170729: Gotzon, Antua, Idoia, Santi, Martin U, Oier.
Olabarriko Lezabizkarra (Aulestia). Desekipatzera. Batzuk “Athletic
Txapeldun” gelara juan diran bittartian, bestiok Menhirran Gelaraiñok allegau
gara, eta han danok batera, poliki-poliki, kanpora juan gara, sokak eta
anklajiak kentzen, leza honen esploraziñua (momentuz) amaittutzat emonda. Athletic
Txapelduneko eskaladen soka-gidak laga doguz (maillon bakarrakin), eta ez nago
seguro pasamanuak, imajinatzen dot horrek be han geratu dirala. Bide batez
esanda: aluminosis zeinuak ikusi doguz mosketoi batzuetan (bota biharko doguz)
eta horrek esan nahi dau, iñoiz leza honen esploraziñuari barriro ekitten
badetsagu, materiala ezin dala hainbeste denporan bertan laga.
Gaurko egunez, sorpresa ederra hartu dogu Lekeitioko Isuntza
arraun taldiak etara daben kamisetiakin (salgai portuko dendan). Joxemiel Barandiaranen
egutegixei buruzko gauza asko be komentau doguz; badirudi, tonto-tonto, jentiak
lokalian laga genduzen liburutzarrak irakortzen diharduala. Kanporakuan ni neu behintzat
nekatu xamarra geratu naiz, “estreching” saio ederran ostian; 6 bat orduko
jarduna izan da.
Bio: Quaestus bi “El Río!” gelan; Lithobius, masma txiki bi,
Ischyropsalis (euretako bat txikixagua eta gorputz gorriska, arra seguraski)
Olentzero Putzu barrenian