170225: Carlos Prieto, Oier, Xabier G.
Lehelengo, Carlos eta bixok Garratxa III-era juan gara. Ordu
eta pikuko jardunaldixan, bio lagin ugari hartu doguz: Quaestus, Oxychillus,
Zospeum, masmak... eta Neobisium. Pseudoeskorpioi pillua. 6-7 ale jaso doguz,
ohizko lekuetan (sabai eta kolada zurixak), eta deigarrixa egin jaku gorputz
zurixka zekela.
Gaur publikua izan dogu. Etorkizuneko espeleologuak. |
Gero, basuan zihar, Zubiburura jaitsi gara. Han Xabi eta
bere lagunak topau doguz, ikastolako ume talde batekin erakustaldi didaktikuan.
Euretako batzu juan dan martitzeneko hitzaldixa entzundakuak ziran, bistan da
interesa dakela. Gure ikustaldixan lagundu gaittue, eta Carlosen azalpenak
entzutzeko aukeria be izan dabe.
- Katazulotik kanpora 5-6 saguzar bakarti ikusi doguz, Rh. hipposideros batez be, eta Rh.ferrumequinum. Katazulotik barrura beste Rh. hipposideros bat (aurreko egunian ez genduan alerik ikusi). Azken ikustaldixan ikusittako aldian, beste lekuetan zeguazen; uste eze hibernaziñua amaittu dabela. Sartu garanian mobitzen egon badira be, kanporakuan geldi xamar; ez dira esnatu.
- Bio lagiñak: Quaestus, Lithobius, masmak, marraskilluak. Lur lagiñak akaruak billatzeko.