2014/08/15

Oibar



140815: Niko, Oier.

Oibarko Lamiñen Zulora, grabedade tranpa bat instalatzera. Harrigarrixa izan da: umiakin behetik sartu eta goittik urtetzeko asmuekin juan naiz, baiña koban zihar galduta ibilli naiz. Ez nekan goguan hain laberintikua zanik: ez dot ezagutu aurretik etorri izan naizenetan ikusittako lekuetatik bakarra bez. Egixa esan, umia bakarrik ez lagatziarren ez naiz sartu galeria guztiak miatzera, eta haize korrientiari zorrotz jarraitzera, baiña... esandako moduan, haitzulo barri-barri baten nenguala emoten zeban, zenbat ur korronte desbardin? Eta zenbat gela eta kortozirkuito. Lokalian dagon topografixia berrikusteko gogua etorri jata, eta biharbada bertopografiatzeko be: praktikatzeko leku politta izan leike.

Tranpia “Potzu Baltzeko” gurutzetik hurre ipiñi dot (potzu baltza = hondakin illunak honduan dekantauta dagozelako), gorutzko norabidian (ez naiz gogoratzen ezk edo esk aldeko bidetik). Gaur ipiñittako tranpen errejistro bat eruaten hasiko naiz, ez ahaztutzeko.

Juan-etorrixan zihar, saguzar habixa bat lokalizau dogu (7-8 kume) eta ale heldu bi hegan. De visu hartu doguzenak: 3 Lithobius, masma 1, perretxiko 1, marraskillo zapal 1 (danak galeria aktibuen inguruko horma eta terrazetan, illuntasuna %100), Gyas titanus 1 (sarreran, %80).

No hay comentarios: