Mostrando entradas con la etiqueta URA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta URA. Mostrar todas las entradas

2013/12/28

INOSENTADA EDO EGIA???

¡¡IGO BOLUMENA ETA ENTZUN!!



131229: Ritxar, Gotzon, Unai, Josu, Antua, Iñaki, Oier.

Galarregi. Lehelengo hirurak kanpotik ibilli dira prospektatzen. Zeozer topau ei dabe baiña ez deskue ezer esan nahi izan, aluak.

Beste laurok Procelosara juan gara, instalaziñuakin puntara allegatzeko asmoz. Ez dogu lortu: montyxak amaittu jakuz, eta paretak ez ziran egokixak spitak sartzeko. Halan be, hondotik metro gitxira geratu ei gara, Josu eta Antuanen arabera.

Bio aldetik, sarreratik errekaraiñoko tramuan Ischyropsalis bat eta Lithobius bat. Errekarako bloke anabasako tranpia erretirau dot, haren inguruan zebizen Quaestus dozena bat edo harrapauta; Pseudosinellaren bat be ikusi dot, baiña ez nago seguro harrapau ete doten. Sorbalden Pausuko gelan, krustazeo txiki bat (Niphargus?) eta beste grabedade tranpa bat instalau dot.

Ez dakitt allegau garan lekutik barrura lokatz-sorpresaren bat topauko dogun (ez dau emoten), baiña hala ez bada, etxata lezia hain prozelosua be iruditzen. Iñaki eta bixok azken kabezeran geratu gara, beheraiñok jaitsi barik... eta eskerrak! Kanporakuan oso oso nekatuta amaittu dot. Azken metruak Elona quimperianak baiño polikixago igo dittudaz: eskerrak bestiei pazientzixiari eta laguntasunari be (keja bakarra be ez dot entzun –bistan da Gotzon falta zala-, eta Bernardan Pausuan babes psikologikuangaittik, eta azken potzuetan petatia jasotziangaittik).

-------------------------------------------------------------------

THE FREE DUO PROSPECTING TEAM
Gotzon eta Unai

Etxean geratu nahi ez izateak egiten ditu hauek gauzak. Unai ez zihoan Galarregira gauean Euskal Selekzioaren parrandara joan nahi zuelako. Gotzonek kristoren trankazoa zeukan. Baina larunbat goiz batean etxean geratu nahi ez.

Hasieran Ritxar ere bazetorren prospektatzera, baina gero Ereñora ez da agertu. Ez dakigu extraterrestre batzuek "abduzitu" duten edo...

Iñubija II aldean ez dago goiko aldean zereginik. Norberaren pazientzia galtzeko paraje ederra. Iñubijaren kabezera den poto erraldoia ere bisitatu dugu, eta berriro ikusi behar den ezagutzen genuen leizaren bat bisitatu.

Gure janaria "Pantera Rosa" 6 donnete.

Baina gero bideotxo hau egin dugu. Iñuzente eguneko broma ote da? Unai eta Gotzon prospektatzen ibili ordez VideoFotoshop egiten egon ote dira? Dudak duda, urtarrilaren 5ean aklaratuko da ur zarata honen misterioa, beraz ez ezazue beste planik egin!!


2011/12/30

Lezate speleo toUR!


Part: 3 Mundak Explorer, Josu, Aimar, Petrus, Martin, Iñaki

Izenburuak esaten duen bezala, UR. Turismoko urte azkeneko irteeratxo hau lau hitzetan laburtzeko, Antua eta Ritxar-rek jarri zuten pasamanosean (hasierako soka gorri dinamikoan) uretan gerriraino sartu gara, nibela oso goian zegoen eta. Hondartza, hondartza erdia da orain, Kontxako hondartza itsasgoran izango balitz bezala; eta lakua baino arinagoko erreka-eskaloietan "las cataratas de Iguazu" ezagutu ditugu. Katxondeoa, Roberren ateraldixak, bi "guien" arteko bazileoa, historieta eta flipaden hartuematea, bidean konfusio "txiki" batzuk; eta horren denaren artean, astia izan dugunean, koba ere zertxobait begiratu dugu. LEZATE "FOREBER".

Cast: como dice el título, UR (agua). Para resumir en cuatro palabras esta salida turistica de fin de año; en el primer pasamanos que pusieron Antua y Ritxar (la cuerda roja dinamica) nos hemos metido en el agua hasta la cintura, porque el nivel estaba muy alto. La playa, ahora es media playa, como si fuera la Kontxa en marea alta; y en los escalones del rio antes del sifón, hemos conocido las cataratas de Iguazu. Katxondeo, ocurrencias de Rober, vacileo entre los dos "guias", toma y daca de historietas y flipadas, unas "pequeñas" confusiones; y entre todo eso, cuando hemos tenido tiempo, también hemos mirado un poco la cueva. LEZATE "FOREBER".




2010/06/29

ARROLAKO URZULOA


Urdaibaiko Patronato eta URA agentzia eskaera, exploratu, topografiatu eta argazkiak ateratzen diogu Arrolako urzuloan (Foru).