2014/08/08

Osolo aurrera doa

Part.: Iñaki, Jon Ander, Ritxar eta Josu

Batzuentzako lehenengo aldia, beste batzuentzako hirugarren aldia. Denok helburu garbi batekin Osolora, puntako desobstrukzioa zabaltzea. Argi dago kobazulo honek duen gauzarik bereziena, urpeko metro bateko buzeoa dela. Baina... benetan ikusgarria da bestaldean zer zabaltzen den. Zelako tunelak! .... lokatzez beteak noski, hau Lea-Artibai da.

30 minutuko martxa eta gero, desobstrukziora heldu ginen. Zuzenean magia kolpe bat, eta bidea ia zabalik. Ez da haizerik nabari. Josu ahalegintzen da pasatzen, gorputz erdia pasatu duenean, ezin ditut hankak mugitu, eta Iñakik tiraka ateratzen du zulotik. Hiru-lau harri kendu, mailuarekin garbitu eta barrura berriro. Oraingoan bai, Josu lehenengo eta atzetik Iñaki pasatzen dira.

Bestaldean galeria zabaltzen da! Ez hasieran bezalakoa, baina hiru inkognita berri ditugu: eztuasuna pasa eta berehala, putzu txiki bat jaisteko, eta gorantz oposizioan tramo bat igota, desobstrukzio posible bat eta eskalada luze bat. Kasu guztietan soka behar da, eta beraz ez daukagu jarraitzerik.

Ez da aste bat pasako, Osolora bueltatu aurretik. Topoa egitera behintzat derrigorrez bueltatu beharko gara.

No hay comentarios: