|
Irudixe: Twitter.com
|
230326: Oskar, Gotzon.
Tutue hain estue be ez da, arazo
handixague da lokatzez erdireiño beteta egotie. Gas detektorerik?
Egon. Besuek sartunde, zer? Ez dago metanorik; plubialak direz.
- Barrure noie. Oskar, ekarri sokie.
Ez dakigu zenbat metrora dagon, baiña.
30 mtako bat presta dogu, eta puntie eskuen hartuta banoie barrure.
Plotx, plotx, plotx. Metanorik ez: ondo goiez. Halan be, Oskar atzian
dauket, segundo gitxiro galdezka eta laguntzeko prest. Barruan
gagozela konturatu gara lehelengo akatsagaz: hankatik lotunde juen
biharko nintzen, arazue izan ezkero atzeraka tiraka laguntzeko.
- Egon Gotzon, sokie amaittu da!
Jode, 30 metro egin doguz dagoeneko?
Tutu lokaztu honek ez dauka amaitzeko trazarik. Zelan urtengo naz
gero ni hamendik?
- Lotu beste bet!
Une horretan
konturetu naz bigarren akatsagaz: txakurre topaten badot, zelan lotu
biher dot nik? Batek daki zelan hartuko naben: buztana astinduta, edo
erasoka? Animalixek holakuak direz. Arnes bat ekarri bihar
neban... Kaka! Berandu de hortan
pentsatzeko. Eurrera juetie besterik ez
dago.
Arraixue,
nun dago txakur hori baiñe?
Lehen zaunkada batzuk entzutzen ziren,
baiña denpora luzie
daroie ixilik. Bizirik ete da ondiño?
Baiñe... zer da
hau?? Lokatz artien
bulto bat ikutzen nabil eta... bota bat
da!! Hostia, hostia... zer
dago hamen? Tipo bat ete dago,
lokatz artien,
hilde?
Lasaittu arnasa. Ez
dirudi bota honen onduen
gorpurik
daguenik.
Eskerrak! Banoie
eurrera, atzetik
Oskar galdezka dakatela. Momentuz dana ondo
doie.
Azkenien! Zabalune
bet! Ondo, oso
ondo, halan gorputzari
bueltie emon ahal izango deutsat
behintzet. Tutu honetan atzeraka jutie ez
zan ez, gozue
izango, gitxiago txakur batetik tiraka!
Zer da hau? Bai... potzu
bat da, arketa zabal bat; eta txakurra hor dago, ur lokaztu illunetan
igarixan, igo ezinda. Banoie neu be. Asko kubriduko ete dau?
Beheraka, beheraka, ura
bularreraiñok... allegeu naz hondora, eskerrak. Txakurre onduen
dauket, gaixua, etorri hona. Haundixe da gero! Arketako goiko aldien
tapa bat ikusten de, zertan ibilli dire bonberuok hortik atara barik?
Horman eskalie dago eta banoie gora, tapie altxatzera, baiñe...
ezin! Ederto. Itxuraz, kaleko asfaltuegaz tapaute dago tapie. Ederra
paraderue!!
Tire ba. Txakurre
hartu, eta kanpora bialdu bikot. Ea
nerbioso jartzen ez jaten! Ez, gaixuek
ez dauke horretarako
indarrik bez; erdi hildde dago. Besuetan hartu, eta tutuen alturera
jaso dot, han sartunde kanpora juen
daiñ. Baiñe... zer da hau? Ez doie! Horretako
be ez dauke indarrik.
Beraz txakur
haundixe tutuen sartunde, ni atzetik
bultzeka jun biharko naz. Bagoiez, bagoiez.. joder! Pillatutako
lokatzagaz ondiño gatxague da hau. Eta... zer arraixo... Hau
bebai? Ez deusta
ba txakurrek kaka egin?? Koittaua,
lehertuta dago;
hilzorixan dagonak egitten daben gauzie da hori. Benga, bardin
da; gorotzen ganetik
paseu eta eurrera.
Kanpora, txakurre!
- Oskar! Aproba
bat eingou!
Jaubieri
esan, berak txakurrari
deitzeko! Ea halan mobitzen hasten jakun!
Hor hasten da jaubie
txistuka, eta deike txakurrari. Eta bai asmau be: bere
izena entzutiakin batera, animalixak
erantzun deu:
belarrixek
tente. Gero burua
jaso deu; uste
eze berpizten hasi dala! Gero eskuak
mobitzen hasi de; hankak... ondo!!
Eurrera egitteko indarrak atara
deuz honek.
- Oskaar! Badoiela!
Eskerrak. Badoie
bidien! Allega da
kanpora, kitto. Oin... buzo
hau nok garbittu?? Besterik ez dauket
buruen.
Bideue: Bizkaiko Suhiltzaileak.