2014/08/03

G-048ko haizian billa

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjHUNB9E-rOPdx9XL8QcdgumzoIu7SNpp4lOrzILdwOXdgjZlF5YQ21HL3fuPLgjRq_X9lA1ofZQBI21KalU_35Mv_bGEKacFxInqjR7Nc9Wchi0a77vLVEzuazP6WhrLSTjZQpUWoBFcc/s1600/i%C3%B1ubija+II+31-7-14+(1).jpg


140802: Gotzon, Antua, Iñaki, Martin, Idoia, Oier.

G-048ra, aurreko baten Gotzonek eta Antuanek haize asko urtetzen ziharduala ikusi ostian. Kontua neguko sasoiakin konparatzia izan da, eta ia haizian itturri garbixagorik ikusten dan.

Lehelengo ubidian behera egin dogu, errekan beherako sifoia ikusteko. Ez dago alde haundirik, ur gitxiago bai, baiña progresiño bidia harribolekin blokeauta.

Errekan gora, ubidia jarraittu dogu lehelengo. Katazulo ostian, eskaladiakin hasi gara baiña behiñ erdira allegauta, amaitzia erabagi dogu: tetxua bistan zeguan, eta haize korrienterik ez. Galerixan gora segiduta, barriz, puntu baten haize korriente nabarmena urtetzen somatu dogu. Blokiak kendu ostian, 3 bat metro jaistia lortu dogu, tximinixa estutik, eta gero sektore honetako haizia meandro estu batetik datorrela ikusi dogu, behetik gora. Triskantza haundixa egin barik ezin danez jarraittu, bertan gelditzia erabagi dogu. Batzu Laminiturriko gelara igo dira, ezagutzera eta jarraipen posibliak ikuskatzera. Itxura danez, ezingo dogu asko be gehixago egin hamen; sarrerako haize korriente haundixorren jatorri garbirik ez dagonez, filtraziño txikixen suma bat izan leikiala dirudi.

Bio: de visu hartutako Lithobius (2, eta 1en arrastuak), Quaestus (1, eta 2ren arrastuak), danak ubidietako terraza legorretan; 4 Ischyropsalis, trichoniscoides? 1 (30 bat metroko sakoneran, %2-ko argixa).

Ipazterko Elizaldian zeozer pikau dogu, eta nik hanka egin dot etxera; bestiak Otoio aldian prospektatzera juan dirala uste dot.

No hay comentarios: