Bizimodu familiarrak halabeharrez etxera lotu nauenez, Armintxe ondoan bizitzeak baditu abantailak eta asteburu euritsu hau sistema hidrologikoaren portaera behatzeko baliatu dut. Oraingoan (zorionez) trop pleina ez da aktibatu, baina ohi bezala, behaketak datu interesgarriak biltzeko balio digu. Izan ere, Armintxeko anomaliaren eragile nagusia (hondakin artifiziala) kenduta, bertako uholdeetan zeresan handia dute bailaran naturalki pilatutako materialek eta haien saturazio mailak, drainatze bideen efizientzia baldintzatzen duten neurrian. Horrenbestez, prezipitazioen eta ubideen betetze/hustutze erritmoak erkatzeak, sistemaren portaeraren gaineko informazio interesgarria ematen digu, bai uholde-errejimenaren gainean, baita prebisioak egiteko aukerari buruz ere.
Armintxe (Lekeitio) eta Ziñua/Jentiletxeta (Mutriku).
Egun euritsu batzuen ostean (atzo eta bart bereziki), speleo eguna gure etxe ondoko limnigrafo publikoaren irakurketarekin hasi da, noski. Datu serie interesgarria biltzen ari gara, (...).
Gaurko jardun printzipalari buruz, ostera, bere garaian Morkaikoko-Leizarpe (ML) taldekoek emandako pista baten atzetik abiatu gara.(...) 2015 eta 2017 urteetako udaberri aldean, lagun hauek saguzar koloniatxo baten presentzia egiaztatu zuten ME-005 Ziñuako Leizean (...); pendiente genuen zulo hori ezagutzea, eta kolonia hauen egoera ikustea.
Horretarako, orain bertako zonaren ardura duen Burumendi taldeko Josu Zapak lagundu gaitu. Eta, dakienarekin ibiltzearen abantailak, Zapak baieztatu digu aurreko ikustaldi batzuetan (urtaroa zehazteko pendiente), saguzar taldea ez zutela haitzulo horietan aurkitu, ondoko beste batean baino. Horretara, Jentiletxeta inguruan katalogatuak dituzten zortzi zuloak banan-banan ikustea pentsatu dugu, une honetako "saguzargazkia" hartze aldera.
Lehenik, Jentiletxeta I, II eta III dauden lautadatxotik pasatu eta Burumendikoek saguzarrak ikusitako beste 3 zuloak ikuskatu ditugu. Zulo txikiak dira benetan, sakonera eta iluntasun gutxikoak; arraroa dirudi bertan horrelako saguzar multzo bat aurkitzea, baina Zapak ez du zalantzarik eta horrela izango zen. Izan ere, leku oso lasaia dirudi (bisita gutxi, I, II eta III zuloen aldean) eta saguzarrendako hori garrantzitsua da. Baina gaur behintzat, bizpahiru ale solte eta bakarti baino ez ditugu ikusi (Rh. hipposideros, itxuraz).
Jarraian, MLekoen erreferentziako zuloetarantz abiatu gara. Lehenik, objektibo nagusia ikuskatu dugu: ME-005 Ziñuako Leizea, alegia (...). Bertan, Burumendikoek esan bezala, ez dugu kolonia handi haren aztarnarik ikusi. MLekoen topoa eskutan, ustez txoko guztiak miatu ditugu, azken arrakala barne (2017-V-09an argazkian jasotako 11 aleena), eta ez dugu lau saguzar baino ikusi; gutxienez bi espezieetakoak, hori bai. Haietako bi esnatu egin dira, eta Petterson saguzargailu berriarekin Rh. ferrumequinum eta Rh. hipposideros zirela baieztatu ahal izan dugu (grabazioak biak batera harrapatu ditu). Kanporako bidean, bio lagin batzuk jaso ditugu: Meta menardi 1, armiarma txiki 1, eta Oxychillus 1.
Bertan geundela aprobetxatuz, ME-006 Ziñuako Kobatxoa ere ikusi dugu (...); saguzarrik ez bertan.
