Mostrando entradas con la etiqueta Natxitua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Natxitua. Mostrar todas las entradas

2018/01/28

Ermintxo



180128: Gotzon, Antua, Oier.



Lisiauen taldiakin fenomeno ibilli naiz, itsuen artian tuertua nagusi. Natxittutik behera, Ermintxoko “ugarte karstiko” xelebre horretara juan gara, bertan zeguazen hiru zulo hobeto aztertzeko.

Lehelengua, Gotzonek 19 urte zittuanian basarrittarrak erakutsittako katazulua. 4-5 metro sartzen da, eta estuasun haizedunian amaitzen dana (gaur haizia txupatzen), sartu dirazenen arabera errez desobstruitzekua.

Bigarrena, kareharri moltzo horretan bertan baiña bestekaldian, 5 bat metro beheragoko kotan: erlaitz luzen baten azpiko aterpia, puntu baten galeria baten barrura egitten dabena, behetik laminadore batzutan, eta goixan (klaraboya baten azpittik pasauta) galeria estu baten aurrera, leku estu batian zulo puzkari baten amaittu arte. Itxuraz goiko katazuluakin bat egingo daben arren, Gotzon eta Antua punta bixetan orruka eta harrika ez dabe alkar entzun. (...)

Hirugarrena, kostan ekialderutz segiduta, 10 bat m beherago. Galeria zabala eta bajua, gela txiki blokeau baten amaitzen zana, jarraitzeko aukera barik. (...)

2015/08/11

ABADEATXA KOBIE

Part.: Santi, Martin, Gotzon, Josu & Oskar



Gaurkoan, ez dira isan galeria espektakularrik eta erosik, ez koba haundi baten esperantza. Baina ordea, itsas lerro berberan espeleo egitea ez da ohikoa, eta gutxiago ere ahin paisai ikusgarri batean garatzea. Ogoinoko itsasmuturretik Abadetxe puntarainoko kostalde guztia gure haurrean. Eguraldi ikusgarria. Gainera, kobara iristeko asken urratsean, itsas olatuetatik batezteko, pasamanos polit bat jarri dugu. Bertatik pasatsea benetan plazerra isan da.

Kobari buruz, galeria haundirk ez. Topografiak kanpoan dagoen sumidero batera zuzen goazela dino. Baina barruan gauzak ez dira ain errasak. Edononen ikusten dira exploratseko aukerak eta harriak solte ta harriskutsuak. Aize indartsu igertzen da barruan leku ezberdinetik datorrela. Ia seguro aize korrente bertako sumideroetatik datorrela baina ordea ez ditugu kanpoko astarnarik ikusten, ez zuhaitz ostorik ez material organikorik. Beraz, esplorasinoa guztiz zabalik jarritzen du.


 

 



2011/07/08

NATXITUKO LAPATXA




Leize honetara goaz berriro topografia egitera.



Hemen ahal dugu ikusi naturaren altxor hau.



2011/06/26

Hondartza-Leiza-Hondartza









Trakamañeko sauriak sendatu behar genituen eta 40ºC-kin, hondartzara joan gara. Noski, baiño gu espeleologoak gara, horregaitik Lapatxara joan gara. Bertan ezin genuen pasatu Lapatxako leizea bizitatu gabe. GPS-ko datuak hartu ditugu; argazkiak atera ditugu eta...exploratu ditugu. Katazulo iztu bat pasa dugu eta aurrera jarraitzen du. Beste egun batean 40ºC dagoenean, berriz ere Lapatxara joango gara; leizera itzuliko gara eta exploratuko dugu eta topografiatuko dugu leize berezi hau.