Mostrando entradas con la etiqueta goikolau. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta goikolau. Mostrar todas las entradas

2018/07/05

Info7 irratixan, speleo dibulgatzen



Gaurkuakin, neguan zihar Info7 irratiko “Kale Gorria” irratsaiuan egindako kolaboraziño txortia amaittu dogu. Guztira 11 elkarrizketa izan dira, 15 bat minutukuak, eta bakotxian gai monografiko bat hartu dogu gure #speleo mundu ezezagun hau pixka bat dibulgatzeko. Hamen dagoz irratsaiuak entzungai:
Kasu askotan, elkarrizketia prestatzeko materiala wikipediarako artikuluak sortzeko edo osatzeko be erabilli dot; dos por uno!

2012/02/04

Galdera!

Part: neu bakarrik

Elizburuko baserrietara doan bidea hartu dut aldapan gora. Berriro Elizburuko poljé-ra jeisten hasi aurretik mendilepoan bertan kotxea utzi dut eta Goikolaue alderantz joan naz prospektatzera. Harantza joaten den pistan, nire kotxetik 5-10min eskasera, bide kontran arrakala bertikal bat dago, eta barruan leize bat da. Haizerik ez dut nabari (baina hotz handia zegoen eta nire sudurrak be...) baina harri bat bota dut neure ukabilaren tamainakoa eta klunk.klunk.klunk....klunk................klunk!

Gero sekulako harritzarra bat bota dut, eta leizean ataskatu egin dut nonbait ze erdia egin du zarata bakarrik.

Behera badoa behintzat.

Badakit Garayren leizearen egunean Goikolaue aldetik ere ibili zinetela batzuk. Ikusi zenuten esaten dudan leizea? Bide alboan bistan dago. Argazki kamararik ez daukat eta ezin argazkirik atera sentitzen dot.

Zonalde horretan gauza gehiagorik ez dut aurkitu. Arrakalaren orientazioa E-M da, Berezixe Leizearena bezala, eta gitxi gorabera Atxurra eta abar kobena bezala. Badirudi mendia ebakitzen duten arrakala paralelo horiek, estuak direnez, belarrak eta lurrak estalirik daudela. Baina honen kasuan, Elizburun askotan bezala, pinudi pistak agerian utzi du.

Zeuek esango dozue. Hor dago bentzat, apuntatuta koadernoan.

Laister elurra eta eguraldi onarekin batera, alpinismoa hasiko da. Baina aurretik etxeko lanak ondo eginda utzi behar dira ta...

Asteburo on pasa danoi.

Unai

Cast: he cogido la carretera que sube a Elizburu. He dejado el coche en el collado justo antes de empezar a bajar al poljé, y me he ido a la zona de Goikolaue a prospektar. En la pista que va allí, a 5 min escasos del coche, hay una grieta-sima. No he notado aire (pero había frio y mis narices también...) pero he echado una piedra del tamaño de mi puño y klunk.klunk.klunk....klunk................klunk! Luego he echado un piedrote de la letxe y ha sonado la mitad, se habra quedado atascado. // Ya se que anduvisteis por Goikolaue el día de la sima de Garay. Visteis la grieta esta? Esta al lado de la pista. Lo siento no pude sacar fotos porque no tengo cámara.// No he encontrado mucho más por esa zona. La orientación de la grieta es E-W como la mayoría de elizburu (incluido Berezixe o la de Garay). // Parece que la pista la ha dejado al descubierto, como pasa casi siempre por aquí. // Ya diréis. Yo ya la he apuntado en el cuaderno. Pronto empieza el alpinismo, pero hay que dejar los deberes de casa bien hechos...

2012/01/07

3 basotan: Beezixe, Etxaburu eta Goikolaue

Eguneraketia: hamen dago Goikolau 1980-81 indusketa kanpainen txostena, topo eta guzti. Katazulo lateral hori ez da agertzen.




2012-I-7: Connie, Simone, Gotzon, Petrus, Unai, Antua, Oier.


Elizburuko haranian, como pedro por su casa; gaur bertako biztanliak gure barri izan dabe, eta zertan gabizen azaldu detsegu. Gurekin egon dirazen guztiak behintzat, kolaboradore eta pozik agertu dira.



Lehelengo Beeziko Lezara juan gara (beste izenez Garaien Lezia; gero jakin dogu baso horri Beezixe esaten detsela, lur sail horren jabian ahotik, Elizburu Nagusiko Jose Luis). Unaiek egindako aurretiko garbiketiak ageri-agerixan laga dau han zeguana; halan be, Gotzonek behera botatako bloke bat desenpotratziak nahikua biharra emon desku (espatula-bihar eta guzti), eta ha kentzia lortu dogunian berak eta Antuanek egindako ikusketiak esperantzia uxatu dau: hondakin larregi (alper-harrixak; PVC tutuak...), handik behera estuegi, eta hori gitxi balitz haize korrienterik ez. Unaien zoritxarrerako, hurrengo generaziñorako geratu da, eta hondakiñak (alambria, botillak eta bidoi bat) atzera ipiñi doguz doguz lehengo lekuan. Beheko osin-moduko inguruak be begiratu dittuez (ur residualen hobixa) eta bloke artian hobeto begiratu biharko ei da. Planuan gaiñian, antza, Lamiñen Sistemako “kaixolen” ondoko afluentian gaiñian gabiz.



Gero, Elizburu Nagusiko Jose Luisek emondako pista bat jarraittu dogu: Etxaburu izeneko basuan, leza haundixa eta koba txikixa bata bestian onduan dagozela esan desku. Ez genkan honen erreferentzixarik, eta GEV-ekuen kataloguan be ez zan halakorik agertzen. Beraz, Gotzoni galdetu eta Beezikua amaittu jakunian harako bidia hartzia erabagi dogu. Kostauta, baiña lezia topau dogu (kobia ez): txaran galdutako potzu ikusgarrixa (Lezandipekuan trazakua) baiña ai, bape korrienterik bakua. Unai juan da kotxera material guztian billa, eta neuri laga deste “premièrerako” pribilejiua... emaitza gitxikua, orraittiokan. 20 bat metro sakoneko leza zilindriko bertikala, zabala (sarreriak 10x8, honduak 6x5 edo) baiña blokez beteta. Antuanek egin dau bere jarduntxua blokiak kentzen, baiña ez da jarraibide argirik agertu. Planuan gaiñian, Lamiñak-Armiñako nibelak bat egitten daben lekuan gabiz (trabesiakua).


Azkenik, Goikolaue izeneko lekura juan gara, eta Gotzonek “Goikolauko Koba” moduan ezagutzen dana erakutsi desku Antua eta bixori. Burdin-saria ondo dago, bere kandauakin ondo itxitta, eta kanpotik ikusi dogu indusketa lekua. Kanpokaldian ezkerrera zabaltzen dan katazuluan aurrera be egin dogu, katazulo estua orraittiok, eta klaustrofobia-proba interesgarrixa gaindittu dot Antuanen apoyo psikologikuakin. Barruko topografixia ezagutzeko gogoz geratu gara, baiña gero Klaudionian ikusi dogunez katazulo lateral honen norabidia bat dator Mereludiko fraktura eta sistemen alineaziño orokorrakin.

Azkenik, Ibarretako andra-gizonak esandako beste erreferentzia bat geratu da begiratu barik. Txabola ondotik gora, Atxarterako bidian, atxetan zulo bat, harrixa bertara botata nahikua bide egitten dabena.Unaiek jaso dittu azalpen zihetzaguak, eta begiratzia komeni da, eze, planuan gaiñian eta galerixen trazauak begiratuta oso eremu interesgarrixa da hori.

2009/01/10

Goikolau eta Elizburu


08-I-10: Gotzon, Ander, Oier.

Elizburura. Gotzon txaran gora juan da prospekziñuan, eta antza danez Goikolauko kobia lokalizatziaz aparte ez dau ezer ikusi. Ander eta Oier Elizburuko lezia topografiatzera sartu gara. Sarrerako potzu bixak berrinstalatu, eta meandruan behera ur estankatu gune batera allegau gara; ixa-ixa sifonauta, hondakiñez beteta eta bape haize korriente barik; exploraziño limitia hauxe zala interpretau dogu. Handik sarrerarako bueltan topografiatzen juan gara, lento eta hotza pasatzen. Datuak ondo jasota emoten dabe -ikusiko dogu garbira pasatzian-. Edozelan be uda partian bueltatzia pentsau dogu, ia ur gitxikin fondoko potzua zelan dagon ikustera eta topografixia osatzeko datu gehigarrixak jasotzera.