160618: Oier.
Zatika (Ispaster), Gana inguruko hatxerixia
miatzera.
160521-ian begiratutako eremuan (jotako
eukalipto basua) barrenetik hasitta, NE norabidian lineak egitten hasi naiz,
hau da, nibeleko kurben sentiduan Otoioko pistarutz. Karaitz askoko lekua da,
bittarte askokin, eta eskarpe haundixekin (10-15 metrotako pare bat horma garbi
bai). Behetik gora, 3-4 juan-etorri egin dittudaz beheko piñu-basuan luzeran; NE-ragorutz
txaria asko trinkotzen zan (udia da, ez da hor ibiltzeko sasoi onena) eta neri
adoria amaittu jata. Tarte horretan ez dot katalogatzeko moduko ezertxo be
ikusi, ezta XX miserable bat be. Auzokuak argi esan zesten, halan be, hatxeri
horretan zulo bat zeguala: ez dot topau, ala ikusi dittudazen
miniarrakala-haizerik-bakuei buruz zebizen? (zelan beti esaten detsegun zulo
txikixak be interesatzen jakuzela...). Ez dakitt.
Nik begiratu doten eremu horretan gora bideraiñoko
tartia (NW) begiratzeko pendiente geratu da; terrenua aldatu egitten da hor,
hatxa ez dago hain bistan eta lur eta landara gehixago dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario