2018/09/30

ADES Espeleologia Elkartea: DANA esploratzen dogu



180930: Antua, Oier.

Gizaburun, Lariz inguruko bidegorrixan Oskar E-k seiñalatutako pare bat ubegi ikustera. Lehelengo ikustaldi bat egin dogu, eta bai horixe. Katalogau eta topografiau biharko dira:
  • Lehelengua, harriz egindako arketa baten honduan, katazulo agoniko xamarra da, ostian Kastillo Errekako itxuran aurrera segitzen dabena. Haize korrientia, Beaufort-Etxebarria eskalan “0” da; hain zuzen be, bertan egon leikezen gasak neurtzia mereziko leukela pentsau dogu. Galerixia estua da, baiña praktikablia; gune batzutan bueltia emoteko aukeria be badago; azken tramuan Antua sartu da bakarrik, eta ulertu detsatenangaittik, estuasun baten amaitzen dana, nasaitzen bihar nahikotxo emongo leukiana.
  • Bigarrena, mota barrenian dagon leza txiki bat da. Honek ba daka haize pixkat (BE-1, sarreran) eta hortik aurrera galerixa zabaltxuaguan perpendikularra hartzen ei dau (ni neu ez naiz sartu, sarreria estuegixa). Itxuraz, goiko kamiño baztarrian tapauta dagon kueba txikixakin zerikusixa izan leike.
Ostian, presan erropak ederto garbittu doguz eta, zelan ez, bertan dagon errejistrua (presia garbitzekua) barrutik zelan dan ikusteko aprobetxau dogu. XVIII-ko injenieria obra ederra!

2018/09/17

EEL komunikaziño praktikia




180916: Esther (GAES), Ruben eta Joxe (Takomano), Txabilo (GEMA), Oier.

EEL Komunikaziño Taldian praktikia La Andubian (Tertanga). Nicola probau dogu lehelengo, eta gero Tedra. Barruko taldekuak sarreratik 20 minutura dagon gela haundixian instalau doguz; kanpoko taldekuak, errepide inguruan. Txabilo komandantia ez da oso pozik geratu; baiña bestion arabera, balantzia positibua izan da: sistema bixekin komunikau dogu, nahiz eta soiñu kalidadia eskasa izan. Arazo probablienak: ez doguz norabide paraleluetan ipiñi (hurrenguan kanpuan beste norabide bat saiatu; barruan ez dago aldatzeko aukerarik); eta barruko zein kanpoko antenak lur ez oso hezian ipiñi bihar izan doguzela (hurrenguan zoru hobia topatzen saiatu; eta bustitzeko ura eruan). Nere ustez, gaur egindako aprobiak urrixan bertan egingo dogun simulakruan fiñago ibiltzeko balixoko desku, eta sorosliei ganorazko komunikaziño sistemia bermatzeko. Dana dala, Txabilo Aragoneko simulakrora juatekotan da, eurengandik ikasteko; ondo etorriko da.