2021/04/06

Intruso bat Lezaten

2021-4-2  Aitor, Zutoia, Santi 
 
Mailuaren osin gaineko koladatik gora igota haitz artetik doan arrakalan zehar Mozkorti gelaren goiko aldera heldu naiz, “zaldizkoaren pasoa” igaro ondoren. Horrela deitzen da arrakala ixten trabes dagoen haitza: haren gainera igo behar da, zaldi gainera bezala, aurrera jarraitzeko. Atzerago zetozen Aitor eta Zutoia. Gelaren burura heltzean sentsazio deserosoa izan dut, Mozkorti gelaren azpian, beste aldean, norbait egon balitz bezala. 
“Nor dago hor?” Galdetu dut
Ez dut izan susto makala erantzuna jaso dudanean: “Nor jagok hor?” 
Intrusoaren etxekotasun ezohikoak asaldatu nau, hika hitz egiten baitzidan: “Neuk galdetu dut lehenago. Nor zara?”
Eta hark erantzun: “Lehenengo neuk galdetu deuat. Nor haiz?
Susmo txarra hartu dut: “Zer egiten duzu zuk koba honetan?”  
Eta hark: “Zer egiten dok heuk koba honetan?” 
Solaskidearen tonuak berotu nau: “Kokoloa ez bazara erantzun behingoz!” 
Eta hark: “Memelo hutsa ez bahaiz erantzun berehala!”
Haserretu egin naiz eta ukabila altxatu diot: “Horra banoa muturra berotuko dizut” 
Eta hark: “Horra banojoak muturra eta belarriak berotuko deuataz nik”  
Orduan bai sutu naizela benetan: “Oraintxe aterako dizut mihia ipurditik, potrozorria halakoa” 
Baina hura kikiltzen ez: “Eta nik aterako deuat mihia ipurzulotik, eta potroak ahotik, putakumea!”
 
                                                Mozkorti gelaburuan intrusoari oihuka

Azkenean heldu dira Aitor eta Zutoia ni nengoen lekura. Aitorrek galdetu dit: “Aita, zertan zabiltza?” Azaldu diot intrusoa zegoela Gelaren beste aldean, eta hara jaitsita epelak eman behar nizkiola. 
Aitorrek orduan: “Baina aita, hori guztia oihartzuna baino ez da”   
“Bai zera, zagoz isilik” esan diot. 
Eta une hartan, gelaren bestaldetik: “Hago isilik heu!” 
Bat batean buruak jira bat egin dit:  Aitor zuzen egon ote zitekeen? Kontuz eta mutututa jaitsi naiz Mozkorti gelara. Inork ez zuen ezer esaten. Eta, izan ere, han ez zegoen inor. 
Aitorrek eta Zutoiak errukiz begiratu didate. Lotsatuta jarraitu dut handik aurrera. Jentilen gelara heldu garenean, hango Jentil nagusiari irribarre maltzur zabala nabaritu diot aurpegian.

 

2021/04/04

Otoixon

 

210403: Mariano, Gotzon, Antua, Xabi, Oier.

Otoixon (Ispaster), katalogo biharretan. Bete barik dagozen fitxak osatzeko, Antuanek gidatuta, inguru honetako hainbeste lezatatik pasau gara. Ni euretako bittan sartu naiz bio lagiñak hartzera:

  • IS-080 Talaija II (...): 1 Meta, 2 Lithobius, 1 Oxychillus, 2-3 masma txiki. Xabik ez zeban ondiok ezagutzen (esplorau genduanian, bera hasi barrixa zan eta ez zan jaitsi), eta barruraiñok ikuskatzeko aprobetxau dogu. Gotzonen esanetan, fondoko estratuan zabaldutako gelan barik, jarraipena lehenagoko diaklasian ertzian egon leike; desob bihar nahikua, baiña, haize korrientia 0 dagon leku baterako...

  • IS-116 Mentxaka Ganekoa (...): 3 Meta, 2 masma txiki, 2 Quaestus, 2 Oxychillus. Leza ikusgarrixa, bloke montoi natural (?) baten azpixan zabaltzen dana, zabala, politta, sakona. Bere garaian desob bihar nahikua egindakua. Bertan dagon haize korrientiak kanpoko rezirkulaziño batena dirudi, baiña hor ibilli dira bestiak, errebisau ta errebisau (nik lehenago urten bihar izan dot).

Zulo gehixagotatik be pasau gara, baiña neuk GIS kontuetan nahikua berde nabillela eta, renseignementuak eurei eskatu (katalogoko akats edo nahaste batzuk be zuzentzeko aprobetxau dabe...).

2021/04/01

Iruroin eta Xoxoarte


  210401: Oier.

Gaur bestiak Aurtenetxera -yuyu- beraz nik Burumendiko lagunei deittu. Talde bittan banatuta, batetik Zapa + Txeru ibilli dira (ez galdetu neri nundik!) eta bestetik Unai, Txikiñe, Joseba eta ni, Burgaña mendi inguruan, Iruroinetik Deba ibaira isurtzen daben sisteman. Leku ikusgarrixa benetan, betidanik atentziñua deittu nau Astigarrabixa inguruak baiña gaur arte ez naiz speleo planian bertan ibilli. Talaixa honen iraganari buruz espekulatzen (espeleometristak/pintturazaliak? bardulo/karistiuak? Tritium Tuboricum? Burgaña toponimuan etimologiak?) lehelengo Iruroin aldian oin dala 8 urte zabaldutako lezia ikustera sartu gara. Hain zulo barrixetan normala izaten dan legez, hormak lur soltia dira; eta falta dan lur guztia, azpiko sistemia buxatzen dago. Halan be, bertatik sartuta (10 bat mtako potzua) erdi maillan kare harrixa agertzen da (inguru guztiko lurrazalian agerixan ez dagona). Behin jaitsitta, 4 x 3 x 2 mtako gelatxo baten gagoz, eta hortik behera jarraitzen daben 3 paso txiki. Disoluziño forma tipikuak, zerra-hagiñez beteta, zorrotz-zorrotzak. Pausuak miatuta, estuak dira baiña beherutz jarraitzen dabe, batez be puntu batian; baiña estua da eta gorputza asko bigurrittu biharko litzake hortik aurrera egitteko, hankaz aurrera. Unai eta bixok, gaur ez genguazen horretarako, batez be haize korrientia 2/10 baiño ez zala ikusittia. Hortxe geratu da beraz; 20 urte barru etorriko dirazenak begiratzen badabe, seguraski urak lur gehixago mobiduta izango dau, eta igual aurreratzia errezago. Bio lagin batzuk jaso dittudaz, danak masmak: 3 Meta menardi, 2 masma ertain, eta 2 masma oso oso txiki.

Ostian, Burgaña menditxo honen bestekaldera jo dogu, Agarre basarrittik aurrera eginda Xoxoarteko parajian zabaltzen dan hobi ikusgarrira. Bere garaian Leizarpek eta FUEk begiratuta (txarto ulertu ez badot), bertan 4 spit topau doguz; txarto kokatuta, baiña ondiok erabiltzeko moduan. Beraz, hurrengo baten, apropos etortzia mereziko dau, ezagutzen dana errebisatzeko eta egon leikezen jarraipen posibliak aztertzeko (galerixa oso altua da). Igual egunen baten Xoxoarte-Iruroin trabesia subakuatikua egin ahal izateko!

Eguna amaitzeko, talde bixak bat egin dogu eta jatekua konpartiduta bazkari itxurosua egin dogu Olatz aldian, sagardau, pattar, kafe, zigarro eta guzti. Halan bai bizi!