Mostrando entradas con la etiqueta gandara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gandara. Mostrar todas las entradas

2015/01/03

SISTEMA DEL GÁNDARAN, KANTABRIAN

URTARRILAK 3, Gotzon, Antua, Oier, Idoia, Javi, Josu eta Iñaki.



Urteko lehen zapatu honetan Gandarara joan gara, hidrologia gailuekin zenbait neurketa egiteko kolektore honetan (108 km osatzen dituen galeria sarearekin, ez dela gutxi).

Kolektorearen bi adar nagusiak neurtu ditugu: emaitza probisionalak, 260-300 litro/segundu lehenengoak (gehien ezagutzen den sektorea) eta 1100 litro/segundu bigarrenak (sektore garrantzitsuena eta guztiz ezezaguna). Oier-ek ere, bioespeleologia lagin bilketan jardun du, eta emaitza pozgarriekin gainera.

Baina gauza hauek gutxiengoak izan dira, izan ere egun polita bizi izan baitugu gaur Espeleologiaren Himalaia den  Alto Asón-eko bailara honetan.

Eta gainera, konpainia ezin honean, Patrick Degouve (http://karstexplo.fr/blog/) eta Peter Smith (http://matienzocaves.org.uk/page1.htm) espeleologo handiekin. A zer sorpresa, etxean azken honen liburu bat daukadala gogoratu dudanean!

***
















150103: Patrick Degouve, Peter Smith, Javi, Gotzon, Idoia, Josu, Iñaki, Antua, Oier.

La Gandara (Kantabria), EEE-n aparatuekin neurri hidrologikuak hartzera (aforuak, tenperaturak...). Aukera parebakua Gotzonek hainbestetan eta hainbestetan goretsittako eskualdeko zuluei trazia hartzeko; benetan be, galerixen dimentsiñuak inpresionatzeko modukuak dira. Gaiñera, ohore haundixa izan da Patrick deskubritzaille eta esploratzailliakin jardutia, etorkizunian gogoratuko dan pertsonia, Sandrine emaztiakin batera. Bestalde, gaurkuan Peter hurreratu jaku Matienzotik; Ason alboko eskualde horretan aspaldittik esploraziñua daroien inglesak be interesauta ei dagoz hango sistemetan mota honetako frogak egitteko... Elkarlan interesgarrixa gaurkua, beraz.

Gaur egin dogun ibilbidia ez da iñundik iñora gogorra izan (500 bat metro erreken bilguneraiñok, 120 kilometro dittuan kueba batian...), baiña erakustaldi modura lagin esanguratsua izan da. Beste lagin mota batian, biologikuan, ni neuriakin ibilli naiz: bestiak neurrixak hartzen ziharduela zera harrapau dot nik; errekako aporte txikixetan: 7 bat Trichoniscoides?, miriapodo zuri 1; han bertan, ittogin baten azpiko potzuan, Scutigera itxurako 1, baiña zurixa eta oso txikixa (0,5 mm zabal, 3 mm luze); Lithobius itxurako bat be ikusi dot, baiña iges egin desta; gorutzkuan, sarrera azpiko gelan, Meta menardi 1 eta Meta bourneti 1.

Etxerutzkuan, Patrickek euren bordara gonbidatu gaittu, guk ezetz eta ezetz jardun arren (jente larregi etxe txikirako). Bertan ezagutu dogu Sandrine, eta Gotzonen komentarixuei erreparauta pizkat bildurtuta genguazen arren (gitxienez ogrua zala pentsau zeikian), emakume atsegin eta maitagarrixa begittandu jata!




2009/12/30

GANDARATIK BIDAIATZEN

Sandrine; Patrick; Chantalle eta Ludovicek deituta eta gidaiatuta goaz, Diego ta Jorde lagunekin, gabiltza 11 ordu ta erdi gutxi gora behera, hainbetse bideetatik uzten digu disfrutatzen oiezlako kantabriako sistema haitzuloa: "Gandara". "El Delator"; "Gran Galería"; "Galería de los Anestesistas"; "Río Viscoso"; "Galería de las Anémonas"...izenak hemendik aurrera beti esango digu amaigabe lurpeko suposatzen duena 100km. exploratuta gure adizkide frantsesekin haitzulo honetan batez ere, egingo dogu imaginatzen bidaiatu nolako emozioa euki behar zuten joan zirenean agertzen eta exploratzen paisaje eder hau.


Baliatzen dugu eskalada bi egiteko -1oo m. luzatzen da- eta hainbat material eta bazkari uzteko hurrengo irteerako.

Eskerrik asko opari eder honegatik.






VIAJANDO POR "LA GÁNDARA"

Invitados y guiados por los compañeros Sandrine, Patrick, Ludovice y Chantalle y en compañía de los amigos Diego y Jorde, recorremos durante más de 11 horas y media una de las múltiples rutas que permite disfrutar el extraordinario sistema cavernario cántabro de la Gándara. “El Delator”; “Gran Galería”; “Galería de los Anestesistas”; “Río Viscoso”; “Galería de las Anémonas”…nombres que a partir de esta visita van a sugerirnos siempre el infinito subterráneo que suponen los más de 100 km. explorados por los compañeros franceses en esta evocadora caverna y, sobre todo, nos va a permitir imaginar la emoción que tuvieron que experimentar al ir descubriendo y explorando este enorme paisaje subterráneo. Por otra parte, aprovechamos la salida para realizar un par de escaladas –que han aumentado la espeleometría en 100 metros- y avituallar el punto de vivac que será ocupado en una próxima incursión. Gracias por el “regalo” de esta visita.


VOYAGE DANS LA GANDARA

Invités et guidés par les collègues Sandrine, Patrick, Ludovic et Chantelle et aussi avec Diego et Javier Jorde, nous parcourons pendante 11.30 h une des multiples routes qu´i permet jouir l´extraordinaire Système de Grottes de La Gandara: Le Delator; La Grand Galerie; Galerie des Anesthésistes; Rio Viscoso; Galerie des Anémones. Noms qu´á partir de cette visite ils vont toujours nous suggérer l´infini souterraine qui suppose plus de 100 km explores par les collègues français en cette merveilleuse grotte; et surtout il va nous permettre imaginer l´émotion qu´ils ont dû avoir en découvrant cet énorme paysage souterrain. Par ailleurs, nous profitons de la sortie pour réaliser un paire d´escalades qu´ils ont augmenté l´spéleometrie en 100 m ; et approvisionner le point de bivouac qu´il sera occupé dans la suivant occasion. Merci par le « cadeau » de cette visite.

2009/07/12

Busturian eta Cantabrian

http://espeleoclubkarst.com/images/ek_foto_correo_desobstruccion_pozo1.jpg
Asteburu honetan, talde bittan banatu gara:
- Batek, Busturiako PF-13 koban desobstrukziño lanak egin dittu. Bertako pausu estu eta bigurri bat pasau nahixan gabiz, eta bertako morfologia eta ekosistemia ahal danik gitxien aldatzeko bost ordu egon giñan, espatuliari emon eta emon.
- Bestiak, Cantabriako "La Gandara" kobako esploraziñuan jardun zeban CAF espeleologia taldeko kidiekin. Lan garrantzitsua, eze, esploraziñuak ritmo honetan segidu ezkeriok, ez da denpora asko pasauko "La Gandara" Espainiako kobarik luzena bihurtu arte.

GANDARAN (KANTABRIA)

Berriz goaz Gandarara. Orain 12 orduko explorazioa egiten dogu galeria saila baten. Azkenean utzi behar dogu leku estu haiek, ahin eta haizea egon indartsuz. Datorren jenerazioentzat. Gandarako explorazioa segitzen du beste leku batzutatik.


Argazkia: CAF D'ALBERTVILLE (speleocaf73.canalblog.com)

2009/06/23

"SISTEMA LA GÁNDARA" (+105 Km.)

Patrick eta Sandrine Degouvegaitik inbitatuta explorazio haundi baten partizipatzen dogu, Gandara Sisteman (Kantabria). Egun gogorra gaurkoa: hamar ordu lan oso gogorra. Galeria arriskutsu ta aldakorran baten eta fisikoki oso eskauta. Explora eta topografiatu genuen 500 m. barriak. Askenean, meandro desfondatuta zegoen eta horregaitik atzeratuz erabaki genuen materialik ez genuelako. Zakonean entzuten zan erreka bat eta etorkizuna oso ongi ikusten genun. Degouvenek segitzen badite gure deika, joango gara. Eskerrik asko, Patrick eta Sandrine.

Argazkia: CAF D'ALBERTVILLE (speleocaf73.canalblog.com)

2009/01/04

BERRIRO "LA GANDARAN"


Pasadan urtarrilaren 2an berriro "La Gandaran", Patrick eta Sandrine lagunekin. Berriro irtetzen dogu esku utzekin dagoen eguraldi honagaz mendiko edurra urtutzen dago, eta urtutzean koba barruan urak igotzen du nibela eta ez diogu utzi beste alderdira pasatzera. Urrungoan izango da.

2008/12/23

"La Gándara"


Goaz frantzesekin Patrick eta Sandrine Degouvekin. Oraingoan "Gandara" kobara goaz eskalatzera. Materialagaz problema bat dugu eta ezin dogu amaitu, eta 8 metro falta dira bukatzeko. Berriro joan bearko da. Gustora lagun honekin.