2025/06/15

Estigia eta nostalgia

 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiiVot-f5SY9kwoi_LnHLhjK1jrtWd8ILlKdmilCAiNAtMV4aBnuEDgejlNhDh2xFpa1RvaXnqlrxpssLOqm_2aCWDcC4KVJwxV2XwRma8PHPE__WSEINUxhUMkffwhucURbf80g9LUgFA/s1600/Argatxa+7.jpg

20250615: Galder, Oier.

Argatxa. Helburua: bigarren sifoittik aurrera segitzia, ahal doguneraiñok; eta hondartzaren baten estigobiuak harrapatzen saiatzia.

Ni neu hamen behiñ baiño ez naiz ibilli, speleon hasi barri, beraz ez nintzan ezerrekin gogoratzen. Galder ostera, lagunekin behiñ baiño gehixagotan sartutakua da eta bera ibilli jata gidari. Lehelengo sifoia arazo barik pasau dogu, eta (...) Bertan, aztarna arkeologikuen markak ikusitta, garai bateko nostalgixia sentidu dot: arlo horretan kolaboraziñua nagusi zanekua.

Gure bidian aurrera eginda, neopreno barruan ondo berotzeko aukeria izan dogu, bigarren sifoira allegau arte. Osiñako urak nabarmen hoztuta, nik gustora hartu dot bustialdixa baiña Galder (neopreno fiñagua, eta bioprenorik bapez) larrixago ibilli da. Osteko katazulua errez pasau dau harek, nik ostera, oin dala 18 urte baiño 15 bat kg gehixagokin, "nanay" esan eta atzera egin dot. Orduan behetik dagon bide inundautik egin dogu aurrera, harik eta nik hondartza egoki bat topau doten arte. Han sedimentuak kolatzen jardun dogu -bixok estrainekotz- eta potia bete ostian kanpora. Kueba politta, ni behintzat gustora ibilli naiz, eta kanpora allegau garanerako pare bat ordu pasauta zeguazen, ixa sentidu barik. Oin hondarrezko pote hori prozesatzen ikasi biharko dot, ea estigobioren bat agertzen dan...

Zubiburuan, kumaldi sasoiko laginketia

 


20250613: Oier.

Zubiburua, kumaldi garaiko laginketia. Illunabarra 21:53, sargori.

Dana normal, intzidentziarik ez. Mikro grabaketiari kaso gitxi egin detsat, modu kontenplatibua praktikatzen, zerura eta animalixeri begira. Mikrofonua, kornetilla barik eta erdiko leihatillan zentrauta.

Detektatutako frekuentziak, eta aktibidade maillia errejistrau dogu; honenbestian udazkenera arte, oi gure lagun uletsuak!

2025/06/01

Formazio katea


 20250531: Carlos Prieto, Xabi hondarribitarra, Aitzol, Galder, Oier.

Carlos Prietorekin pote-trukea egitearen aitzakiarekin (mariskoz betetakoak eman, eta hutsak hartu), Busturiko pare bat zulotan laginak jasotzeko aprobetxatu dugu: AB-001 Lekosaezondo eta AB-015 Moruzillo II. Speleo beteranoak eta gazteak bilduta, ezagupen-katea eten ez dadin!

Tartean Lekosaezondoko gizona atera zaigu eta berbetan egon gara, modu onean. Hizketaldi kuriosoa, hiriburutik etorri, zure etxearen izena gaizki jaso, publikazio baten atera, eta gero "liburuan horrela agertzen dela" esanez etortzen zaizkizuen "jakintsuei" buruz 

Bazkal orduak zibilizazioan jo digula aprobetxatuz, Kamiñokuan bapo bazkaldu eta arratsaldea ere aprobetxatu nahi izan dugu: horretara, Ereñoko Potoko Lezara egin dugu gazteek bertikaletan errodaje pixka bat hartzeko. Dena ondo alde horretatik: erraz laguntzeko moduko lekua izanik ere, kabezera aereoak "emozio" pixka bat ere eman du, behetik gorakoan. Atera kontuak, batzuk bi bider ere jaitsi dira!