Itzuleran I, II eta IIIetan eginiko ikustaldi bizkor banarekin amaitu dugu: lehenengo bietan alerik ez, eta hirugarrenean 4, Rh. hipposideros itxuraz.
Hemendik aurrera grabazioak egiten joango garenez, Granollerseko Natur Zientzien Museoaren datu-bilketa eta prozesatze sarean parte hartzeko aukera inbestigatu beharko dugu.
Egun produktibo honek lehen genekiena baieztatu digu: horrelako lanak egiteko lagunik onenak, tokian tokiko espeleologoak izaten direla. Ordu bitan 8 kobazulo miatzea ez baita marka txikia! Eskerrikasko Zapa, estimatua dago zure laguntza.
Armintxe. Azken orduetan egin duen
eguraldiarekin (plubiometriarekin erkatu) hona hemen gaur eskola
ondoko trop-pleinean eginiko ikustaldiaren emaitzak.
Esan behar da, beste hainbat ikustalditan izandako emaitza negatiboaren ostean (errejistratuta dugun
azken aktibazioa 190201ean izan zen), ez nuela espero oraindik
trop-pleinaren aktibazioa. Zentzu horretan gure XXXXXk
aurrea hartu dit, eta gaur goizeko 07:55etarako alerta emana zuen.
Baina XXXXXk arrazoi (ez da alferrik
geografo profesionala!): 12:30etan bertaratu naizenerako, trop pleina
karga bete-betean zegoen; tamalez, ezin izan ditut erkatu futbol
zelai ondoko ubidearen igoera, eta trop-pleinaren aktibazioa.
Irudi nahikotxo hartu ditut (argazki
fijoak eta bideoak), erreferentzia puntuak zainduta, orduak pasatu
ahala konparaketak egin ahal izateko. Komentatzeko modukoak:
"Megalito" berriaren
inguruan, uste nuen bezala, uren aterabideak mugitu dira: gutxienez
sei punto desberdinetik ateratzen ziren, zeinetatik lau lehengo kota
berean zeuden baina ezker-eskuinera mugituak (hormigoizko zapata
saihestuz) eta bi... lehen baino 20-30 zm gorago. Hau da larriena,
jakina, susmarazten baitigu koba barruan posible dela, "ontzi
komunikatu" efektuaren bidez, urek ere beste horrenbeste
-gutxienez- igo izana. Eta beraz, lehen lehen azpian hartzen zituen
grabatuez gain (III zonako guztiak), agian orain arte libratu diren
"Zaldi Bakartia" eta, are, "Panelaren Gela"koak
ere ukituak izan daitezkeela. Barruan lanean ari den Bizkaiko Foru
Aldundiko taldeak ezarritako limnigrafoek argituko dute hori; baita,
bistan denez, ur lokaztuak horman eta grabatuetan utzitako markek.
"Ojimetroaren" arabera,
une honetan trop-pleinetik 70-90 litro/segunduko ateratzen ziren.
Megalitoaren aurreko erreten zabalak ere ezin hartzekoa, eta
gutxiago metro batzuen buruan zabalera normaleko erretenak. Eskolen
sarrera ondoko bideetan eta estolderiaren inguruan putzu zabalak
agertzen ziren, hobien inguruan.
Futbol zelai ondoko ubideari
buruz, beteta agertzen zen; eta eraikinen ondoko arketan (burdin
sarez itxitako horretan) ura ateratzen ari zen goiko leihatilatik.
Definitiboki, arketa horren egitura inbestigatu beharko dugu Antua.
Skate pistan, berriz, ez zen ur
pilaketarik; hau ere nire prebisioen kontra.
Bigarren ikustaldia egitera bertaratu
naizenean, 15:10ak ziren. Uraren irteera-mailari dagokionez ez dut
alderik ikusi; bai ostera uraren presioan (txikiagoa) eta
"kalitatean" (gardenagoa). Bidean enbaltsatutako ura ere
gutxiago zen. Futbol zelaiko ubidearen maila, berriz, eguerdiko
berdina zen; arketako leihatilatik kanpora zetorren ura ere,
berdintsua zen.
Une horretan, Lekeitioko Udaleko
pertsona bi ere aurkitu ditut (eguerdian sare sozialetara bota dudan
bideoaren eraginez, imajinatzen dut): Brigada Burua, eta Abel Iriondo
zinegotzia eta Hirigintza Komisioaren partaidea. Berbetan aritu gara;
eta Udal langile hauen aldetik -betiko legez- disposizio ona aurkitu
badut ere, zenbait gauza argi geratu zaizkit:
Udalak ez daki gauza handirik
Armintxeko arazo hidrologikoari buruz, ezta "megalitoaren"
interbentzioaren ezaugarriei buruz ere. Arraroa egin zait eze, Unzuetak
botatako azken erantzunean (ikus beheko txostena), obraren enkargatua Udala zela espreski
adierazi zuen.
Lekeitioko Udalarendako, arazo hau
ur kañeria baten leherketa, errepideen asfaltatua edo herriko
argiteriaren aberia baten maila berean dago. Edo ez dira jabetzen
jokoan dagoenaren garrantziaz (txarra), edo jabetzen dira, baina ez
zaie inporta (txarrago).
Dena den, beti bezala, ADES-en
informazioa instituzioen esku dagoela gogoratu diegu, gure
kolaborazio osoa eskainiz eta obra honekin egin den hankasartzeak
egin baino lehen, gurekin kontsultatzeko gonbitea eginez.
Oraindik hirugarrengo ikustaldi bat
egin dut, 19:20etan. Ordurako, trop-pleineko puntuetatik bakarra
aurkitu dut aktibo (beherengoa, lehen urpean zegoen bat). Bidean
enbaltsatutako ura jada desagertua zen, estolderiak xurgatua;
sedimentu askotxo pilatuta, hare tipokoa. Eta futbol zelaiko ubidean
uraren maila metro erdi beherago zegoen; eta arketako leihatilatik ez
zen urik irtetzen.
Horrenbestean amaitu da gaurko
ikustaldia. Orain (21:00ak) atertu du, eta gauean zehar ere ez dago
euririk emanda; bihar ostera bai, egun osoan. Eta begira jarraituko
dugu.
Uraren portaera aurreikusteko
zailtasunei buruz:
Urr 3ko ikustaldiaren aurreko
egunetan ez du euri jasa bereziki handirik egin; bai ostera
konstantziaz, inguruko lur geruzak saturatzeko beste. Horretara, urr
2-3 gauean euriaren intentsitatea pixka bat handitu denean (ez
gehiegi, esan bezala: uholderik ez da izan herrian), Armintxe
barruko ur mailak gora egin du.
Ikusten nabilenez, zaila da uraren
portaera aurreikustea parametro asko gure kontroletik kanpo
daudelako (eta hori bertan gaudela; zer esanik ez, Foru Aldundiaren
enkarguz Armintxeko hidrogeologia aztertzeko ardura duen CNR
Madrileko (!) enpresarendako...). Plubiometria neurri baten
kontrolatzen dugu bakarrik (neurketa estazioena), baina euri-jasek
ez dute beti kokapen zehatz berdina izaten, eta Armintxeren arro
hidrografikoak zabalera handia du; bestalde, akuiferoaren saturazio
mailak ere eragina du, modu limitatuan baino monitorizatu ezin
dezakeguna (futbol zelai ondoko ubidea?); koba guztiz esploratu
barik egoteak, bistan da, ez du laguntzen; irteera buxatzen duten
hondakinen ezaugarriak ere ez ditugu ezagutzen...
201004: Oier.
8:50etan ikustaldia. Trop-pleina
inaktibo. Urak (eta umeek; baina batez ere atzoko urak) mugitutako
20-25 harri dezimetriko egin berriko erretenean; ez badira hortik
kentzen, estolderian amaituko dute. Futbol zelaiko ubidearen ur-maila
nabarmen jeitsi da, 80-90 bat zm. Hobiak eskuineko adarretik baino ez
du urik hartzen, 600-700 bat zl/s (ezkerreko adarra, arketatik
datorrena alegia, lehor dago).
