2010/05/31
ALPERDOKO SIFOIA
2010/05/23
ALLENDEKO IRTEERA
2010/05/22
Baltzan deikaria
Alperdora. Hasteko, “sifoi orlegiraiñok” juan gara argazki batzu hartzeko. Benetan ikusgarri zeguan, garbi-garbi, eta uran mailla bajuak hobeto erakusten zeban barruko tunela. Erabagitta dago: merezi dau buzeo saiakera bat, botilla txikixakin bada be, eta gure “marinei” deikaria egingo detsegu. Gero, inkognitak kentzera juan gara: sifoi orlegittik bueltan, Gotzon atajo bat egin dau eta gorako ranpa batzu begiratu dittu. Gero, nik trepada “haxe” egin dot baiña artifizialian, eta ezebe. Azkenik, “infrañoko errekan” gorako potzuan sartu gara, baiña sifoi baten amaittuta hogei bat metrora. Horrenbestez, kanpora abixau gara, guztira bedratzi orduko ekittaldixa beteta.
Nere partetik oso egun produktibua izan da:
- Ikasi dot: cabecera baten, kargako anklajia naturala ba da ez dala zuzenian egin bihar, lazo batekin baiño; eskalada artifizialian, anklajiak linean juan bihar dirala, ahal danik eta sigisaga gitxienakin; hasibarrixei, progresiño bertikal basikuan solturia hartu eta gero,halako gauzak azaltzen diran libururen bat irakorriarazi egin bihar jakela.
- Jatorduak hobeto neurtu dittudaz, jardunaldi osuan odoleko konbustible mailla egokixa mantenduta.
- Chi-kung teknika bat erabillitta (pag 184), sorbaldeko miña askoz be hobeto kontrolau dot, eta patata-zaku baten modura mobitzetik (dinbili-danba alderik alde, edo tatarrazian) dantzari prestu eta arin bat izatera pasau naiz, esfortzuetarako indar erreserba haundixaguakin eta mobimenduen ekonomixa onakin. Harrigarrixa izan da.
2010/05/16
Mairuelegorretan
GureGipuzkoa.net | Mairuelegorreta. Kobazulo barnean meza ospatzen © CC BY-SA: San Martin, Juan
10-V-16: Txemon, Eva, Silvi, Ate, Bikain, Urtza, Oier
Mairuelegorretan egon gara, nere partetik aspaldiko gogo bat beteta. Gure eremuko esploraziño lanak ona izanda, ederra izaten da kanpoko haitzuluetara bisittan juatia; eta espeleologo indigenekin ba da, benetako plazerra. Hala gertatu da gaur GEA-ko lagunekin. Aurretik Ipiñan artikulua barriro irakorritta juan naiz; eta gelaz gela juan naiz Txemonen atzetik anekdotak entzutzen, izenak eta esploraziñuan detalliak galdetzen, argazki eta planuetako lekuak in situ ezagutu nahixan; Txemonek pazientzia haundiz erantzun destaz danak. Hala bisittau doguz Korridaplazia; Kapillen gelia; Sei Kaliak; Peña Grande, eta handik behera errekara (broma kuarteleroren bat jasota); Resbaladerua; Diabruan Potzua, eta diabrua bera; Elefantia.... Txemonek errekan beherako bidiak eta Museo del Pradoko sarreria be markau deskuz... Han ibilli eta gero, hirugarrengoz be irakorriko dot, bai, Pyrenaicako artikuluori. Eta ez da Mairuelegorretara juango naizen azken aldixa, hori ezetz.
Oharra: espeleobloc webgunian (Bartzelonako SIE eta Badalonako GEB taldiena) 1901ko lehelen esploraziño hartako azalpen txiki bat dago, Balbino Sobradok hartutako erretratuekin eta Luis Heinzek egindako krokisakin lagunduta.
ESPELEOLAGUNTZA
2010/05/08
Tawlegueros
Oharra: etxian negoziau eta gero, datorren astian plan bikotxa egingo dot nik (Oier). Zapatuan Zizurrera eta domekan Mairuelegorretara.
2010/05/02
Eremu desolatuetan
10-V-1: Pedro, David, Iñaki, Antua, Richard, Subi, Subin laguna, Gotzon, Bikain, Idoia, Oier
Otsabidepagozabalaganekoaxpetik Itxinapeko Sarera sartu, eta di-da batian kokatu gara gure postuetan. Urpekarixak bere sifoia arakatzen egon dirazen bittartian, porteadoriak hondarrian etzinda egon gara. Karburerodunak hobeto. Argazkitxo batzu be etara dittu Iñakik. Antuanek esan dabenez, galerixa eder, zabal eta garbixa ikusten da urpian, eta 60 metro aurreratu badittu be, uran hotzak atzera bueltia emotera bultzatu dau; hurrengo saiakeria erropa lodixaguekin.
Han barruan genguazela, berbarua entzun dogu atzetik. Beti da harrigarrixa, eta pizkat majikua munduko azken punta galduenian zabizenian, zure moroko beste batzu topatzia. Lau espeleologo katalan izan diraz, asteburu pasan etorri dirala eta Otsabide famatuari bisittia egittera. Euretako baten bat ezaguna gaiñera. Han egon gara barriketan pizkatian, baiña laster hartu dogu kanporako bidia, izan be hamabost lagun bide beretik asko luzatu leikez (eta hala izan da).
Horretara, batzu aurreratu egin gara kanporutz. Nik be, bonbona bat hartu eta harutz juan naiz. Bakarrik ibiltzeko gogua nekan, eta hala izan da; atzekuak galdu dittudaz, eta aurrekuak ez nittuan ikusten. Isilttasun absolutua gauza ederra da. Desolaziñua. Asko aldatzen da bidia norbere argixa baiño ez dagonian. Azetilenuak antxiñako esploradorien gomutia bizixago bihurtzen zeban. Zentzunak zorrotz, bidia ez galtzeko. Tunel erraldoi eta isillen laberintuan txindurri txikixa.
Gero ta gehixago harritzen nau espeleo-urpekarixen biharrak. Igaz ezagutu nittuanetik, gauza haundirik ulertu barik lagundu izan detset euren materixal pisutsuan karriuan, eta ikusixan gaiñian juan naiz ulertzen zertan dabizen. Ez nau bape erakartzen -espeleologo arruntok jente klaustrofobikuari emoten detsegun sentsaziñua be antzerakua izango da, kontizu- baiña kuriosidade haundiz entzutzen detsedaz euren kontakizunak. Bide estu eta visibilidade bakuetan, nahiz galerixa haundi eta gardenetan, atzo legez. Eta miresgarrixa iruditzen jata euren autokontrola. Seguraski eskarmentuangaittik da –hildako kopuru oso altua- baiña ez dakitt ni neu kapaza izango nintzaken jarraipen argi bat ikusi, eta atzera bueltatzeko