Mostrando entradas con la etiqueta lea-artibai. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lea-artibai. Mostrar todas las entradas

2015/07/12

LEIZEBE II.


Urte bat ta erdi geroago...



Urtarrila 2.014ean joan giñen berriz Leizebe ikustera. Uste zan galtzerdi bat zela 35m.trokoa, baina Oskar, gure lehendakaria, lortu zuen euri azpitik ikustea zulo txiki bat (10 cm.)

Beste aldean... Beltza, eta uste genuen 20 m.troko potzua zela

Atzo, mailua, zinzela eta muskuloekin, egin zuten 10 cm.trotik zuloa, 100 cm.ko eukitera. Eta 20 m.trokoa putzue pasa dela 100 m.era?? edo gehiago

42 m. bajatu ondoren eskeita gelditu giñen soka barik, 20 metro faltan erlezaraiño

Ba gaude -100 m. HARUNTZ....



2015/07/05

Historias de Galarregi


¡Qué bien, qué bien, hoy nos vamos a Galarregi!

Se les oía decir el primer día a estos proto-espeleólogos ¡Ilusos! pensaba el de detrás de la cámara


Una pequeña dosis de jarabe "Galarregi"


Y ya el asunto fue cambiando


Fueron quedando menos y además maltrechos. La cola a la entrada dejó de ser un problema


 Finalmente, dos únicos "supervivientes" decidieron poner punto y ¿final? a la aventura


 La sima Galarregi va más allá de lo alcanzado. El aire nos los está gritando. Pero los del ADES parece deberemos esperar a convertirnos en espeleólogos para poder seguir avanzando. La exploración no continúa fácil, por lo menos para nosotros, pero esperemos que otra ¿generación? siga profundizando en este proceloso antro.

Con tristeza, pero con una tremenda carga quitada de encima hoy hemos dicho, con orgullo
¡HASTA AQUÍ HEMOS LLEGADO!



2015/05/27

Maltrato Espeleológico


2015/05/16
Part. Iñaki, Gotzon, Idoia, Martin eta Josu

Nahikoa da! Hori da Olabarri Sensations kronikaren bigarren kapitulua.

Mila gauza genituen esploratzeko Olabarrin: Errekara jeisten zen putzua, Menhir-en gelako putzu bat, estratoa esploratzea eta eskalada bat gorantz. Ba putzua inpenetrablea da, erreka fraktura txiki batean dagoen aporte bat da, beste putzua kolmatatuta dgo, estratoa eztutu egiten da 20cm-ko zabaleradun bide amaigabe baten eta eskalada goruntz eztuasun batean gelditzen da.

Jarraitzeko bide bakarra, eskaladatik izango da, haizea bertatik bait doa, eta Gotzonek eztuasun batean utzi zuen jarraipena. Mailu batekin zabaltzeko bezelakoa.

Hala ere, topoaren arabera itxura txarra du. Olentzeroren putzuaren kotan gaude, eta plantan 25m-tara. Ea zer aurkitzen dugun hurrengo irteeran. Espero hirugarren kronika, hau baino motibazio gehiagokoa izatea!

2014/11/09

ThePowerOfBeerTeam-en Misterioa

Part: Antua, Josu, Unai

Gauzak argi eta Txorrada Gutxi. Txepetxabixera joan gara, 2 gauzatara. Unaiek Topatako Txepetxabixe II arrakala bajatzera. Eta Petrus-en (parkatu! The Power Of Beer Team-en) zuloa ikustera.

Eguneko etekinak:

1.- Unaiek, Josu eta Antua Txepetxabixe II-ra eramateko Kobakogane-Gabaro ingurutik eraman ditu. Bedartzandiko mendiak ezagutzen ez dituztenentzako, Madridetik Roma-ra via Nueva York joatea bezala da. Baina bueno mendian oinez egitea sanoa da ze ostia.

2.- Arrakala ikusi duenean, Antuak barre egin du. Unaiek bajatu du (SPIT bat jarrita!!) eta ez du salto egin spit-ak (Monty-ak Galarregin EZ bezala). Putzuaren kalkuluak txarto zeuden. 15 metro ordez 7 metro zituen. Eta ez zihoan inora. "Bazkari bat zor doztazu hona p...mierda ekartearren" dio ADESeko beste partaide batek.

3.- Euririk ez du egin. Hau gauza ona da.

4.- Gure esperantza guztiak amaituta (inoiz hasi baziren behintzat) The Power Of Beer Team (lagunentzako "BeerTeam") en zuloa bilatzera joan gara. Ez dugu ezer topatu. 15 grado zeuden kanpoan eta haizea zebilen bueltaka. Oso egun txarra zuloak topatzeko.

Oso egun ona pazientzia galtzeko, eta bazkari bat galtzeko.

Eta orain harira, "al grano":

ADESeko partaideok elkarrekin dugun adiskidetasuna eta profesionalitate ona kontutan hartuz, eta ThePowerOfBeerTeam-en borondate ona goraipatuz, Txepetxabixeko prospekzio "konjunto" bat proposatu nahi genuke Artibai aldean bizi garen ADES-eko partaideok. Prospekzio honen lehenengo etapari gure griña zientifiko guztiarekin ekiteko, galdera bat proposatu nahi genioke BeerTeam-eko partaideei. Galdera hau da:

¡¡¡¡¡¿¿PETRUS, NON DAGO ZURE ZULOA??!!!!??!!!??!!

Adeitasunez eta miresmenez, ADES-eko Ondarrutarrak

2014/09/27

El Desfonde Psicológico - Argin handitzen doa !

Part: Antua, Josu, Unai, Iñaki, Martin

Aspaldi gabiltza Argin amaitu behar dugula eta esaten, "sarrera bat gehiago geratzen dela, eskalada bat dagoela aklaratzeko eta listo..." "Sokak batu behar ditugula eta kobak amaitzen hasi, frente asko ditugula zabalik eta..."

Baina jaunak, ez dakigu zer esan. Unairen eskalada eta gero goiko sektore (fosil deituko diogu) batera heldu ginen, eta koba txikitu egin ordez handitu egin zen. Meandroak nonnahi ikusten hasi ginen. 

Oraingoan dena ondo errepasatzea tokatzen zen, eta topoa egitea, gehienbat ikusteko ea goian beste sarrera bat badagoen, "gure alkantarilla maitea" ebitatzeko. Gaurkoan trepadaz trepada eta blokeetan gora eta behera, sustraiak jo ditugu, eta fraktura handi kaotiko horren tetxua ikusi dugu. Eta leku batzutan tetxu artean sustraiak. Eta beste lekuren batean airea ere. Ez gaude lurrazaletik oso urruti.

Baina helburua ez zen lurrazalera heltzea bakarrik. Josu eta Antua topo egiten ibili diren bitartean, Martin eta Iñakik eskalada bat egin dute fraktura handian bertan, eta gero konfirmatu da buru gainean ikusten den beltza ez dela beltza, tetxua dagoela. Falsa calentada.

Fraktura handi horren bloke handi nahastearen ertz batean, Antuaren "Karakol Sektorea" dago. Han Antuak karakolak eta hezurrak aurkitu zituen. Baina sektore horrek zeukan eskalada eta ibili garen tetxua berdinak dira. Bloke artean gaude, baina goian fraktura bat bakarra da. Gure ustez behintzat, baina batek daki...

Baina orduan Josu Karakol Sektorean bloke artean aurrerantza joan da, eta jarraipena dauka! Eta han joan da Josu, eta potzu eta desfondeak utzi ditu bajatzeko. Ezin izan dugu sektore berri horren toporik egin, ez dugu astirik izan.

Esplorazioaz aparte, efekto psikologiko batez konturatu gara. Galarregi hace hombres. Zona Cn sartzen zarenean, edo ez duzu irteten, edo gizona eginda urtetzen duzu. Kontua da, Unairen eskalada amaitzen den frakzionamentutik galeria haundi hauetara heltzeko, "pasito desfondado" bat dagoela.

"Lasai, pasa, erreza da, psikologiku da!" dio Josuk frakzionamentutik, bueltan.

Psikologiku?! Psikologiku da parrandan egitea, jendearen arteko tratua,... Hori 20 metrotako desfonde-ostiazo bat da!!!

"Lasai! Gainera hor ezin leike jausi, hor ataska egingo zinake eta bola bat eginde geratuko zinake!" 

Los cojones.

Galarregi hace hombres.

A, eta bide batez, desobstrukzioa pasa dugu eta erreka ikutu dugu, baina berriz sifonatzen da asike akabo. Hau da, berriro Desfonde Psikologikoa han egongo dela gure zain hurrengo irteerarako, eta baita 3 potxingoak ere, ez badugu goitik sektore berrira beste sarrera bat topatzen behintzat.

Como Cencerros.

Eta gero gainera kanpora irten garenean basoan oinez zulo bila hasi gara, eta gainera Gustora! Jua jua jua, la locura no tiene cura!!




2014/09/22

Argin Amaitu? JA!

Part: Mr. Antonio Garcia, Zeberio Bros.

Domeka goiza pasatzeko sistema ugari daude, baina gu ez gara kapaz hondartzan paseatzen egoteko ezta mezetara joateko. Sentitzen dugu. Horregatik, Arginerreka-ko urzuloaren barrena sartu gara, arneseko mosketoiei egurra eman eta jada zatika erortzen den Mogot buzoa (Galarregin hasi zen apurtzen e!) rematatzeko.

Eskalada, Unaiek egin behar zuen eskalada famosoa, azkenean Unaiek egin du. Efecto Chiringuito Playero dauka oraindik, (Enrique Iglesias-en kantak tarareatzen ditu konturatu gabe, mala señal...), eta ez du besteak bezain bizkor destrepatzen; baina eskalada bera polito egin du, eta ez du gehiegirik tardatu. Taladro berria tiro bat modura dabil. Very very well...

Josuri hipotermiarik ere ez zaio heldu Unai aseguratzen zegoela, hori ere very well. Antuak, ordea beroketak egiteko beste era bat aurkitu du, eta meandroetan zehar gora eta behera hasi da, eta bapatean Unaien eskaladaren goiko aldera heldu da eskalada egin gabe. Innncredible, eta Aranzabal-tarra izan gabe gainera!

Baina bueno, gora heltzeko erarik hoberena eta garbiena eskalada da, eta soka han utzi dugu txukun eta rozerik gabe.

Baina ez! ez gara berriro errekara heldu, eta ez dugu bypassik topatu. Baina horren ordez gela-tubo erraldoi batera heldu gara. Unaien eskaladatik Josuk beste 4 bat montytan ranpa bat eskalatu du, eta sektore fosil berri batera heldu gara. Estalagmita handi bat, tetxu altuko meandroak, harri latz eta garbia (Mugizulu ematen du!), arrakalak edonon registratzeko...

Ahal dugunerarte exploratu dugu, baina topo DERRIGOR egin behar zaio leku horri, eta 3D bada hobeto, bolumenak ere ikusi ditugu eta. Horregatik han geratu da soka, hurrengo irteerarako.

Eguna rematatzeko, Unaien eskaladaren sektorearen inguruan baina beste zona baten, Antuak karakolak aurkitu ditu, eta gorantza galtzen den tetxu bat. Karakolen putzua berriro aurkitu behar al dugu? Oraingoan Antuaren Putzua deituko dugu orduan...

Unaiek jai dauka, laister hasiko da bila, ea suertea daukagun.

Orain ulertu duzue zergatik ez garen mezetara joan ezta hondartzara ere, ezta?

2014/09/21

Airea? EZ, haizea.


Part.: Antua, Gotzon eta Josu

Orain dela urtebete izan zen "kagada" egin genuen eguna. Bai, Unai, Antua, Josu eta Gotzon, Iñubija II-ra sartu ginen, urte pila baten ondoren. Zertara? Iñubija II-n agertzen den errekari jarraipena ematera Galarregi mendian gora. Ez zen pentsa bezain erreza izan...

Hasi bezain laster, eztuasun "mortal" bat topatu genuen. Horren ondorioz Unai eta Antua bidean geratu ziren ezin pasata, eta Gotzon eta Josu pasatu ginen. Gogoan dudanaren arabera, erreka sakon bat, eta haizea, eta ur asko... baina oroitzapenak erdi nahastuak nituen, eta ez nintzen oso ongi gogoratzen... ATZO berriro SARTU ginen arte.

Ostras! ze eztua sarrerako arrakala mekauen... loditu egin naiz ala?.... Jarraian, 20m-ko galeria bat erdiraino inundatua.  Baina guztiaren gainetik haizea nabarmentzen da. Hain potentea, hain hotza. Argi dago ez datorrela kanpotik. Haize hau mendiaren barrenetik dator. Etengabe, errekaren gainazalean olatutxoak eragiten dituen haizea da.

Malabare batzuk egin uretara ez erortzeko (baten batek ez zuen lortu), eta haizea datorren lokalizazioa bilatzen aritu ginen. Lehenengo goitik, gero behetik. Azkenean, fraktura bertikal baten goi aldean, bloke arteko pasu batean. Ez bereziki estua. Eta beste aldean bi metro gehiago ikusten da bakarrik. Baina haize honek merezi du.

Berriro bueltatuko gara, apurtu eta pasatzera. Jarraitzen baldin badu, sarrerako eztuasuna ere zabaltzeko hitza eman dugu. Bestela ADES erdia ezin da pasa hortik.

Inor animatzen?

2014/04/13

Newton-ek ez zuen Galarregi ezagutzen



Ezaguna da grabitateak eragiten duen azelerazio 9.81 m/s2-koa dela, baina atzo, Galarregin ez zen sinisterreza.  Igual 11.3, 15.4 edo 19.11-koa zela esango nuke. Zenbat eta sakonago, orduan eta nekezago. Mugimendu bakoitzak, eztuasun bakoitzak, basic-a bera sokatik soltatzeak ere ohituta ez gauden indarrak eskatzen zituen.

Aurreko sarreran materiale faltak gelditu gintuen, eta horrela utzi genuen 10m-ko putzu bat jeisteke Galarregiren puntan. Fondoan galeria zabal bat antzematen zen. Gauza horrela, atzokoan, adorez beterik bi talde osatu genituen. Alde batetik Antua, Gotzon eta Josu puntara, eta Unai eta Idoia, pasamanosa ekipatzera, eta bidebatez, ura eta janaria eramatera kobazuloaren puntu estrategikoetara, puntako taldearen buelta errazteko.

Planeatu bezala, puntako taldea iturrira nahiko azkar heldu ginen. Jarraian, eztuasun mortal guztiak pasa, fondoko lokatzezko pendulu-putzuak burutu, eta ditxosozko 10m-ko putzuaren kabezerara heldu ginen. Antuak ekipatu eta putzuan barrena jeitsi zen. Jarraian...

-G: ¿Qué?
-A: Más de lo mismo!

"Más de lo mismo": dícese de gela zabal bat penuriatu egiten dena edozein norabidetan. Baina aize, lokatz askorekin.

Bi bide genituen aukeratzeko. Lehengo beherantz jarraitu genuen: Arrakala bertikal bat eztuasunez beterik, baina apurtu ezkero, bestaldean zabaldu egiten dena. Kobazuloaren jarraipen posiblea eta punturik sakonena, -210m-tara. Gela zabalera bueltatu ginenean, Gotzonek eskalada bat egin ondoren, goialdean gela nabarmen bat aurkitu zuen. Bere ezaugarriak direla eta, Gela Polita izendatu genuen, Galarregi osoan egongo den bakarra seguruena. Kobazuloak jarraitu ezkero, vivac-arentzako gela perfektua.

Harritzekoa zen puntan ikusi genuen Saguzahar-kaka ugariaz.

A: ¿Habrán entrado por donde hemos entrado nosotros?
J: Oye, que son murcielagos, no gilipollas. Tiene que haber otra sima si o si, que conecte con el fondo.

Deskantsatu, zerbait jan, barre batzuk egin, materialak ahal diren neurrian garbitu eta iturrira berriro, bertan Unaiek eta Idoiak utzi zizkiguten ur eta janarien bila. Bi puntu hauen artean 80m horizontal daude topoaren araber, ba... ordu bete inguru eman genituen batetik bestera heltzen.

Iturrira heldu bezain laster:

J: No creía que fuese a decir esto, pero... ya estamos fuera.

Iturria -170m-tara dago, orain dela 15 urte ADES-ek esplorazioa utzi zuen puntua hain zuzen ere.

Deskantsatu berriro eta kanporantz. Bidean, bigarren taldeak pasamanosean egindako lan bikaina ikusi, eta gora. -100m-tara igo ginenerako, ahulezia nabarmena zen, eta gero eta gorago orduan eta motelago, erdi pajarakin... Halako batean, bigarren taldea harrapatu genuen azken putzuetan!! Sinkronizazio perfektua! Primeran!

Arratsaldeko 8rak aldera irten ginen, egun argitan eta lan oso ona eginda!

Tamalez edo zorionez, beste esplorazio irteera bat egingo da punta desobstruitzera. Eta ez bada behingoz zabaltzen, desekipazio fasea hasiko da.

Behin tabernan, hausnarketa nahiko interesgarria egin genuen. Sarritan entzuten dira, "yo baje a -1000...", "yo hice la travesía tal...", bezelako komentarioak baina..., kobazulo baten zailtasuna zehazteko neurririk egokiena "metros por hora" izango litzateke seguraski. Galarregiren puntara heltzeko ez dakit zenbat metro dauden, 500m? 600m?, baina 3 ordu behar dira heltzeko. Atera ditzala bakoitzak bere ondorioak.



2013/12/07

Azkenean heldu da eguna : Galarrei - La procelosa!

Part: Gotzon, Antua, Unai, Idoia, Oier, Martin, Iñaki



Azkenean heldu da, el dia D. Edo hobeto esanda, el dia G. El dia de la temida Galarrei, alias La Procelosa, behin Santik deitu zuen bezala. Galarreitik irten eta gero birek espeleo utzi omen zuten, eta Gotzon eta Oskarrek penuriak pasa omen zituzten. Rio Loco eta Penurijorekin konparatua izan da ere, ekipadoreentzako eta espitadoreentzako infernua: hormak lurrez eta harri bigunez estaliak daude eta zaila da txapak sartzeko leku onak topatzea.


Baina han joan gara berriro. Zergatik? Kristoren haize putzada botatzen duelako, koba gutxitan  ikusi daitekeen bezalakoa. Galarrei Iñubija - Urgitxi sistema hipotetikoaren kabezera da, eta badirudi haize horrekin Iñubijaraino jeitsiko zaigula...

Espeleo egiten hasi ginenetik entzun izan dugu ADESeko istorio mitikoa: nola Gotzon fondoan, gatera baten geratu zen haizearekin eta ia argirik gabe, bi pasu estu atzerago Oskar bere zain geratzen zen bitartean ezin pasata; eta nola Santik putzuetako baten basean eserita bere arneseko kaboak hormetako basatzan pegatzen zituen.

Santik irribarre batekin agurtu gaitu La Procelosa kanpoan. Laurentekin joan da prospektatzera. Nahiago du larrekin burrukan egin Procelosarekin baino.



La Bernardaraino ekipatu dugu. -100 eta piko. El coño de la Bernarda pasa eta gero hasten da "benetako" Galarrei. Oierrek sarrera ekipatu du, Unaiek hurrengo 3 putzuak. Putzuen ekipazioa luzatzen joan den araberan Antuak eta Gotzonek ekipatzen jarraitzea pentsatu dute.

Makita taladroaren bateria gastatzen zihoan bitartean, sakonera gehitzen zihoan. -100 pasa dugunean, 3garren bateria kexatzen hasi da, eta beste 2 erdi-zulorako eman du. Destrepetxo bat prekario ekipatuta erdi sartutako monty batekin, eta bernarda aurreko 7 bat metroko putzua puenteroka eta erdi monty batekin prekariedade berdinean. Euskal Espeleo Laguntza-koek ikusiko bagintuzte, suspenso...


Eta horrela heldu gara El Coño de la Bernarda-ra. Pasua erraza da, baina pre-pasu edo pre-parto bat dauka zertxobait ariñago, benetan Kabroia. La Bernarda Calienta a los Hombres...

Sokak han utzita gora hasi gara. ADESeko leizezuloetan tradizioa den bezala, Puñoak eta Krollak ez dute agarratzen sokan gora. Eta badakizue, tradizioak ez dira galdu behar, gure izaeraren parte dira eta.

Gaua zen kanpora irten dugunean. Gotzon eta Antua ia hotzak hil ditu gure zain, kotxerako bidea erakutsi behar ziguten eta.



Egunari (edo Gauari) amaiera emateko, Unai eta Martin bide ertzean zegoen minazulo bat esploratzera sartu gara. Ez zuen interes gehiegirik, ez balitzake izango gerriraino urez inundatuta zegoela. Uyuyuyu guztiak busti zaizkigu barruan. Mineral gutxi ikusita irten dugu kanpora berriro.

Idoiaren speleo-despedida-tenporala zenez, ogi, txorizo leon, donnetes eta tortila patatarekin cebatu gaitu. Ereñoko Hildakoen tabernan kafesnea ederto sartu da gero, eta barruan zeukaten Sutondoa oraindik hobeto...

Galarrein lehenengo egunean 20:00etan irten badugu, nolakoak izango dira orduan irteerak fondoa esploratzen dugunean?!

Ay la ostia...


En algún momento del siglo pasado Gotzon llegó al fondo de la cueva, dejó atrás al resto de los espeleólogos y se escurrió como pudo hasta las gateras finales. Apenas le quedaba carburo y mucho menos fuerzas, pero antes de darse la vuelta, respiró una vez más el aliento de Galarregi. Sopla igual de fuerte que en la entrada. A ver, baina orduan, galdetzen zuen Unaik ozenki, zergatik ez da inor hona bueltatu azken 20 urteetan?


Galarregiko Koba bista ederreko mendi itsusi batean dago. Al fondo, el horizonte se pierde en el cielo y, por la noche, el faro de Matxitxako dibuja intermitente el perfil de la costa. Aunque nosotros, honorables miembros del hADES, preferimos el inmundo reino del subsuelo. De la boca de Galarregi salen tentáculos, unos tentáculos de madera que ahuyentarían a cualquier persona cuerda, igual que ese vaho que sólo se ve a veces. Atzo, putzuz putzu jaitsi ginen guztiok, saguzahar baten “laguntzarekin” koba kontu handiz ekipatzen. Eta bapatean, jada -100ean geunden, la verticalidad se volvía horizontal. La cueva se abría en laterales con salas de gigante. Alguno meó con la certeza de que ese tinte amarillo aparecería en Iñubija, tan lejos de allí, y eso intentábamos encontrar, una conexión casi milagrosa. Horrela jarraitu genuen, volvimos a nacer  en la estrechez del coño de la Bernarda y ya sin taladros ni anclajes, entre accidentes de barro, cuatro nos adelantamos al resto trepando y empujándonos hasta el pozo de veinte, antes de los meandros y las gateras de la punta. Galarregi soplaba fuerte allí también. 

  
La siguiente entrada no creo que nos parezca tan agradable, eso ya lo sabemos. Con un petate, el paso de la Bernarda será más bien una cesárea hecha por el propio bebé, un bebé embarrado y desesperado por salir de allí. Baina orduan zergatik ez da inor hona bueltatu azken 20 urteetan?

 

                  


                       

La cueva nos sopla a la cara y murmura misterio.