Mostrando entradas con la etiqueta abereak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta abereak. Mostrar todas las entradas

2024/02/10

Moxalaren erreskatea

 240208: Urtzi, Julen.

Markina-Xemeindik, abisua jasotzen dogu moxal bat leza batera jausi dala. Urtzi eta Julen bertaratzen dira, eta animalixa 3 bat metroko sakoneran dagola ikusitta, eurak saiatzia erabagitzen dabe, basarrittarren laguntziakin. Moxala zinttekin jasota, desbiadore bat ekin, eta polifreno batekin tiratuta, ordubeteko biharran ostian kumia onik urtetzen da.


 

2023/04/02

Kala txakurran erreskatie (kronika apokrifue)

 

Irudixe: Twitter.com

230326: Oskar, Gotzon.

Tutue hain estue be ez da, arazo handixague da lokatzez erdireiño beteta egotie. Gas detektorerik? Egon. Besuek sartunde, zer? Ez dago metanorik; plubialak direz.

- Barrure noie. Oskar, ekarri sokie.

Ez dakigu zenbat metrora dagon, baiña. 30 mtako bat presta dogu, eta puntie eskuen hartuta banoie barrure. Plotx, plotx, plotx. Metanorik ez: ondo goiez. Halan be, Oskar atzian dauket, segundo gitxiro galdezka eta laguntzeko prest. Barruan gagozela konturatu gara lehelengo akatsagaz: hankatik lotunde juen biharko nintzen, arazue izan ezkero atzeraka tiraka laguntzeko.

- Egon Gotzon, sokie amaittu da!

Jode, 30 metro egin doguz dagoeneko? Tutu lokaztu honek ez dauka amaitzeko trazarik. Zelan urtengo naz gero ni hamendik?

- Lotu beste bet!

Une horretan konturetu naz bigarren akatsagaz: txakurre topaten badot, zelan lotu biher dot nik? Batek daki zelan hartuko naben: buztana astinduta, edo erasoka? Animalixek holakuak direz. Arnes bat ekarri bihar neban... Kaka! Berandu de hortan pentsatzeko. Eurrera juetie besterik ez dago.

Arraixue, nun dago txakur hori baiñe? Lehen zaunkada batzuk entzutzen ziren, baiña denpora luzie daroie ixilik. Bizirik ete da ondiño? Baiñe... zer da hau?? Lokatz artien bulto bat ikutzen nabil eta... bota bat da!! Hostia, hostia... zer dago hamen? Tipo bat ete dago, lokatz artien, hilde?

Lasaittu arnasa. Ez dirudi bota honen onduen gorpurik daguenik. Eskerrak! Banoie eurrera, atzetik Oskar galdezka dakatela. Momentuz dana ondo doie.

Azkenien! Zabalune bet! Ondo, oso ondo, halan gorputzari bueltie emon ahal izango deutsat behintzet. Tutu honetan atzeraka jutie ez zan ez, gozue izango, gitxiago txakur batetik tiraka! Zer da hau? Bai... potzu bat da, arketa zabal bat; eta txakurra hor dago, ur lokaztu illunetan igarixan, igo ezinda. Banoie neu be. Asko kubriduko ete dau?

Beheraka, beheraka, ura bularreraiñok... allegeu naz hondora, eskerrak. Txakurre onduen dauket, gaixua, etorri hona. Haundixe da gero! Arketako goiko aldien tapa bat ikusten de, zertan ibilli dire bonberuok hortik atara barik? Horman eskalie dago eta banoie gora, tapie altxatzera, baiñe... ezin! Ederto. Itxuraz, kaleko asfaltuegaz tapaute dago tapie. Ederra paraderue!!

Tire ba. Txakurre hartu, eta kanpora bialdu bikot. Ea nerbioso jartzen ez jaten! Ez, gaixuek ez dauke horretarako indarrik bez; erdi hildde dago. Besuetan hartu, eta tutuen alturera jaso dot, han sartunde kanpora juen daiñ. Baiñe... zer da hau? Ez doie! Horretako be ez dauke indarrik.

Beraz txakur haundixe tutuen sartunde, ni atzetik bultzeka jun biharko naz. Bagoiez, bagoiez.. joder! Pillatutako lokatzagaz ondiño gatxague da hau. Eta... zer arraixo... Hau bebai? Ez deusta ba txakurrek kaka egin?? Koittaua, lehertuta dago; hilzorixan dagonak egitten daben gauzie da hori. Benga, bardin da; gorotzen ganetik paseu eta eurrera. Kanpora, txakurre!

- Oskar! Aproba bat eingou! Jaubieri esan, berak txakurrari deitzeko! Ea halan mobitzen hasten jakun!

