Gotzonek, Ganarun Gaterin (behiaren gateraren) beste aldean zer zegoen argitu gabe ez zuen buelta egin nahi. Eta egia esan, horrekin behintzat pozik egon gaitezke, gatera pasa bait dugu, eta atzean dagoena argitu.
Oierrek, bere koko-mamarro tranpaz armaturik, Alozako "armiarmus titanus"ak batu nahi zituen, guk esan bait genion "espezialki abundanteak" zirela Alozan. Hori ere lortu du (berak azalduko digu). Ez dakigu Alozako Zuloa "Biotopo Protegido" izendatuko dugun ala ez.
...
Josuk, Gotzonek bezala, Alozako misterioa argitu nahi zuen, eta bide batez Unaiek urte betez eman zion txapa amaitu. Egia esan desobstrukzioaren elementu klabea izan da Josu, leku oso txarrean oso lan ona eginez. Berak azalduko digu, zer zegoen Ganarun Gaterin beste aldean.
"3. kolpea eta gero, eztuasuneko ezker pareta osorik erori da. Listo! Zabalik! Gotzonek deseskonbratu, eta barrura sartu naiz mailuarekin retoke bat ematera. Faltarik ere ez du egin. Pasa eztuasuna, eta jarraian beste bat, baina pasatu zitekeena eta... meandro bat! 30m inguru luze eta 2m-ko alturakoa. Honen ondoren 3m-ko desfonde bat, 15m-ko tximenea batekin gainean (hurrengorako eskalada). Desfondea destrepatu eta berriro gatera batera, haizearen kontran. Oraingoan arrakala eztu eta oker batetik aldapa behera. Jarraian 5m-ko putzu bat. Gotzon jaitsi da. Eta... THE END. Pelikula bukatu da, arrakala impenetrable batetik doalarik haizea. Ez dago zer eginik.
Gure esperantza guztiak eskaladan geratu dira, baina ez dago haizerik."
...
Unaiek, beste alde batetik, Gorozikako mendien barrenera sartzeko azkenengo baza zela jakinda, gogor kolaboratu du baina Gatera ezin izan du pasatu. Josu eta Gotzon pasa ahal izan dira. Unai, Gateraren sarreran geratu da, iluntasunean, esploradore-topografiadore bien zain. Ahal den beranduen bueltatu zitezen desiatzen zebilen, baina ez dute gehiegirik tardatu.
"Amatxu Re" esan du Josuk.
"Kauen dios" pentsatu du Unaiek. Amaitu zaizkio Unairi Gorozika barrura sartu ahal izateko ideak. Hau ez da Ispaster edo Illuntzar, ez daude dolinak nonnahi...
Esan dute, eskalada bat dagoela egiteko, baina lekuak ez omen du asko prometitzen.
Egia esan, hasiko ginake poesia pixkat egiten mendi, erreka eta lur barruko misterioei buruz, Aloza eta Ondarroa-Berritxu inguruko karst honi eman diogun bomboa eta gero... Baina hurrengo baterako utzi beharko dugu.
Orain Dunduneko Zulu topatzea geratzen da bakarrik, baina informatzailearen datuen arabera, Txantxane berbera aurkitzea baino zailagoa dela dirudi.
Agian lan speleo-geologiko bat egitearekin pentsatu behar da Gorozikako karst-ari buruz. Proiektu honi amaiera ganoraz emateko.
Topoak:
Oier's bertsion
140820: Unai, Josu, Gotzon, Oier.
Alozako zulu (Ondarroa). Helburua: puntako
desobstrukziñua segitzera.
Banekan gogua Zeberiotarren aurkikuntza
flamante hau ezagutzeko, eta uste nebana baiño hobia da. Izan be, ikusitta
nittuan argazkixak eta entzunda nittuan kontakizunak (estua, zikiña, zatarra) eta
ez neban gauza haundirik espero; nere interes nagusixa sarrerako kokuen lagiñak
hartzia zan. Baiña hara nun topau doten uste nebana baiño askoz be desarrollo
gehixagoko “benetako” haitzulua, mapa geologikuen egillien lotsarako. Batez be p10
jaitsi eta geroko tramua egin jata deigarrixa, eta bere morfologixiak MG-9
desiatua ekarri desta gogora behiñ eta barriro (katazulo horizontal luzia,
sustrato inpermeablian gaiñian, tarteka fraktura transbersalak ziharkatuta).
Desobstrukziñuan puntuan 3 espatula kolpe
bihar izan dira, eta Josu eta Gotzon pasau dira aurrera (bestiok ez gara kabidu).
Kontau dabenez, 30 bat zm zabaleko gela baten topau dira, frakturian norabide
berian, ixa tente jartzeko modukua, eta errekondua estuasun inpenetrable
batetik zihar galtzen da. Halan be, eskalada bat egitteko aukeria ikusi dabe,
eta hortik jarraipenik dagon begiratzia izango da hurrengua.
Bio aldetik, deigarrixa egin jata koba
osuan zihar diptero kanpotarrak egotia; esango neuke hori beste sarrera baten
hurtasuna adierazten dabela (haize korrientia leuna eta etenbakua da).
Sarrerako tramo horizontalian zihar (illuntasuna %95tik %100ra) Ischyropsalis,
Gyas, eta araknido pillua dagoz, seguraski diptero ugarixengaittik; behin p10
jaitsitta (illuntasuna %100), dipteruak ugari baiña Ischyropsalisak gitxi; koba
osuan zihar Lithobius zeguazen. Danetik ale batzu hartzen saiatu naiz, pote bittan
banatuta, 1º eta 2º tramokuak bereiztuta.
Gaur gaiñera, gaztetu egin naiz: aspaldiko
partez, Mortadelo II novato patosua berpiztu da:
- · P10eko mosketoia aldrebes laga dot, txapiakin palanka eginda eta angulo arriskutsuan biharrian.
- · Kanpora urtetzeko prisiakin, taladrua bere zorruan sartzia ahaztu jata, eta petatian amortiguaziño barik etara dot.
- · Ondarotik kamarian zorrua oso zikin eta bustixa etaratziangaittik kargu hartu desta Gotzonek, arrazoiakin (Martin, erruan zati bat zuretako).
No hay comentarios:
Publicar un comentario