2014/08/09

Atxondo (basondo), iragana eta oraina

2014/VIII/7   Martin, Antua, Iñaki

Aritzgane II-tik bueltan, Antua be animatu zaigu Atxondora egin behar genuen bisita egitera. Informazio eskas genuen... Alde batetik Gotzon eta Pepe orain dela 30 urte baino gehiago ibili zirela bertan (ADES Taldea sortu baino arinago), eta gatera oso estu batez eta ondoren destrepe txiki batez hitz egiten zuten. Hau da, gatera zela zailtasun handiena (mediku batek espeleoa utzi omen zuen bertan ataskatuta geratzeagatik)...
Bestetik, Aita J.M Barandiaranen relato bat geneukan, kobazuloan barneratu zela esanez, "pasabide angosto" baten barrena ibili ostean, prezipizio batek geratu zituela esanez.

Ez genekien zer topatuko genuen, edo kriston gatera agoniko bat edo sekulako pozarroia, beraz, porsiakaso, desobtrukzio materiala ta 30 metro soka eraman genituen.

Xabier Maiztegi fundazioan batu ginen Robertorekin, Basondo fauna errekuperazio zentro moduan ere ezaguna dena, eta eskertzeko moduko bisita gidatua eskeini zigun.. besteak beste, orkatzak, basurdeak, matamotzak eta azeriak ikusi genituen.

Horren ostean, gaur egunean omaerrekari buruz genekiena kontatu genion Robertori, eta beronek dolina sakonena erakutsi zigun. Bertan erakutsi zigun zulotxoan erreka entzuten zela kontatu zigun eta guk bentilatuta zegoela konprobatu genuen. Seguraski hona bueltatu beharko gara.

Dolinatik igo eta Atxondo bisitatu genuen. Robertok ez zuen sinisten bertako pausu estutik norbait sartu zitekeenik. Guk pixkatxo bat garbitu genuen, pausua errazteko, eta azkenean Roberto ta guzti animatu zen pasatzera. Bestaldean, meandro batek zulatzen zuen gelatxoa eta honen fondoan, galeria guztia desfondatzen zen, 8 bat metroko putzua sortuz.

Sokekin bajatu ginen (Antuak aurrerago destrepatu zen) eta azpian, konglomeratuzko sedimentuak, linterna zahar bat (Gotzonek esan zigun Pepe-rena zela) eta torlojuekin egindako eskalada artifizial baten arrastoak (Gotzonek bere garaian ikusi zituenak eta norek eginak diren ez dakigunak) aurkitu genituen.

Tamalez kobazuloa pixkatxo bat aurrerago itxi zaigu, basazko horma baten bidez... A ze pena!!!

Hona hemen alzado eta planta poligonala:



No hay comentarios: