¡¡IGO BOLUMENA ETA ENTZUN!!
131229: Ritxar, Gotzon, Unai, Josu,
Antua, Iñaki, Oier.
Galarregi. Lehelengo hirurak
kanpotik ibilli dira prospektatzen. Zeozer topau ei dabe baiña ez deskue ezer
esan nahi izan, aluak.
Beste laurok Procelosara juan gara,
instalaziñuakin puntara allegatzeko asmoz. Ez dogu lortu: montyxak amaittu
jakuz, eta paretak ez ziran egokixak spitak sartzeko. Halan be, hondotik metro
gitxira geratu ei gara, Josu eta Antuanen arabera.
Bio aldetik, sarreratik
errekaraiñoko tramuan Ischyropsalis bat eta Lithobius bat. Errekarako bloke
anabasako tranpia erretirau dot, haren inguruan zebizen Quaestus dozena bat edo
harrapauta; Pseudosinellaren bat be ikusi dot, baiña ez nago seguro harrapau
ete doten. Sorbalden Pausuko gelan, krustazeo txiki bat (Niphargus?) eta beste
grabedade tranpa bat instalau dot.
Ez dakitt allegau garan lekutik
barrura lokatz-sorpresaren bat topauko dogun (ez dau emoten), baiña hala ez
bada, etxata lezia hain prozelosua be iruditzen. Iñaki eta bixok azken
kabezeran geratu gara, beheraiñok jaitsi barik... eta eskerrak! Kanporakuan oso
oso nekatuta amaittu dot. Azken metruak Elona quimperianak baiño polikixago igo
dittudaz: eskerrak bestiei pazientzixiari eta laguntasunari be (keja bakarra be
ez dot entzun –bistan da Gotzon falta zala-, eta Bernardan Pausuan babes
psikologikuangaittik, eta azken potzuetan petatia jasotziangaittik).
-------------------------------------------------------------------
THE FREE DUO PROSPECTING TEAM
Gotzon eta Unai
Iñubija II aldean ez dago goiko aldean zereginik. Norberaren pazientzia galtzeko paraje ederra. Iñubijaren kabezera den poto erraldoia ere bisitatu dugu, eta berriro ikusi behar den ezagutzen genuen leizaren bat bisitatu.
Gure janaria "Pantera Rosa" 6 donnete.
Baina gero bideotxo hau egin dugu. Iñuzente eguneko broma ote da? Unai eta Gotzon prospektatzen ibili ordez VideoFotoshop egiten egon ote dira? Dudak duda, urtarrilaren 5ean aklaratuko da ur zarata honen misterioa, beraz ez ezazue beste planik egin!!
-------------------------------------------------------------------
THE FREE DUO PROSPECTING TEAM
Gotzon eta Unai
Etxean geratu nahi ez izateak egiten ditu hauek gauzak. Unai ez zihoan Galarregira gauean Euskal Selekzioaren parrandara joan nahi zuelako. Gotzonek kristoren trankazoa zeukan. Baina larunbat goiz batean etxean geratu nahi ez.
Hasieran Ritxar ere bazetorren prospektatzera, baina gero Ereñora ez da agertu. Ez dakigu extraterrestre batzuek "abduzitu" duten edo...
Iñubija II aldean ez dago goiko aldean zereginik. Norberaren pazientzia galtzeko paraje ederra. Iñubijaren kabezera den poto erraldoia ere bisitatu dugu, eta berriro ikusi behar den ezagutzen genuen leizaren bat bisitatu.
Gure janaria "Pantera Rosa" 6 donnete.
Baina gero bideotxo hau egin dugu. Iñuzente eguneko broma ote da? Unai eta Gotzon prospektatzen ibili ordez VideoFotoshop egiten egon ote dira? Dudak duda, urtarrilaren 5ean aklaratuko da ur zarata honen misterioa, beraz ez ezazue beste planik egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario