Mostrando entradas con la etiqueta kobaburu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kobaburu. Mostrar todas las entradas

2022/12/04

Zuluka eta Kobaburu

 


221203: Gotzon, Antua, Oskar E, Oier.

Zuluka eta Kobaburu (Aulesti). Illuntzarko alderdi honetan egon barik nenguan, eta azkenian Olabarri famosua ezagutu dot. Basarri garaua, bistan da oin dala 200 bat urtera arte, bertan aktibidade ekonomiko haundixa egon zala: eraikin nagusixak Erdi Aroko eredua daka (albuetan harrizko gorputz bi, erdixan egurra...) eta haren inguruan dagozen eraikiñen, hormen, bidien (benetako "autopistia"!) hondarrak azterketa sakon bat mereziko leukie; beste 200 urte, eta Amaiurko gaztelua bezain berdinduta geratuko dan arren... Bidian pixkat gorago dagon "paleo-itturrixa" be ikustekua da; marmita natural bi, bata bestian jarraixan, lurpetik datorren biltzen dittuezenak; bistan da basarrixa horren arrimuan egin zala. Gaiñera, albuan dagon Zulukako sarrera ikusgarrixa ikusitta ezin da eutsi antxiñako erritualak eta erabilpenak irudikatzeko tentaldixari. Leku majikua benetan.

Bueno, gu gurera: sartu gara zulora, bere garaian entzundako korrientian billa. Koban sartuta, bertan pillatutako uran antxiñako mailla ondo ikusten da; hortik aldapan gora goiaz, eta deigarrixa egin jata galerixia estrato biren arteko kontaktuan eginda dagola. Zalantzia sartu jaku, beheko estratua artifizialki "janda" ete dagon; guk desobstrukziñua egitten egon garan lekuan be, horren aztarnia argixa zan eta goixan zuzi baten markak zeguazela esango neuke (argazkixan hartuta); ez dira egun honetan ikusi doguzen bakarrak. Olabarriko familixia topatzia lortuko bagendu (1963an, GEVekuak (...) berba egin zeben) galdetzeko moduko gauzak izango litzakez: zer etaratzen zeben leza horretatik? Ola "barri" horretan zer egitten zan badakixe? Ola "zaharra" nun ete zeguan?

Gotzon eta Antua espatuliakin biharrian geratu dirazen bittartian, Oskar prospektatzera juan da, eta ni bio laginketan jardun dot. Hauxe izan da jasotakua: 4-5 Meta, 2 Lithobius, 1 Neobisium, 1 Troglohyphantes? Saguzar txiki bi be ikusi dittudaz, Rhinolophus hipposideros itxuraz; txintxilizk eta geldi, ez dira mobidu. Amaittu dotenian, gorago dagon Kobaburu billatzera abixau naiz.

Olabarriko ruinak ikusten pixkat entretenidu eta gero, gora egin dot GPSiak lagunduta (bestela zein aklarau?). Halan be, basoko "autopistak" ez dira OruxMapsian agertzen, eta pixkat nahastian ibilli naiz. Azkenian Oskar topau dot, eta bixok gora egin dogu, Koba basarrixan ruinetara eta handik basora, Kobaburu famosua billatzera. Harrittu egin gaittu, nik uste nebana baiño polittagua. Sarrerako gelan, horma-banaketa zaharrak, aztarna modernoren bat eta kalikatak ("ofizialak" eta furtiboren bat); hortik barrura, bloke eta kolada estalagmitiko artian, galeriak miatzen jardun dogu; gorakako tximinixa batek, eta blokien azpiko hutsuniak egin jakuz deigarrixen. Horman marka baltzak be, ugari. Bueltatzeko gogua geratu jaku. Bio aldetik: 1 masma oso txikixa; 1 Lithobius; 4 Quaestus; 1 Quaestus itxurakua, baiña luziagua; 1 kakalardo baltza; 1 Meta. Saguzarrak 4-5 ikusi doguz, kueban sakabanatuta; Rh. hipposideros seguraski, ez dabe zirkiñik be egin.

Hortik behera egin dogu. Handik gitxira beste bixak be batu jakuz; Zulukan zentimetro batzuk aurrera egittia lortu dabe, itxuria. Gizaburuko herriko tabernan merianda lasaixa egin dogu. 

(...)

2009/04/18

Illuntzar scanning

09-IV-18: Santi, Gotzon, Idoia, Urtza eta Oier.


Egualdi ona aprobetxauta, Illuntzarrera juan gara azkenian. Aulestian bertan GAES-eko Antoine eta Richard topau doguz, Okamikako ubegixan murgiltzera zoiazela. Han egon gara datuak trukatzen, eta eguenian lokalera etortzeko geratu dira.

Gu Lezate inguruetatik gora abixau gara, pistak enpalmatzen.

Zulukako kobara sartu gara, eta GEV-ek emondako 24 metruak hirukoiztu egin dira txoko guztiak begiratu eta gero: 3 galerixa, mendixan pendientian direkziñuan, euretako bat legorra eta beste bixak kolada labangarrixaz estalitta, eta azkenian korriente ariñakin (baiña kanporako direkziñuan). Direkziño “ona” beherutz da, pendientian direkziñuan bebai, baiña askotan gertatzen dan legez progresiñorako bide guztiak lokatz eta hondakin kapa guztixak blokeauta dagoz.


  • Kobaburura juan gara gero. Barrua topografiau eta gero, bloke arteko bide posible guztiak miatu doguz, kolada eta lokatzakin blokeauta eta haize korriente txikirik barik. Urteerarutz ostera, kobara sartu eta ezkerreko horman, laminadore bat dago haize korrientiakin; estalaktitaz blokeauta dago baiña, eta apurketa haundi xa biha rko leuke handik aurrera egitteko, halaxen laga dogu.

  • Gero Idoia, Santi eta Urtza Oinizerutz juan dira basuan zihar antxiñan lokalizautako lezia, 90 metrotakua, lokalizatzeko asmoz; Gotzon eta ni bidian azpi partetik juan gara, basuan zihar bebai, lapiazian ezer agertzen bazan be. Ez harek ez guk ez dogu ezer interesgarririk topau, I-21 izenez katalogau dogun 8 metroko kobatxo batez aparte.

Hurrengo baten begiratzeko geratu dira: Alperdo, gaur kotxia aparkau dogun pareko ubegi gaiñeko zulua (desobstruitzeko).

Ni, hiru aste gauza haundirik egin barik, neka-neka eginda bueltau naiz etxera.

2009/04/13

ATXURRA, KOBABURU ETA KARAKOSTA


Gaurkoa, lan bikoitza izan da. Lehen bizi, Atxurrara joan gara poligonal printzipala topografia bukatzeko. Orain gelditzen dana lateralak topografiatzea. Gero Iluntzarrera joan gara Olabarri eta Kobako baserrirak parajera. Han Kobaburu topatu eta katalogatu egin dogu. Berdin egin dogu Karakostako iturri koba. Sarrera bikoitzarekin bukatuta uzten dogu Astesantuko aktibitateak.