Unairi, Gotzonek eman zion prospektatzeko makila Zubitxutan ahaztu zaio prisarekin. Zer egingo diogu ba, sentitzen dugu Gotzon. Neukan katarroa eta euri zaparrada ez dira lagun onak.
2014/11/03
Negua Heldu Da - Zubitxuta II
Unairi, Gotzonek eman zion prospektatzeko makila Zubitxutan ahaztu zaio prisarekin. Zer egingo diogu ba, sentitzen dugu Gotzon. Neukan katarroa eta euri zaparrada ez dira lagun onak.
2013/06/29
Zubitxutako galeria fosillen billa
2013/02/23
Atxarte II, esploratzen
2013/02/09
Oñiz, aurrera
130209: Petrus, Idoia, Antua, Gotzon, Leire, Oier.
Lehelengo, Zubitxuta-Arrakala-Lamiñetako datu hidrogeologikuak jasotzera. Bide batez, Trakamall toponimua berretsi dogu auzotar bikin berba eginda (guk ezer galdetu barik).
Gero Oñiz lezara. Bertan, Gotzonek 1º tranpako gelan gorako eskaladan segidu dau. Reunixotik gora juanda, gela haundi xamar eta arriskutsura allegau da (bloke haundi inestabliak) eta, aittatu dabenez, haize korrienterik eta jarraipen argirik ez dago. Baiña... handik beste bide batera eskalatzeko aukeria ikusten da, reunixotik gora, beste eskalada txikiko aldera. Instalauta geratu da, hurrenguan begiratzeko.
Beste eskalada txiki horretan, dana desinstalau aurretik Leirek eta nik desobstrukziño osteko gelatxo hori ikusi nahi izan dogu. Eta bai: Ritxarrek esandako moduan, ez dirudi jarraipen posiblerik dakanik. Gela nagusixak –beste eskaladianak- daroian direkziño bera daka, frakturiana, eta sarrerako meandruakin perpendikularki kruzatzen da alturan. Arrakalian goiko partetik datorren kolada batek gorako bidia ezkutatzen dau, baitta beherutzko jarraipena be. Dana desinstalau dogu, Gotzonen monty-eraztun tuneaua bertan lagata.
Bio aldetik: sarrerako meandroko tranpia urez beteta topau dot, ez dirudi ezer dakanik; hortan nenguala, lau Quaestus korrikalari harrapau dittudaz. Saguzar ale batzu ikusi doguz koban zihar, sei edo zazpi bai, bakartixak, eta euretako bat lekuz aldatu dogu ondo-nahixan.
2013/02/02
Zubitxutan
130202: Gotzon, Antua, Idoia, Bikain, Iñaki, Oier.
Juan dan asteko hidrogeologia azterketia osatzen.Iñaki, Bikain eta ni aurreratu gara Zubitxutara, instalatzera (Gotzon, Antua eta Idoia Zulueta errekara).
2010/10/30
Elizburun
Argazkiak.org | Elizburu edo Zubitxutako planua © cc-by-sa: ades
10-X-30: Ane, Niko, Oier.
Elizburura juan gara. Oin dala hille batzu Jesus Altzibarrekin egindako moduan (Isuntzako etxian bizi zana), gaurkuan Ibarreta basarrira juan gara bere lezian planua emotera (Elizburu edo Zubitxutako lezia). Argazki batzun kopixak bebai. Gero buelta bat emon dogu Goikolau aldetik, ia kobia topatzen genduan. Haitzulua bera ez dogu topau, baiña etxera lau bat killo perretxikokin bueltau gara.
2010/08/11
Elizburuko erretratuak
PD: ahaztu barik, Elizburukuak komentautako gauza batzu:
Leza hau “Elizburuko” nahiz “Zubitxutako” lezia izenez ezagutzen dabe, basarrixan nahiz paraje horren izenengaittik, hain zuzen be.
Basarri pareko zelaixan depresiño bat seiñalau deskue: antza danez, urtiak daroie ha bete nahixan eta alperrik, beti egitten da zulua.
Haranian bertan beste sumidero bat dagola diñue, nahiz eta eurak ez diran sekulan egon. Baiña euren esanetan horko izena ez da “Kurutzerreka” (hori mendixan bestekaldian dagola diñue). ¿Toponimixia errebisau biharko dogu?
2010/08/08
Mortadelo II erretratatzeko kamariakin
10-VIII-7: Silvi, Oier.
Elizburuko lezara juan gara. Helburuak: hondoko sifoia ikuskatzia, eta argazkixak etaratzia. Lehelengo helburua bete dogu: aurreko aldixan baiño 50 bat zm beherago zeguan ura, eta pasua ikusten zan. Borondate haundixakin sartu gara, narrasian, eta orru ta alarauen ostian sorpresa atsegiña: pasu bajuan ostian tente ipintzeko modua dago, urez bularreraiñok hori bai; galerixiak 7 bat metro egitten dittu norabide berian, eta sifoi sakonaguan galtzen da (beheia ez da hankekin ikutzen). Parte txarra: hondakin guztiak hantxe dagoz pillauta, Bolunzulo estiluan, eta urpian enbor eta adarrak dagoz. Buzeatzeko ez oso atsegiña behintzat.
Instalaziñua egitterakuan, gure memorixa eskasari esker materixal larregi eruan dogu; 10 bat mosketoi/plaka eta
15 metrotako soka bi.
6 plaka torlojodunak (spit).
6 mosketoi.
Harrittuta geratu naiz nik neuk egindako instalaziñuakin. Bigarren potzuan pasamanua spit bakarrian hasten zan, eta kabezera aereo hori ¿¿¿handik txintxilizk egin neban??? Beste spit bat ipiñi dogu, jakiña. Kokapenak alzado topografikuan dagoz.
Elizburu basarrikuekin barriro egon gara, sartu aurretik. Azkenengoz etorri giñanetik ez da ezer berezirik gertatu urakin; 83ko ufalena ezagutu izan dabe bakarrik, aurreragokuan kontautakua (harana urez bete zan eta bapatian zulua librau eta dana tragau zeban). Halako baten zaiñ egon biharko gara, barriro saiatzeko. Etxeko aittittak kontau desku be bera barruan ibillittakua zala. Itxuria, 20 bat urte zittuala aittari paittia jausi jakon barrura, eta haren billa juan zan eskillara batekin. Topografixia erakutsi detsegu eta kuriosidade haundiz begiratu dabe; hurrengo baten kopixa bat ekartzeko geratu gara, argazki batzukin ahal ba da.
Izan be, ez dakitt nik ezer ganorazkorik urtengo dan. ¡Hau da hau, beti zeozer gertatu biharra! 35 bat erretratu hartuko genduzen, Silvin estoizismuari esker. Baiña hara nun, kanpora urten eta azken erretratua egittera noiala, objetibuan kristala zihero enpañauta dagola konturatzen naizen. ¡Artaburu halakua, ez dok behiñ bez garbittu objetibua! ¿¿¿¿Noiz enpañauko zan???? Suertia badago, argazkixen erdixa enpañau aurretik egingo genduzen, eta zeozer agertuko zan; beste erdixa, ostera, iñuxentekeri horrengaittik alperrik galduko ziran seguro. ¡¡¡Enkuadre onenak gaiñera!!! Tira ba, hobe humorez hartzia.
2009/01/10
Goikolau eta Elizburu
08-I-10: Gotzon, Ander, Oier.
Elizburura. Gotzon txaran gora juan da prospekziñuan, eta antza danez Goikolauko kobia lokalizatziaz aparte ez dau ezer ikusi. Ander eta Oier Elizburuko lezia topografiatzera sartu gara. Sarrerako potzu bixak berrinstalatu, eta meandruan behera ur estankatu gune batera allegau gara; ixa-ixa sifonauta, hondakiñez beteta eta bape haize korriente barik; exploraziño limitia hauxe zala interpretau dogu. Handik sarrerarako bueltan topografiatzen juan gara, lento eta hotza pasatzen. Datuak ondo jasota emoten dabe -ikusiko dogu garbira pasatzian-. Edozelan be uda partian bueltatzia pentsau dogu, ia ur gitxikin fondoko potzua zelan dagon ikustera eta topografixia osatzeko datu gehigarrixak jasotzera.