2014/08/11

Pasau gaittuk ba (beste aldera)




140811: Ritxar, Martin, Josu, Oier.

Osolo, espatula biharrakin segitzera (ez naiz kapaza esateko ze sektoretan, gaur estrainekotz “bestaldera” pasauta...). Espatula-teknikuak ez dira gaurko biharrakin oso pozik geratu (4 kolpe izan dira, uste dot, eta 2 alperrik galduta). Gaur pasatzeko esperantzia ezin izan dogu gauzatu, baiña halan be gutako liraiñenak hurrengo galerixan burua sartu ahal izan dabe, jarraipen argixa ikusitta.

Nik nere aldetik atoian juan naiz, eta konforme. Nere interes nagusixa hasierako sifoia pasatzia zan, eta egin dot (6 bidar, zehazki). Zoragarrixa bertako sentsaziñua, ezin da berbetan ipiñi: espeleourpekari batek igartzen daben limbo agoniko hori une batez bizitzia... nahiz eta metro bat aurrerago urteeria dagola jakin, azpixan zagozela barrua be zimurtu.

Bio aldetik, grabedade tranpa txiki bat ipiñi dot “Lokatz Itsaskorran Pausuan”; karnatia, platano-azukre-garixa.

Nik uste nebana baiño gehixago dago hamen egitteko. Zelako haundixa dan... zelako laberintua, Urregarai-Bedartzandi mendi moltzoko haitzulorik haundiña.

No hay comentarios: