160622: Unai, Oier.
Atxurran (Berriatua). AMET-eko Martinekin
batera, bertan Joseba eta Diego arkeologuen taldiakin batu gara. Helburua batez
be Martinek kobazuluan egitturian idea orokorra egittia izan da, geroko
azterketa geologiko sakona prestatzeko. Gure aldetik, bertako eginbiharren
nundik-norako posibliei bueltak emon detsaguz: topo, geo, bio, arkeo, briko...
Badakagu urtetxo batzutarako, bai.
Lehelengo, beheko sarreran egitten
dabizen zundaketak azaldu deskuez. Saguzarren hesittik kanpora, hiru. Ulertu dotenangaittik,
kanporengo bixak antzuak izan dira, baiña antxiñan beheko sarrera hau tapauta egon
zala jakitzeko balixo izan dabe; hirugarrenian, barriz, (sarrerako-sigi-sagia
ziharkatzen daben arko naturalan azpixan) kanpaleku esporadiko baten aztarnak
topau dittuez (silexezko tresnak, okria, sutegi txiki bat), hau da, goittik
jaitsittako gizaki “komando” txiki bat, beheko galeria illunetan egun batzu
pasatu zittuana... zertarako? Faszinantia.
Hortik, goiko pisora egin dogu “yonkixen
pasabidetik”. Arkeologuak abisau deskue saguzarrak goixan zebizela, eta hortxe
ikusi doguz lehelenguak, hegan (goizeko 9:30ak ingurua zan). Goiko sarrerara allegau
garanian, hango dibertikuluan dozena batzuk ikusi doguz; batzuk burdinsaretik
sartu-urtenian bebai. Goiko aztarnategixa azaldu deskue, Martinek bere ondorixo
probisionalak etaratzen zittuan bittartian. Itxuraz, pasabidiak estutzen
dittuezen espeleotemen eta gizakixan okupaziñuan datak erkatzetik informaziño
oso interesgarrixa etorri leike. Adibidez: goiko indusketen atzeko gelara
pasatzeko leihatillan; edo pintturen galerixetatik azken tramora pasatzeko
pasabide altua...
Behiñ pintturen lekuan (ni neu
estraiñekotz), harrigarrixa da Bikainen zaldixa ze ondo ikusten dan; bandalo ondarrutarren
graffitixan ondo-onduan dago gaiñera. Gaiñontzeko irudixak ikustia benetan
gatxa da “profanuondako”: Iñakin bisontien gelakuak, eta zer esanik ez
Antxietakuak ikusi zittuezenak, beheko pintada modernuen artian. Imajinatzen
dot sektore honetan andamixo instalaziñuak banan-banan egin biharko doguzela,
eta zati bat estudixau ahala hurrengora mobidu, bestela tonelada bateko
montajia geratuko jaku.
Erdiko pasabidetik jaitsi, eta beheko sarrerako
indusketaraiñok itzuli gara; nik neuk orduan ospa egin dot, biharrera
bueltatzeko prisaka, baiña Unai han geratu da; ez dakitt ezer gehixago egin
daben.
Bio aldetik: linyphiidae, Lithobius,
Quaestus. Saguzar gehixenak goiko sarrerako indusketa lekuan zeguazen, esna, eta
barruko galerixetan zihar banakako batzu be ikusi doguz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario