230916: Xabi, Antua, Aitor Mendoza, Gotzon, Urtzi, Oier.
Mandoiako kanpo lanekin amaittuta, datorren denporaldijan Lekittoko kataloguan errebisiñoian murgildu nahi dogu. Gaur lehelengo kontaktua izan dogu, San Juan Talako horman.
Ekialdeko ertzetik dingilizka, arrakala handijena miatzera sartu gara. Nahiz eta ez dogun barrurako jarraipenik topa, katalogatzeko modukua begittandu jaku. Kostalde osuan ikusi leikian estratuakin zerikusija izan leike. Hori koloreko lur oso granulatu batekin beteta dago, bio zuluekin: kukurutxen lagin pare bat jaso doguz hor. Estrato horizontala diaklasa bertikal batek hautsitta dago, justu jaitsi garien lekuan. Honek arrakalian garapen bertikala baldintzatzen dau, eta oposiziñoz errez jaisteko destrepe baten barrenian, paleogaleria biribil baten sekziñoia dago, itsasuak oso eraldatutakua eta barrurako jarraipen posiblia harri haundiz beteta. Topo eginda (San Juan Talako 1 izena), argazkijak hartuta.
Jarraixan, Kabaura jaitsi gara. I eta II zuluak kanpotik ikusi doguz, II-garrenan jarixuan ziklua barne (Mundo errekian errebentoian pareko) eta haren explo zirraragarrija nork amaittuko este daben espekulatzen.
Gero, marea beheia zeguala aprobetxata, beheko horma osteko zulua ikustera jun gara. Antxiñako saneamendu urteeretako bat zala dirudi, oin nahikua garbi. Bertarako akzesuan (burdin eta parabolt fijuekin asegurata) barrurako jarraipen bat ikusten da, harriz blokeata eta barruan goittik beherako altzairuzko taketa batekin (goiko geo zundaketaren bat?). Horma azpittik sartu gara, baiña itxuraz antxiñan bihargiñak goittik sartzen zirian. Sarreran goittik beherako altzairuzko beste taketa bi. Horma atzian galerijia 15 bat metro barneratzen da. Pare bat dibertikulo txiki dittu, altzairuzko barra gehijago, eta ladrilloz itxittako gune baten amaitzen da. Horma baten, 1953 fetxadun plaka zeramikua. Topo eta argazkijak hartuta, Kabaua III izendatuko dogu. Saneamendu informiekin kontrastata (Samos 1986 eta Labein 1989), argi dago ladrillozko hormian ostian San Pedroperaiño (gaurko bonbeo estaziñoraiño) doiazen galeria bajuak egon ziriala, gitxienez 1989ra arte; printzipioz interes espeleologiko gitxikuak; eta informiotan argazkittan eta krokis topografikuekin jasota.
Eguna amaitzeko, itsaslabarretan dabizen ornitologuekin (...) harremanetan jarri gara, bertan bizi dirazen txori kolonixeri buruzko informaziñoia jasotzeko, bereziki Phalacocrorax aristotelis. Biharbada ornitologuokin ikerketa/babes lanetan kolaborau ahal izango dogu; eta edozelan be, babes araudixak be kontuan hartu biharko diraz, esploraziñoiak planifikatzerako orduan.