2010/01/24
ARGATXAKO PUTZU MIRESGARRIAK
2010/01/23
Dena ez da erreza
10-I-23: Idoia, Bikain, Gotzon, Oier.
Alperdora. Ni neu berandu juan naiz, eta urtetzen topau dittudaz. Badirudi argazkixak etaratzen ibilli dirala batez be, eta hondoko bloke anabasia begiratzen.
2010/01/17
ALPERDO, LUZATZEN DOA (700 metroak....)
2010/01/10
Alperdoko koba
10-I-09: Gotzon, Idoia, Oier.
Alperdo (Aulestia) inspekzionau eta topografiatzera. Gauza gitxi espero bagenduan be, barriro gertatu da GEV-eko katalogoko zuluak errebisatzian hartzen diran sorpresa atsegiñetako bat.
Galerixa sare akzesibliena oso transitaua ikusten da, "domingueruen" pinttada eta guzti (Juanpe, Tana, Oar, GET); baiña 3-4 puntutan zapaldu bako lekuak identifikau doguz, jarraitzeko aukeriakin. Euretako bat (eskaladia) haize korriente nabarmena daka, , eta susmua dakagu kanpuan lokalizatzeka dakagun leza batek ez ete daben punto honekin konektauko. Sarreratik hurre, erreka nagusiko potzu haundi bat igarixan pasatzeko pendiente geratu da (eta hau izan da erreka nagusixa kontaktau dogun punto bakarra, ibillittako beste galerixa guztiak sekundarixuak diraz).
Itxura guztien arabera, badirudi Alperdok entretenimendu pizkat emongo deskuala, jardunaldi batzutarako bai behintzat.