Goizean zehar euria eta ostarteak izan
dira (herrian noski; arro hidrografikoaren buruetan ez dakit), eta
eguerdian euri sendoagoa. 16:00ak aldean bertaratu naiz, eta futbol
zelai ondoko ubidea hutsik aurkitu dut.
Hurrengo orduetan prezipitazioa bai,
baina mm gutxi emanda dagoenez, honenbestean amaitzen dut ikustaldia.
****
Bestalde, uda honetan obra honetako
arazoei buruzko balorazio hau aurkeztu nien Lekeitioko Udalari,
Bizkaiko Foru Aldundiari eta URA Agentziari, besteak beste asteburu honetan gertatu dena gertatu zitekeela abisatuz; oraindik ez dut
erantzunik jaso. Asteburu honetan gertatutakoaren garrantziaz
jabetzeko balio duenez, hementxe publikatuko dut.
Lamiñen Sisteman (Amoroto), GGUN entseguak egitten; injekziñua
puntu bittan eginda, gaillua neurketan laga dogu eta kantidadiak,
denporak, kurbak eta beste emaitzak jasoko doguz trazado frogen
prozeduria fintze aldera.
Bittartian, Atxurra-Atxamonte aldian prospektatzeko aprobetxau
dogu. Kastillo Errekan sorpresia hartu dogu, haitzuluan sarreria 3000
bat kgtako harri bloke batek zarratuta aurkitzian; gaiñetik
pasatzeko aukeria dago, harrixan atzetik sartuta, baiña ezegonkor
egongo da seguraski; hurrengo euri denporetan gertatzen dana ikusi
bihar.
Gero, Atxurrako jentiakin barriketaldi baten ostian (...), lehendik katalogautako Pepetxuak
ikusi doguz. Eta GEV-eko katalogoko beste leza horren billa (argi
indar linea azpikua) genbizela, ez dogu topau baiña bai ostera beste
pare bat. Ni etxera etorri biharra nekan, baiña gero jakin dot
emaitza pozgarrixa etorri dala (...). Arratsaldian COVID19 pandemiangaittiko itxialdi dekretua etorri
da; beraz, aste batzutan explo kilikagarri honekin
amestiakinkonformau biharko gara!
Datozen orduetako prebisiñua kontuan hartuta, asteburuon mereziko dau Armintxeko ur-errejimena hurretik jarraitzia. Ikusittakua artikulu honetan esegikot, eguneraketa modura.
190725 arratsaldeko truxala, Kapilduiko radarrian. Via Arturo Aldekoa.
EGUNERAKETA 190728 15:00
Egun eder honekin, monitorizaziño honi amaieria emongo detsagu, zorixonez emaitza negatibuakin. Harañegun ekaitza Amorototik pasau zan, baiña Lekitton sartu barik. Batetik suerte hori izan dogula, eta bestetik mendiko lurrak siku egotian, amortiguadore efektua egin dabela... erruleta errusiarran jokaldi honetan Armintxeko grabauak salbau dira. Ikusiko dogu zer gertatzen dan hurrengo katu sakakadan...
EGUNERAKETA 190727 23:41
Gaurko egunian, barriz, eurixak zatixa leunaguak izan dira, eta egun erdixan aterrune haundixak. Hori dala eta, goizeko 8:30etan eta 23:00etan baiño ez dot neurtu, eta emaitza bera: negatibo. Ubidian, ur arrastorik ez. Harritzekua, baiña pozgarrixa -kontuan hartuta pasa dan orduetan Amoroton eta Mutrikun izandako ufalak-.
EGUNERAKETA 190726 - 23:45
15:20etan eta 20:38etan, negatibo (ubide artifiziala hutsik). Bistan da mendixa oso siku dagola, eta urari eusten dabillela.
190726: Oier.
Controlando niveles de saturacion en Armintxe. Coincidiendo con las grandes precipitaciones de las ultimas horas, estoy registrando el estado de los "limnigrafos publicos", a saber:
- Cauce/aliviadero artificial: indica la saturacion de los niveles activos de la cueva.
- Pista de skate: indica que el nivel de agua ha subido unos 3 metros respecto del nivel anterior.
- Reventon del "trop plein": indica otros 3 m aprox. de subida. Corresponde con el alcance del rio interior de un nivel de 13 m sobre el nivel del mar (siendo su nivel normal de 5 m s n m).
- Puerta actual de entrada. Indica 13 m mas de subida. Corresponde con un nivel de 26 m s n m.
De momento, las dos medidas tomadas ayer (20:30) y hoy (07:45) son negativas: ayer llovio muy fuerte, pero poco tiempo. Y ha llovido toda la noche, pero poco intensamente. En este juego de la ruleta rusa, de momento los dioses acompañan a la Diputacion.
Gaurkuakin,
neguan zihar Info7 irratiko “Kale Gorria” irratsaiuan egindako kolaboraziño
txortia amaittu dogu. Guztira 11 elkarrizketa izan dira, 15 bat minutukuak, eta
bakotxian gai monografiko bat hartu dogu gure #speleo mundu ezezagun hau pixka
bat dibulgatzeko. Hamen dagoz irratsaiuak entzungai:
Atxurran (Berriatua). AMET-eko Martinekin
batera, bertan Joseba eta Diego arkeologuen taldiakin batu gara. Helburua batez
be Martinek kobazuluan egitturian idea orokorra egittia izan da, geroko
azterketa geologiko sakona prestatzeko. Gure aldetik, bertako eginbiharren
nundik-norako posibliei bueltak emon detsaguz: topo, geo, bio, arkeo, briko...
Badakagu urtetxo batzutarako, bai.
Lehelengo, beheko sarreran egitten
dabizen zundaketak azaldu deskuez. Saguzarren hesittik kanpora, hiru. Ulertu dotenangaittik,
kanporengo bixak antzuak izan dira, baiña antxiñan beheko sarrera hau tapauta egon
zala jakitzeko balixo izan dabe; hirugarrenian, barriz, (sarrerako-sigi-sagia
ziharkatzen daben arko naturalan azpixan) kanpaleku esporadiko baten aztarnak
topau dittuez (silexezko tresnak, okria, sutegi txiki bat), hau da, goittik
jaitsittako gizaki “komando” txiki bat, beheko galeria illunetan egun batzu
pasatu zittuana... zertarako? Faszinantia.
Hortik, goiko pisora egin dogu “yonkixen
pasabidetik”. Arkeologuak abisau deskue saguzarrak goixan zebizela, eta hortxe
ikusi doguz lehelenguak, hegan (goizeko 9:30ak ingurua zan). Goiko sarrerara allegau
garanian, hango dibertikuluan dozena batzuk ikusi doguz; batzuk burdinsaretik
sartu-urtenian bebai. Goiko aztarnategixa azaldu deskue, Martinek bere ondorixo
probisionalak etaratzen zittuan bittartian. Itxuraz, pasabidiak estutzen
dittuezen espeleotemen eta gizakixan okupaziñuan datak erkatzetik informaziño
oso interesgarrixa etorri leike. Adibidez: goiko indusketen atzeko gelara
pasatzeko leihatillan; edo pintturen galerixetatik azken tramora pasatzeko
pasabide altua...
Gero, laminadorietatik galerixa nagusira
segidu dogu; ibilbidian zihar kokuak harrapau dittudaz, eta goiko alderaegindako eskaladak identifikau ezinda ibilli gara: hórrek be topografian jaso
barik dagoz, eta halan gatxa egitten da bereiztia zer dagon begiratuta eta zer
ez; eta somatzen dan haize korriente klaruakin... sistematikoki begiratu eta
topo egin biharra dago, jasota dakagun planta sinplia osatuta (planta
multipliak, alzaduak, kortiak, toki batzutan 3D erara...).
Behiñ pintturen lekuan (ni neu
estraiñekotz), harrigarrixa da Bikainen zaldixa ze ondo ikusten dan; bandalo ondarrutarren
graffitixan ondo-onduan dago gaiñera. Gaiñontzeko irudixak ikustia benetan
gatxa da “profanuondako”: Iñakin bisontien gelakuak, eta zer esanik ez
Antxietakuak ikusi zittuezenak, beheko pintada modernuen artian. Imajinatzen
dot sektore honetan andamixo instalaziñuak banan-banan egin biharko doguzela,
eta zati bat estudixau ahala hurrengora mobidu, bestela tonelada bateko
montajia geratuko jaku.
Erdiko pasabidetik jaitsi, eta beheko sarrerako
indusketaraiñok itzuli gara; nik neuk orduan ospa egin dot, biharrera
bueltatzeko prisaka, baiña Unai han geratu da; ez dakitt ezer gehixago egin
daben.
Bio aldetik: linyphiidae, Lithobius,
Quaestus. Saguzar gehixenak goiko sarrerako indusketa lekuan zeguazen, esna, eta
barruko galerixetan zihar banakako batzu be ikusi doguz.
Lekubaso-ra (Zeberio) hurbildu gara, karst txiki honetako urak aztertzeko asmoarekin. Salinometroaren bidez, zenbait azterketa egin ditugu. Gehienbat, salinitatea, tenperatura eta konduktibitatea aztertu ditugu, baina bi kasu garrantzitsuenetan (Surjentzia nagusian eta sumidero nagusian -Hatxondo-) kaudalak ere neurtu ditugu.
Hurrengokoak izan dira aztertutako lekuak:
Surjentzia nagusia.
Surjentzia txikia.
Argiñeta alboko urzulo nagusia.
Argiñeta alboko urzulo txikia (honek ematen du antzinako kolektore batek utzitako kanala erabiltzen duela).
Dolina handiko urzuloa.
Hatxondorako bidean dagoen aporte nagusia (kobazulo erraldoi derrunbatu bat dela ematen du).
Dolina batean dagoen urzuloa.
Hatxondo (sumidero nagusia).
Hatxondoko bukaerarekin bat egingo lukeen aportea.
Surjentzia txikiarekin erlazionaturiko urzuloa.
Azterketa hauen bidez, ikusi dugu ezagutzen ditugun urzuloak ez zirela nahikoak iturriak zuen kaudala azaltzeko, beraz, akuiferoa ere husten zegoela suposatu dugu.
Honetaz aparte, formalki katalogatu barik zeuden zuloak katalogatu ditugu, eta dolina handian 10 bat metroko leza interesgarria aurkitu. Bueltatu beharko gara.
Javik 2016 urtean karst txiki baino interesgarri honen katalogoa eta argitalpen txiki bat egingo dugula agindu dit. Blog hau testigu!
URTARRILAK 3, Gotzon, Antua, Oier, Idoia, Javi, Josu eta Iñaki.
Urteko lehen zapatu honetan Gandarara joan gara, hidrologiagailuekin zenbait neurketa egiteko kolektore honetan (108 km osatzen dituen galeria sarearekin, ez dela gutxi).
Kolektorearen bi adar nagusiak neurtu ditugu: emaitza probisionalak, 260-300 litro/segundu lehenengoak (gehien ezagutzen den sektorea) eta 1100 litro/segundu bigarrenak (sektore garrantzitsuena eta guztiz ezezaguna). Oier-ek ere, bioespeleologia lagin bilketan jardun du, eta emaitza pozgarriekin gainera.
Baina gauza hauek gutxiengoak izan dira, izan ere egun polita bizi izan baitugu gaur Espeleologiaren Himalaia den Alto Asón-eko bailara honetan.
Eta gainera, konpainia ezin honean, Patrick Degouve (http://karstexplo.fr/blog/) eta Peter Smith (http://matienzocaves.org.uk/page1.htm) espeleologo handiekin. A zer sorpresa, etxean azken honen liburu bat daukadala gogoratu dudanean!
***
150103:
Patrick Degouve, Peter Smith, Javi, Gotzon, Idoia, Josu, Iñaki, Antua, Oier.
La Gandara
(Kantabria), EEE-n aparatuekin neurri hidrologikuak hartzera (aforuak,
tenperaturak...). Aukera parebakua Gotzonek hainbestetan eta hainbestetan
goretsittako eskualdeko zuluei trazia hartzeko; benetan be, galerixen
dimentsiñuak inpresionatzeko modukuak dira. Gaiñera, ohore haundixa izan da
Patrick deskubritzaille eta esploratzailliakin jardutia, etorkizunian
gogoratuko dan pertsonia, Sandrine emaztiakin batera. Bestalde, gaurkuan Peter
hurreratu jaku Matienzotik; Ason alboko eskualde horretan aspaldittik
esploraziñua daroien inglesak be interesauta ei dagoz hango sistemetan mota
honetako frogak egitteko... Elkarlan interesgarrixa gaurkua, beraz.
Gaur egin
dogun ibilbidia ez da iñundik iñora gogorra izan (500 bat metro erreken
bilguneraiñok, 120 kilometro dittuan kueba batian...), baiña erakustaldi modura
lagin esanguratsua izan da. Beste lagin mota batian, biologikuan, ni neuriakin
ibilli naiz: bestiak neurrixak hartzen ziharduela zera harrapau dot nik; errekako
aporte txikixetan: 7 bat Trichoniscoides?, miriapodo zuri 1; han bertan,
ittogin baten azpiko potzuan, Scutigera itxurako 1, baiña zurixa eta oso
txikixa (0,5 mm zabal, 3 mm luze); Lithobius itxurako bat be ikusi dot, baiña
iges egin desta; gorutzkuan, sarrera azpiko gelan, Meta menardi 1 eta Meta
bourneti 1.
Etxerutzkuan,
Patrickek euren bordara gonbidatu gaittu, guk ezetz eta ezetz jardun arren
(jente larregi etxe txikirako). Bertan ezagutu dogu Sandrine, eta Gotzonen
komentarixuei erreparauta pizkat bildurtuta genguazen arren (gitxienez ogrua
zala pentsau zeikian), emakume atsegin eta maitagarrixa begittandu jata!
141213: Gotzon, Iñaki “Kobero”,
Javi Moreno, Martin “Lagiñas” (AMET), Josu Granja, Carlos Pellon (GUM), Oier.
Torca del Carlistara argazki + geo
+ topo + bio + historia biharretan jardutera. Egun gitxi gogoratzen dittudaz
gaurkua besain produktibuak (neuretako behintzat).
Mendixan gora, Martiñek
dolomia/kareharrixan arteko jokuan hainbeste argibide emon deskuz (disco ibiza
dolomia). Behin tontorrian, Gotzonek eta Javik instalau eta gero jaitsi gara. Sarrerako
kanpalekuan 11:30etan genguazen danok. Han talde bittan banatu gara: Josu,
Gotzon eta Iñaki argazki biharretara aurreratu dira; nik ez dittudaz gehixago
ikusi.
Atzetik, Javi, Martin eta neu juan
gara, helburu hirukotxakin: Martiñeri ikusketa geologikuan laguntzia, Carlos
Prieton enkarguz bio-tranpak instalatzia eta Pozalaguako ertzan enkaje
topografiko zihetza egittia. Halan, sarrerako kanpalekutik “Jon Arana” gelako W
paretetik zihar abixau gara; bide osuan zihar, dolomia/kareharrixan egitturen
ikusketan eta lagin bilketan jardun dau Martiñek (sakela politto kargau dau!),
eta Javi eta bixok Distoxakin tiro eta tiro. SW ertzeko “adarretara” allegau gara,
ezagutzen ez neban sektoria: politta, ur aktibidade nabarmenakin, lokatza eta
formaziño ugarikin. Lehelengo N adarrian egon gara –hantxe instalau dogu gaurko
bio tranpa bakarra, “sakakortxo” eszentrikuan onduan-; S adarreko plazatxora
juan gara gero. Pozalagua motako igeltsu-itxurako formakuntzen lagiñak be hartu
dittu Martiñek, eta “mitikrizaziño” (?) prozesua azaldu desku; buztin lagiñak be
hartu dittu. Hor jo deskuez 13:30ak, nik urtetzeko ordua. Sarrerako gelan S
paretan zihar juan gara, beraz (pieza bakarreko laja ikusgarrixa, ez dago argi
estratifikaziñoz edo fallian eragiñez) eta estuasunera allegatzian eurak
bestiekin biltzera juan dira, eta ni kanporutz.
14:30ak inguruan hasi dot gorako
bidia. Ederra izan da: neu bakarrik Gela Haundixian, ipurtargi bakarrakin
(nahitta erabilli dot minimuan, aintzindarixen sentsaziñuekin bat egittiarren).
Ederra aldia croll barrixakin: pasa dan hillian putak pasau nittuan, 3tik 2ttan
hagiñak ez zestelako sokia oratzen; oinguan, barriz, pedalkada bakotxakin
ederto gora. Etara kontuak, bide erdixan paradatxo bat egin dotela gela
erraldoi illunan erdixan argixa emetau eta ahobetez kantuan jarduteko (“Belatxa”,
Queheillen erara baiña tono grabietan, gelian oihartzunakin sintonian). Bizkor
allegau naiz gora (ez Pellonen 12 minututan, baiña tira) eta nekatu be tamañuan.
Aranzadi Gela, 1958ko topografia lanetan. Ezkerretik eskumara: belauniko, Garbayo eta Pellon; tente, Lopez de Munain eta Herrero. Argazkia: GUM.
15:30etan kotxian nenguan. Kultur
Etxia topatzia pizkat kostau jata, baiña 16:30etan hantxe topau dittudaz Rafa
Arriola zinegotzixa eta Carlos Pellon historikua (GUM). Elkarrizketia egin ahal
izateko gela elegantia laga deskue, berogaillu eta guzti, eta hantxe egon gara
ixa 3 ordu barriketan. Topo orijinala ekarri dau, rollo baten bilduta: baitta
berau egitteko erabillittako “eclímetrua” (gaurko klinometrua), altimetrua,
brujulia eta tabla logaritmikua be, danak “vintage” zorruetan sartuta;
ADES-ekuen partez Urdaibaiko Koben Kataloguan ale bat oparittu detsat, ilusiño
haundiz hartu dabena –GUM-ekuak eskualdeko hainbat koba esploratu zittuezen-.
Beste taldekidiak be Torcatik
jaitsi diranian, topaketa intergenerazionala burutu dogu Kultur Etxian bertan. Momentu
hunkigarrixena 1958ko eta 2014ko topografo-buruak (Javi eta Carlos) datuak
konpartitzen hasi diranekua izan da, ordenagailluan topo tridimensionalak
ikusten, oin dala ixa 60 urte ikuskatutako haize-puntua komentatzen... Gaiñera
itxura danez hau ez da topaketa puntual honetan geratuko, Javi, Rafa Arriola
eta Pellon Carlistari buruzko argitalpen eta jardunaldixetan partehartzeko
adosten entzun dittudaz eta...
Egun biribilla atzokua, bai: gaur
bertara bueltatzekuak ziran Javi eta Diego Dulanto, azken topo detalliak
hartzera eta bio-tranpa gehixago jartzera.
IÑAKI:
Argazkien taldearen informe labur moduan hurrengokoa esan dezaket: Karlistaren trokan argazkiak ateratzeko falta ziren zonak erretratatu ditu Josu Granja maisuak, Gotzon eta bion laguntzaz. Besteak beste, zutabe erraldoia, alboko-galeria alturen panoramikia eta gela nagusiaren bigarren zabaluneko zenbait bista.
Batzutan aspertu garen arren (pazientzia gutxikoak gara), oso ondo pasatu dugu eta leize ikusgarri hau hobeto ezagutzeko balio izan digu. Orain bakarrik geratzen da "Aranzadi" edo "sala Record" erretratatzea.
Martinekin oso ondo pasatu dugu, plazer bat izan da bere historiak eta geologiari buruzko kontuak entzutea. Ea hurrengo batean ere elkartzen garen, berak esan bezala, Karlistaren troka ez da leiza bat DESPROPOSITO bat da.