2014/09/22

Argin Amaitu? JA!

Part: Mr. Antonio Garcia, Zeberio Bros.

Domeka goiza pasatzeko sistema ugari daude, baina gu ez gara kapaz hondartzan paseatzen egoteko ezta mezetara joateko. Sentitzen dugu. Horregatik, Arginerreka-ko urzuloaren barrena sartu gara, arneseko mosketoiei egurra eman eta jada zatika erortzen den Mogot buzoa (Galarregin hasi zen apurtzen e!) rematatzeko.

Eskalada, Unaiek egin behar zuen eskalada famosoa, azkenean Unaiek egin du. Efecto Chiringuito Playero dauka oraindik, (Enrique Iglesias-en kantak tarareatzen ditu konturatu gabe, mala señal...), eta ez du besteak bezain bizkor destrepatzen; baina eskalada bera polito egin du, eta ez du gehiegirik tardatu. Taladro berria tiro bat modura dabil. Very very well...

Josuri hipotermiarik ere ez zaio heldu Unai aseguratzen zegoela, hori ere very well. Antuak, ordea beroketak egiteko beste era bat aurkitu du, eta meandroetan zehar gora eta behera hasi da, eta bapatean Unaien eskaladaren goiko aldera heldu da eskalada egin gabe. Innncredible, eta Aranzabal-tarra izan gabe gainera!

Baina bueno, gora heltzeko erarik hoberena eta garbiena eskalada da, eta soka han utzi dugu txukun eta rozerik gabe.

Baina ez! ez gara berriro errekara heldu, eta ez dugu bypassik topatu. Baina horren ordez gela-tubo erraldoi batera heldu gara. Unaien eskaladatik Josuk beste 4 bat montytan ranpa bat eskalatu du, eta sektore fosil berri batera heldu gara. Estalagmita handi bat, tetxu altuko meandroak, harri latz eta garbia (Mugizulu ematen du!), arrakalak edonon registratzeko...

Ahal dugunerarte exploratu dugu, baina topo DERRIGOR egin behar zaio leku horri, eta 3D bada hobeto, bolumenak ere ikusi ditugu eta. Horregatik han geratu da soka, hurrengo irteerarako.

Eguna rematatzeko, Unaien eskaladaren sektorearen inguruan baina beste zona baten, Antuak karakolak aurkitu ditu, eta gorantza galtzen den tetxu bat. Karakolen putzua berriro aurkitu behar al dugu? Oraingoan Antuaren Putzua deituko dugu orduan...

Unaiek jai dauka, laister hasiko da bila, ea suertea daukagun.

Orain ulertu duzue zergatik ez garen mezetara joan ezta hondartzara ere, ezta?

No hay comentarios: