Mostrando entradas con la etiqueta urregarai. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta urregarai. Mostrar todas las entradas

2022/07/04

Zapola-Atxerre


 220703: Antua, Oier.

Zapola-Urregarai (Markina-Xemein). Antua eta bere laguntzaile guztiak alde batetik, eta ni 4 bat metrotako distantzian mantenduta, prospekzio egun ederra eman dugu UB zonaldeko urreizti eta pagadi zoragarrietan zehar. Lapiaz ikusgarri eta ia birjina batean -gutar gutxi ibili izan dira hemendik-, katalogatutako bizpahiru erreferentzia lokalizatzen eta dokumentatzen eman dugu goiza. 

Lehenengoa, gure katalogoko UB-105 erreferentzia izan da, Zapolan. Vaciado artificial, guerra civil?,de un estrato arcilloso con una potencia de 1,4 m. longitud 3 m., profundidad 5 m. e inclinación 40 grados Coordenadas son validas las que aparecen en el drive, hemos sacado fotos.

Bigarrena berria da, leize txiki bat, Zapolan hau ere. (...) m. Boca de 2 X 1. Pozo vertical natural de 6 m.cuya base esta colmatada de clastos calizos y tierra, acaba en una pequeña salita de 3 X 3. Muchos huesos y lo damos por finiquitada. Hay fotos.

Hirugarrena, Atxerreko parajean, Jaurlaritzako dokumentaziotik ateratako erreferentzia bat. Kostata aurkitu dugu, baina azkenean agertu da: hiru meatze galeria, kanporako hiru irteerarekin, ikusgarria benetan; ur pixka batekin, mundutik aparte gustura bizi izateko lekua! (...) m. Pequeña explotación minera. Galeria de unos 30 m. con dos bocas que dan a un pozo vertical de unos 7 m. que requiere hierros. En el exterior ruinas de una pequeña construcción casi seguro relacionada con la mina. Alguna foto pero habrá que volver para completar la ficha y revisar bien la zona.

2019/09/17

Urregarai inguruan

 190914: Ibon, Petrus, Gotzon, Idurre, Oskar Sin Fin, Antua, Tomas, Oier.

Txepetxabixen (Markina-Xemein). Umia eta bixok bestiak begiratzera juan gara (geroko bazkarixan preliminare modura) baiña azkenian leza barruan amaittu dogu, harrixak karriatzen. Pertsona asko giñanez, "kadenetia" osatuta erritmo bizkorra ipiñi da (batzutan kanpokuak ez giñan gai barrutik zetorren harri ufala kudeatzeko!). Pare bat orduan, 300-400 kg artian etara doguz, eta potzu kabezera bat geratu da bistan; puntakuak esan dabenez, hortik beherako jarraibidia garbixagua eta seguruagua dirudi. Hurrengo saiorako!

Ostian, Santa Eufemiako zelaixan bazkari gozua, eta girua be ederra.

Tartian (ez dakat oso argi ze unetan), Xabi, Oskar Bonbero eta beste batzuk prospekziñuan eta esploraziñuan jardun dabe: katalogau bako zulo barrixa (Jesuittena ete?), hurrenguan esploratzeko + ermittako pistako zulua explorauta.









2019/02/25

Urregarai





190224: Antua, Oier.

Urregarai (Markina-Xemein / Aulesti). Markina-Xemeindik etorri jakuzen erreferentzia batzuei helduta, “Prailekoba”n billa ibilli gara: (...) Sektore horretan badakagu erreferentzia bat, UB-44, Gotzonek eta Antuanek egindako prospekziño saio baten hartuta. Koordenadak Albertok seiñalatutako lekuakin bat datozen arren, Antuanek gogoratzen dabenangaittik, leza bertikal txiki bat zan. Gotzoneri deskribapen zehatzagua eskatuko detsagu, baiña a priori ez dirudi Praillekobia izan leikianik.

Hain zuzen be, gaur lehelengo UB-44 hori lokalizatzia pentsau dogu, gero han inguruan bueltaka begiratzen segitzeko. Kotxien aparkalekutik, kotia mantenduta, Santa Eufemia ermittian E aldeko hegixan zihar juan gara, Larruzetik gora datorren bidian sakonuneraiñok allegauta. Han ibilli gara bueltaka, ordu ta erditxo bat, baiña markautako puntuan (...) ez dogu lortu UB-44a lokalizatzerik lortu. Bestela be, ez dogu topau koba katalogablerik: lapiaz oso zabala da, dana arrakalaz beteta, eta baltzune asko ikusten badira be, gero bertaratzerakuan ez dake bape desarrollorik. Bentajia: baso garbi xamarra da, sasirik bakua, eta errez ibilli leike gora eta behera.

Lehelengo, terrenuan fraktura batekin bat datorren depresiño-lerro bat jarraittu dogu: badira hiru edo lau leku, lerrokatuak, kanpoko ibiltari baten begixetan “leza haundixak” dirudixenak; behiñ barrura jaitsitta, ostera, ez dake desarrollorik. Hortik aparte, dozenaka bittarte artian begiratuta, “Praillekobia” izan leikezen beste zulo txiki bi bakarrik topau doguz, XX kodigua emongo detsagunak:
  • XX1: zuhaitz-ipurdi batzuen artian zabaldutako depresiñua, pare bat metro sakon, eta beste horrenbesteko desarrolloduna. Hondua, lurrez blokeauta.(...)
  • XX2: lapiaz-arrakala baten amaieran, 3 bat m sartzen dan meandro itxurako galeriatxo bat, estuasun baten ostian segitzen dabena; baiña harri batek ez dau soiñurik etaratzen, eta haize korrienterik be ez daka. Koordenadak: (...)
Zona horretatik, Santa Eufemia ermittarutz igo eta “pertsonen bidetik” bajatu gara, gaurko ekittaldixa amaittuta.

Etxera allegautakuan, Alberto Unamunok bialdutako info gehixago topau dot: (...) Hurrengo ekittaldixan kontuan hartzekuak. Gu, betiko moduan, zuluak katalogatzen segiduko dogu; baiña gatxa izango da topatzen doguzen zuluetakoren bat Praillekobia dan jakitzia.

2014/08/08

Osolo aurrera doa

Part.: Iñaki, Jon Ander, Ritxar eta Josu

Batzuentzako lehenengo aldia, beste batzuentzako hirugarren aldia. Denok helburu garbi batekin Osolora, puntako desobstrukzioa zabaltzea. Argi dago kobazulo honek duen gauzarik bereziena, urpeko metro bateko buzeoa dela. Baina... benetan ikusgarria da bestaldean zer zabaltzen den. Zelako tunelak! .... lokatzez beteak noski, hau Lea-Artibai da.

30 minutuko martxa eta gero, desobstrukziora heldu ginen. Zuzenean magia kolpe bat, eta bidea ia zabalik. Ez da haizerik nabari. Josu ahalegintzen da pasatzen, gorputz erdia pasatu duenean, ezin ditut hankak mugitu, eta Iñakik tiraka ateratzen du zulotik. Hiru-lau harri kendu, mailuarekin garbitu eta barrura berriro. Oraingoan bai, Josu lehenengo eta atzetik Iñaki pasatzen dira.

Bestaldean galeria zabaltzen da! Ez hasieran bezalakoa, baina hiru inkognita berri ditugu: eztuasuna pasa eta berehala, putzu txiki bat jaisteko, eta gorantz oposizioan tramo bat igota, desobstrukzio posible bat eta eskalada luze bat. Kasu guztietan soka behar da, eta beraz ez daukagu jarraitzerik.

Ez da aste bat pasako, Osolora bueltatu aurretik. Topoa egitera behintzat derrigorrez bueltatu beharko gara.

2014/03/09

neguko eguzkia

HOR DAGO... ITXAROTEN

140308: Mariano, Santi, Iñaki, Unai, Josu, Idoia, Gotzon, Oier.

Markina-Xemeinen prospekziñuan, Urregarai-Bedartzandi zonan.

Lehelengo, Arrate basarriko Eusebiokin (...) egon gara. Honek bere terrenuetako lau lekuren barri emon desku:
1.      Sakonzulo izeneko solora juan gara lehelengo. Dolinia da, eta haren ertzian (mendixan kontrapendientian), bi katazulo erakutsi deskuz. Txikixak dira, jarraipenakin baiña impracticable desobstruidu barik; haize korrienterik ez. Euren onduan, lurrazalian, zulotxo bertikal bat; Eusebion esanetan, euri haundixetan zulo horretatik urak urtetzen dau. Argazkixak eta GPS hartuta, kodigua emonda.
2.      Etxeaurre izeneko soluan, beste dolina bat; han zulo bi. Barreneko aldian, freskera bat arrakala baten, interes espeleologiko barik. Dolinan aldapan goiko aldian, barriz, kueba horizontal katalogablia. Kodigua emon detsagu, baiña ez genkan materialik ondo begiratzeko; batzu kasko barik sartu dira, halan be (kaskarreko onak hartuta) eta txikixa dala dirudi. Sarrerako argazkixa eta GPS hartuta.
3.      Kamiñotik gorako piñu basuan leza haundi bat dago; bueltaka ibilli gara, baiña ez dogu topau. Eusebiokin barriro saiatuko gara.

Txepexabixe basarrixari buruz:
·         Saldu aurretik bertan bizi izandako gizona, Luis (...) (lokalizatuta).
·         Gero Gotzonek, bere aldetik prospekziñuan zebixala, Txepexabixen oin bizi dan gizona topau dau. Gaixakin interesa daka (Gotzoneri ADES-ek aspaldi desobstruidutako zulo puzkari bat erakutsi detsa -bideokua-) eta inguruko kobei buruzko informaziñua eskatu desku.

Gero, Kobakogane inguruan 1996xan esplorautako zuluen billa abixau gara. Hiru lezak lokalizau doguz (11, 13 eta 14?) sarrerako argazkixak, eta GPS hartuta, eta lehelengo bixen krokisa. Koba horizontala ez dogu topau. Kobakogane 14 berresploratu biharko da, topo barrixa egittiaz gain gaur egungo teknikekin zeozer gehixago agertu leikialako.

Eremu izugarrixa eta oso ederra da, bertigo pizkat emoten dau hamen begiratzeko falta dan guztia irudikatziak.

2014/02/22

Osoloko Kobaue Ez Da Amaitzen Oraindik!

Part: Antua, Ritxar, Gotzon, Martin, Unai

Halako martxan Ades guztiak pasatuko du burua Osoloko sifoitik. Antuak ekipatu beharrean utzi zuen pasamanos bat karamelo bat izatea suertatu da, eta sala eta galeria berriak erakutsi dizkigu azkenean Osolok. Topoa ikusi beharko dugu denok orain, kobaren topoa eginda geratu bait da, eta argazki batzuk eta bideo "interesante" batzuk ere atera bait ditugu...

Osoloko sifoi famatuak (ia famatuago egin da sifoia koba baino eta) hasieran beldurra ematen du, baina pasa ahala joaten da ikara. Ia engantxatu ere egiten du!

Gela haundi batera heltzen da burua uretatik atera ahala, esker oneko gela haundi batera. Eskuinetara errekan gora joaten da, Laurent buru belarri dabilen bigarren sifoira. Han daude galeria handiak, han daude Burniakoak esploratzen egon ziren lekuak, eta hara joan dira Gotzon, Antua eta Ritxar. Ezkerretara, desobstruitutako paso estu bat, sala batera ematen duena ekipatu beharreko ranpa-pasamanos batekin. Hara joan dira Unai eta Martin eta ekipamendu ekipoa. Hormak kaltzita kristal txikizko loraz pintaturik daude. Oso polita da, Osolo polita da.

Unai pasamanosa ekipatzen hasi da eta nahita edo nahi barik (ez dakigu) Sistema 3/4 Monty ibiltzea erabaki du. Azkeneko ekipazioan Sistema Medio Monty zen. Vamos avanzando.

Ekipatutako beste ranpatxo bat eta gero, beste putzutxo bat jeistea etorri da. Martinek ekipatzen praktikatu nahi du. This is the moment!

Eta gero, Galerie! entzun du Unaik goitik, eta han jeitsi da, eta han joan dira aurrera, gora eta behera, estu eta zabal, sala eta meandro. Unaien Ondarruko euskera erdi bizkaitartutakoa erderazko hitz solte eta frantsesezko hitzekin nahasten da galeriaren hormetan. "Galerie!" dio Martinek. "La Galerie!"

Osoloko Kobauak pertsona txarrak egiten ditu. Barrurantza txupatuko balu bezala, esplorazale gazteak erotzen ditu. Ya ez dira inoren zain egoten, egoismoa nagusi da. Remordimentuak eta errietak etorriko dira gero, arrazoizkoak. Baina Osolorena da errua. Baina hurrengoan, ez dago G-52ko galeria erdian buelta egin zutenekoa bezalakorik, ya no nos va a esperar ni Mari Tere!

Sala polit batean eskalada argi bat dago egiteko, eta horregatik sokak utzi dira. Ezkerretara beste fraktura bat ere ikusi dugu ez dakiguna jeitsita dagoen edo ez. Erdi nahastuta gaude. Topoak aklaratuko dizkigu ideiak!


Hain interesgarria ez den arren, aipatu behar da GEV-eko "Cueva de Basaibar" aurkituta geratu dela. Etxebarriko bideko bidegorrian bertan dago, merenderotxo batekin eta Ama Birjina batekin lore batzuekin.

Hurrengoa zer da? Mmmm... Galarregi?....

AL OTRO LADO


Ralentizó su respiración; era cada vez más lenta, profunda, casi teatralizada, y de golpe, se sumergió y desapareció por aquel charco de agua marrón. Zer egongo da beste aldean?, galdetzen genion gure buruari, joder, zer egongo da hor barruan? Unos segundos más tarde, Antua volvía a aparecer con esa sonrisa de muñeco diabólico. Muchos habían llegado hasta aquel sifón de Markina, exploradores del ADES  y del GEV, y estoy convencido de que se excitaron al ver la galería de la entrada, esas coladas agazapadas en una esquina y el pequeño túnel freático, y al llegar al pochingo, antes de dar media vuelta, tuvo que haber también algún insulto, seguro. Sin embargo, si hubiesen alargado el pie y se hubiesen estirado todo lo largo que es uno, habrían notado la burbuja de aire, el otro lado.





Pasar el sifón de Osolo es sólo un momento, una breve eternidad de barro y agua opaca, y después vuelves a respirar. Unaik esan zidan Markinako erraiak ia esploratu gabe daudela, oraindik behintzat Koba barruan, espeleoko hasiberrioi eskalada pendientea tokatu zitzaigun eta hor joan ginen, pozik, poztasunez urduri. Osolo podría describirse como dos oscuros tentáculos. Gotzon, Richar y Antua siguieron el de la derecha sumergidos en una nube de marlboro (o lucky?) y nosotros el de la izquierda. Y son tentáculos porque Osolo te succiona con ventosas de barro, se te pega al cuerpo y al descendedor y al final ya no sabes qué es roca y qué es fango. En cualquier caso, como ya ha explicado Unai, encontramos una nueva extremidad subterránea. Estaba al final de la sala inclinada, cuando la calcita cristalizada de las paredes ya no es tan brillante y las katiuskas se te hunden en el suelo. Berak ondo azaldu duen moduan, horrela joan ginen gu, galerie! ohiuka, sala erraldoiegiak ikusten, pixkat exageratuak agian, pixkat baino ez, eta gure espeleo audio-aero-metria eskasa frogatuz, baina pozik, hori bai. Egoistak be izan ginen, territorio virgen ikusteak eragiten duen eromenaz gaixorik.



Y nuestro tentáculo se acabó, como no, con un meandro imposible. Pero ya son casi 500m de topo y un par de incógnitas por revisar. Todo un mundo al otro lado.