Hor hasten da jaubie txistuka, eta deike txakurrari. Eta bai asmau be: bere izena entzutiakin batera, animalixak erantzun deu: belarrixek tente. Gero burua jaso deu; uste eze berpizten hasi dala! Gero eskuak mobitzen hasi de; hankak... ondo!! Eurrera egitteko indarrak atara deuz honek.

- Oskaar! Badoiela!

Eskerrak. Badoie bidien! Allega da kanpora, kitto. Oin... buzo hau nok garbittu?? Besterik ez dauket buruen.

Bideue: Bizkaiko Suhiltzaileak.


2013/04/12

BIGARREN JAIOTZA

Zeberioko txahala (ADES) from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.
Bazen behin egun batean espeleoko lagun bat joan zan leizeak aurkitzera. ¡Ai ba! nolako sorpresa hartu zuen gure lagunak: ¡behi kumetxoarekin! Bere begiek oso ikaraturik, laguntza eskeintzen zion. Orduan, Antua, Ritxar eta ADESeko aitonarekin prestatu zuten sokak eta tresnak guztiak eta joan ziren erreskatera. Oso arin atera zuten. Gure laguntxoa berriz jaio zen.
¡Ongi etorri!


ERREPORTAJEA:

Antua, Zeberiotik zebilen zulo bila eta holako batean, berez zulorik ikusten ez zen lekuan "estaba todo lleno de maleza y sin limpiarlo no se intuía que puedese haber ninguna sima". Berak bakarrik, leza txiki berria instalatu zuen (15 bat metroko bertikala), eta zelako sorpresa!, leza barrenean, urten ezinik atrankatuta txahaltxo bat zegoen gosez hiltzen "menudo susto! allí estaba mirandome, no podía dejarla allí"
Bi aldiz pentsatu gabe, Gotzon-i (Bere arabera "ADES"eko aititea) eta Ritxar-i deitu zion, erreskate bat montatuz:
"preparamos un polipasto y allí fuimos, hicimos lo que pudimos para sacarla de la estrechez sin hacerle daño..."
Zorionez, azkenean lortu zuten animalia zulotik ateratzea, gixajoa argal-argal zegoela zioten... hala ere, oraindik zailena geratzen zen, nondik etorri zen txahaltxoa? ama berriz aurketzerik posiblea zen?
Gotzonek dioen bezala "por suerte y para alegría de todos, subimos a la "txahala" a un campo arriba en el monte, y nada mas sacarla del coche... MUUU! MUUU!, la biología o lo que sea hizo lo suyo y hija y madre, corriendo se reencontraron..."
Amaiera polita historioarrentzako, batez ere Gotzonentzat, aurretik zuen "trauma" bat gainditzeko balio izan baizion, poztasun pertsonala lortzeaz aparte:
"lamentablemente, un aterior rescate de una vaca no pudo acabar peor... la cuerda falló en el último instante y la vaca cayó de nuevo a la sima, muriendo allí..."
Merezi zuen horrelako poztasun bat lortzea!!!

Cast:

Antua, andaba por Zeberio buscando cuevas, cuando encontró una sima donde nadie se esperaba encontrar nada: "estaba todo lleno de maleza y sin limpiarlo no se intuía que puedese haber ninguna sima". Él solo, instalo la pequeña sima (un pozo de unos 15 metros) y menuda sorpesa se llevó cuando encontro a una vaquilla allí abajo, atascada en una extrechez muriendose de hambre. "menudo susto! allí estaba mirandome, no podía dejarla allí"
Sin pensarlo dos veces, llamó a Gotzon y a Ritxar y montaron un pequeño rescate:
"preparamos un polipasto y allí fuimos, hicimos lo que pudimos para sacarla de la estrechez sin hacerle daño..."
Gracias al esfuerzo consiguieron sacar al animal de la sima, pero quedaba lo mas difícil: de donde habría venido la "txahala"? Conseguiríamos encontrar a la madre?
Como cuenta Gotzon, "por suerte y para alegría de todos, subimos a la "txahala" a un campo arriba en el monte, y nada mas sacarla del coche... MUUU! MUUU!, la biología o lo que sea hizo lo suyo y hija y madre, corriendo se reencontraron..."
La historia no podía acabar mejor, sobre todo para Gotzon, ya que aparte de la satisfacción personal, la aventura le sirvió para superar un trauma anterior:
"lamentablemente, un aterior rescate de una vaca no pudo acabar peor... la cuerda se falló en el último momento y la vaca cayó de nuevo a la sima, muriendo allí..."
Todos se merecían un final así, enhorabuena!