2011/10/30

Foruko Arrobiko Kobazuloa

Arrobiko arduraduneei langileei, AGIRI taldea eta ADES-eko laguntzarekin Foruko Atxa arrobian lanak egin dakoan, zulo berri bat agertu zan. Hemen ahal duzue ikusi nolakoa den koba-leizea. Eskerrak eman nahi dizkigu errestasunak eman diguteneei exploratzeko.






















2011/10/29

Iñubija I, sokak berreskuratzen

2011-X-29: Gotzon, Idoia, Oier.

Iñubija I-era brikolaje biharrak egin (Sevillako eskaladia desinstalau) eta izardi pizkat botatzera. Barrura bidian, Meandrito Putitora doian pasamanua kendu dot (ez genduan erabiltzen, eta galtzeko aukeria emoten dau).

Aste osuan zihar garuna kaltzifikauta moduan izan dot, goizeroko rutina barrixari (Niko eskolara eruan eta ekarri, eta eguardixan barriro eruan) egin ezinda.Gaiñera bihar “intelektualari” larregi ekin detsatelako edo, deskonektatzeko premiña gogorra sentitzen neban, burua gauzez hustutzeko biharra. Fisikoki nekatzekua bebai, baiña gehixago zan burukua. Horregaittik, ez etortzeko zorixan egon banaiz be, azkenian ahalegiña eginda sartu naiz, bai, kobara. ¡Eta eskerrak! oiñ askoz be hobeto nago-eta.

Eguardirako urten egin bihar nebalako (Guraso Barrixen Azpitaldeko gauzak) 3 ordu ta erdi inguru egon naiz bakarrik eta 9.00ak aldian sartu naiz zuluan, bakarrik. Poliki juan naiz, nere martxan, entrenatzeko asmotan; 11.00ak inguruan kopaua egittera geldittu naiz Zisternan, eta orduantxe harrapau nabe Gotzon eta Idoiak. Eurak Sevillarutz hartu dabenian, nik Amildegi alderutz sartu naiz,bidia pizkat gogoratzeko; urtiak ez garala handik ibilli... Gero kanporutz. Eta nekatu, nekatu naiz: asko igartzen dot azken urteko ritmo bajada hau.

Bidian zihar, betiko paso laberintikuetan bide alternatibuetan sartu naiz pizkat, baiña asko ez: batetik izaera alperrekua naizelako; eta bestetik... ¡galeria barrixak agertzeko “arriskua” dagolako! (eta hala, beste esploraziño bat zabalik izango genduke...).

Behiñ etxian, dutxa bero-berua asko gozatu dot; ¡eta ez hotzak nengualako! Ez bada eze, Esmeitxuko sektoreko errekia esploratzen genguazela pasau neban hotz ikaragarrixekin gogoratu naizelako. Uste dot sekulan ez dotela pasau horrenbesteko hotzik. Baiña... ¡orduan amaittu ziran nere negueroko katarruak!