

Eguna rematatzeko, Unaien eskaladaren sektorearen inguruan baina beste zona baten, Antuak karakolak aurkitu ditu, eta gorantza galtzen den tetxu bat. Karakolen putzua berriro aurkitu behar al dugu? Oraingoan Antuaren Putzua deituko dugu orduan...

Unaiek jai dauka, laister hasiko da bila, ea suertea daukagun.

Orain ulertu duzue zergatik ez garen mezetara joan ezta hondartzara ere, ezta?

2014/09/21

Hatxondo 3D View

Part: Javi, Idoia, Petrus, Unai

Hatxondoko Topo 3Da egiteko proiektua azkenean hasi da, Javiren proiektu pertsonala. Lehenengo eguna egin dugu, eta afluenteko bidegurutzerarte eta bera afluente guztia ere 3Dan dago orain. Beste 2 egun kalkulatzen ditugu beharko ditugula fondoari ere ganorazko topo 3D bat egiten.

Iñubija II zen plan originala Unaientzako, baina Mediterraneoko Chiringuito Playeroetan hilabete bat egotea ez da nahiko entrenamentu halako mostruo baten kontra joateko, berdin dio El Niño zikloi berbera hortik azpitik zehar ibiltzen bada ere. Horregatik Petrus eta biok Usansolora joan gara Idoia eta Javirekin batzera. Gainera, Idoia tartean badago, ondo jatea ziurtatuta dago bai koban eta bai kanpoan. Antxoatan eta atunetan ordainduko diogu...

Kobara bajatzeko instalatu behar den sokaren lekuan gauza kurioso bat aurkitu dugu. Uste dugu Hatxondoko kareharrian anklajeak musgoa bezala hazi egiten direla, zeren eta desinstalatuta egon behar zuen lekuan ugertutako txapa bat eta mosketoi bat aurkitu ditugu. Igual biologo bat kontratatuko dugu fenomeno kurioso hau aztertzeko.

Sarrerako caos de bloques-a topografiatzea "caos" bat izan da baina bueno egin dugu.  Han joan gara disparoz disparo, western pelikula batean bezala, eta pazientzia eta ilusio askorekin, gehienbat Javirena, koba guztia "eskaneatzen" joan bait da.

Javik tenperaturak hartu ditu, Unaiek filoi mineralak ikusi eta erakutsi ditu, eta fondoan sapo bat ere aurkitu dugu. Tripi-trapu, Petrus, Tripi trapu...

Afluentean sala bat omen zegoen, eta afluentea hor amaitzen omen zen. Hori esan zuten bere sasoian Unaiek eta Iñakik hori esploratu zutenean. Horregatik pentsatu genuen momentutxo baten afluentea topografiatzea. Ba ez! azkenean kaos de blokesaren tarte batetik sartu eta kobazuloari beste 80 bat metro (zuzendu Javi mesedez!) atera dizkiogu errekan gora joanda.

"Unai! Zer da hau, el afluente que no tenia nada??" dio Idoiak barrezka. Eta bide batez fondoraino bera heldu da, harri tarte batetik arrastratu eta gero. Gero esango du ez dagoela forman eta halako txorradak... que no puedo que no se que...

Kanpora irten garenean ia 7rak ziren, eta Unaiek oraindik sorpresatxo bat zuen. Baina dena ere ez dugu hemen kontatuko, loak hartuko duzue eta...



Airea? EZ, haizea.


Part.: Antua, Gotzon eta Josu

Orain dela urtebete izan zen "kagada" egin genuen eguna. Bai, Unai, Antua, Josu eta Gotzon, Iñubija II-ra sartu ginen, urte pila baten ondoren. Zertara? Iñubija II-n agertzen den errekari jarraipena ematera Galarregi mendian gora. Ez zen pentsa bezain erreza izan...

Hasi bezain laster, eztuasun "mortal" bat topatu genuen. Horren ondorioz Unai eta Antua bidean geratu ziren ezin pasata, eta Gotzon eta Josu pasatu ginen. Gogoan dudanaren arabera, erreka sakon bat, eta haizea, eta ur asko... baina oroitzapenak erdi nahastuak nituen, eta ez nintzen oso ongi gogoratzen... ATZO berriro SARTU ginen arte.

Ostras! ze eztua sarrerako arrakala mekauen... loditu egin naiz ala?.... Jarraian, 20m-ko galeria bat erdiraino inundatua.  Baina guztiaren gainetik haizea nabarmentzen da. Hain potentea, hain hotza. Argi dago ez datorrela kanpotik. Haize hau mendiaren barrenetik dator. Etengabe, errekaren gainazalean olatutxoak eragiten dituen haizea da.

Malabare batzuk egin uretara ez erortzeko (baten batek ez zuen lortu), eta haizea datorren lokalizazioa bilatzen aritu ginen. Lehenengo goitik, gero behetik. Azkenean, fraktura bertikal baten goi aldean, bloke arteko pasu batean. Ez bereziki estua. Eta beste aldean bi metro gehiago ikusten da bakarrik. Baina haize honek merezi du.

Berriro bueltatuko gara, apurtu eta pasatzera. Jarraitzen baldin badu, sarrerako eztuasuna ere zabaltzeko hitza eman dugu. Bestela ADES erdia ezin da pasa hortik.

Inor animatzen?

2014/09/18

kantabria

UDA HONETAN ERE BAI EXPLORATU DOGU KANTABRIAN GURE LAGUN ESPELEOLOGO FRANTSESEKIN

BETIKOLEZ, BERRIZ JOATEKO GOGOA GELDITU ZAIGU


  • Torca del Osezno
Le point bas de ce gouffre se terminait à -102 m par un étroit méandre ventilé. En août, une désobstruction difficile permet de prolonger ce méandre jusqu’à un puits de 25 m précédant de nouvelles étroitures. Heureusement, au sommet du puits, après une courte escalade, nous avons retrouvé un conduit plus vaste. Celui-ci, entrecoupé de petits crans verticaux a finalement rejoint la galerie du Lasso dans la torca del Maxou Picchu. Aussi cette jonction enlève beaucoup d’attrait à ce gouffre que nous aurions préféré voir continuer plus bas. Son voisin, la torca del Crater n’a en revanche pas été jonctionnée et se termine prématurément à -49 m.

2014/09/14

Aloza: ondarru´s superkarst

2014ko Irailaren 13a: Josu, Idoia, Iñaki.

Ondarruko Gorozika auzora jun gara, Alozan egin behar zan eskaladarekin jarraitzera.

"Ganarun gateri"ko estuasunak taldeko bat (Idoia) bidean geratzea eragin dau, baina beste biok aurrera jarraitxu dogu. Josu-k egin dau eskalada, 8ko montiekin, Gotzonen anila batekin eta paraboltekin egin behar izan dena, material faltagatik (habemus bronka laster). Neuk aseguratu dot eta azkenean fijoan igotzen bukatu dugu lehenengo eta geroago oposizioan, 15-20 bat metro bertikal igo ditugu.

Goian gure sorpresarako, urzuloaren garapenerako metroak batuko dizkion diaklasa eta fraktura multzoa esploratu dugu, norabide guztietan eta haize korrientearekin (gehienbat kanporanzko bidean). Kobazuloko espeleotema bakarrak ere agertu dira, argazkiak ateratzeko moduko meandro-gela desfondatu polit batean: makarroiak, estalagmitak eta estalaktita gorriak (burdin oxidoak?? zorioxonak Ondarru!!).

Haizearen esplikazioa ezin izan dugu azaldu, baliteke frakturen artean dagoen zirkulazio bat izatea, izan ere sakonerako bidea hartzen zuen norabidean ez dugu haizerik igarri. Hala ere, saguzar-guanoa ikusi dugu goiko galeria hauetan, beraz baliteke bigarren sarrera bat izatea kobak.

Osorik desinstalatu dugu, Parabolt eta anila bat geratu da (eskalada desinstalatzeko beharrezkoa) eta parabolt esparrago bat. Itzuli beharko da, topoa egin eta txoko guztiak hobeto miatzera.

Azkenik, esplorazioa bezain garrantzitsua dena: erabilitako materiala garbitu dogu Orubixen.

2014/09/01

Ogoño - Cuevas Marinas


El viernes 22 de Agosto, con una mar perfecta de 0,10 y con la excusa de acompañar al fotógrafo Santi Yaniz a sacar fotos a los paredones de Ogoño, los MundakXplorers hicimos la entrada completa (a falta de un par de grietas por mirar) de la cueva Mandari Zillu II hasta unos 80 metros de la entrada, y la entrada parcial de Ogoñote II que hemos recorrido cerca de 100 mt. con alguna incógnita.

El soporte de base fueron la embarcación "Kalamardo" y dos piraguas.
Bajo la escrutadora mirada del Ojo del Cantábrico existen aún grandes galerías desconocidas...



















https://www.youtube.com/watch?v=sx7Q_zz0h8I&list=UUehstKcZGaExfyM3VgmRlOQhttps://www.youtube.com/watch?v=y_HP-LzEur0&index=34&list=UUehstKcZGaExfyM3VgmRlOQ

¡YA ESTÁ!

EGIN DA KONEXIOA

KOBAEDERRA IV.ARTEAN

ETA

KOBAEDERRA II.NEAN